Nola bozkatu
Itsas langile eta presoentzako botoa
Ontziratutako langileen posta bidezko botoa
Nor balia daiteke horretaz?
Honako hauek balia daitezke posta bidez bozkatzeko prozedura horretaz: armadako ontzietako, merkataritza-ontzietako eta Espainiako banderapeko altura handiko arrantza-ontzietako langileak.
Honelakoetan erabiliko dute:
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia egin denetik hauteskundeak egingo diren egunera arte ontziratuta badaude.
- Denboraldi horretan Espainiako lurraldean porturatzen badira, aurrez jakindako portuetan.
Eskaera
Posta bidez bozkatzeko eskaera ontzian bertan egin daiteke:
- Hauteslea inskribatuta dagoen Hautesle Erroldako Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari irrati-telegrafia, posta elektroniko edo fax bidez eskatuko dio hauteskunde-erroldan izena ematearen ziurtagiria eta bozkatzeko agiriak bidaltzeko.
- Bidalitako mezuan datu hauek jaso behar dira:
- Izena eta bi abizenak.
- NAN zenbakia.
- Jaioteguna.
- Jaioterria eta probintzia.
- Hautesle-erroldan dagoen bizilekuko udalerria.
- Helbidea (kalea eta zenbakia)
- Ontziratuta dagoen itsasontziaren izena
- Itsasontzia porturatzea aurreikusitako portua edo portuak, porturatzeko egunak ere adierazita.
- Hauteskunde-agiriak beste itsasontzi baten bidez jasotzeko aukera egonez gero, mezuan honako hauek adieraziko dira: armadorea, kontsignatarioa edo dokumentazio hori zein itsasontzitara bidali behar den.
Eskaera egiteko epea hauteskunde-deialdia argitaratzen den egunetik (abuztuaren 28a) bozketa aurreko hamargarren egunera bitartekoa (urriaren 11) izango da.
Hauteskunde-dokumentazioa bidaltzea
Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak, mezua jaso eta gero, hauteslearen inskripzioa egiaztatuko du, eta, ondorio horietarako, eskaera jasota bezala gordeko du. Gainera, erroldan bertan prozedura horren bitartez botoa emango duela idatziko du. Ondoren, dokumentazioa hauteslearen izenean bidaliko du portura, hautesleak izendatutako armadoreari edo itsasontzira.
Hautesleei dokumentazioa bidaltzeko epea hauxe da: deialdiaren ondoren hogeita hamalaugarren egunetik aurrera (urriaren 1a) eta bozketaren aurreko seigarren eguna baino lehenago (urriaren 14a).
Bozketa
Hautesleak dokumentazioa jaso eta gero, itsasontzia dagoen edozein portutan, bozketa egitea egokitu zaion hauteskunde-mahaiari bidaliko dio ziurtatutako eta presazko posta bidez.
Bidalketa egingo da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurreko hirugarren eguna baino lehen (urriaren 18a, epea luzatua, HBZren 2012-09-27ko Akordioa).
INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO IKUS LEGERIA. DESKARGATU APIRILAREN 9KO 605/1999 ERREGE DEKRETUA, HAUTESKUNDE PROZEDUREN ARAUTZE GEHIGARRIARI BURUZKOA (9. ART.) (APIRILAREN 17KO 92 ZENBAKIDUN ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALA).
Espetxeetan dauden pertsonek posta bidez botoa ematea
Espetxeetan dauden pertsonek posta bidezko botoa emateko aukera dute, baldin eta botoa emateko eskubidea kendu ez badiete.
Prozedura honi jarraitu behar zaio:
- Espetxe bakoitzeko zuzendaritzak edo hark eskuordetutako pertsonak posta-zerbitzuari eskatuko dio zerbitzu horretako funtzionario batek posta bidezko botoa emateko behar diren inprimakiak espetxera eramateko, abuztuaren 28tik urriaren 11ra bitartean. Botoa eman nahi duten pertsonek inprimaki horiek bete beharko dituzte. Inprimaki horiek posta-zerbitzuko langileriari emango zaizkio barruko pertsona identifikatu ondoren.
- Presoren batek NANik ez balu, nahikoa izango da presoei ematen zaien nortasun agiria, betiere, agiri horretan titularraren argazkia agertzen bada (HBZren 2000-02-15 Akordioa) .
- Hautesle Erroldako Bulegoak behar bezainbeste bozketa gutun-azal eta boto-txartel bidaliko dizkio posta-zerbitzuko funtzionarioari, baita erroldan izena ematearen ziurtagiria ere, eta espetxean boto hori eskatzen duen hautesleari zuzenean emango dio (urriaren 1etik 14ra bitartean).
- Hautesleek boto-txartela aukeratu eta bozketa gutun-azalean sartu beharko dute. Gutun-azal hori eta erroldako inskripzioaren ziurtagiria beste kartazal batean sartuko dituzte, bakoitzari dagokion hauteskunde mahaira zuzenduta (urriaren 1etik 18ra bitartean, epea luzatua HBZren 2012-09-27ko Akordioa).
- Botoa eskatzen dutenek posta-zerbitzuko funtzionarioari emango dizkiote gutun-azalak, eta azken horrek dagokien hauteskunde-mahaietara helaraziko ditu.