Gaixotasun edo ezintasunari dagokionez (ziurtagiri mediku ofizial bidez egiaztatu beharko dena) eskabidea notarioak edo kontsulak baimendutako pertsonak egin dezake hauteslearen izenean, hautesle bakoitzari banaka emango zaion dokumentuaren bidez. Bertan ezin izango dira hautesle gehiago sartu, eta pertsona berak ezin izango du hautesle bat baino gehiago ordezkatu. (Agiri horiek doakoak dira).
a) Baimendutako pertsonaren bitartez, notariotzara bertaratu notario-ahalorde bat eskuratzeko agiri hauek aurkeztu ondoren (HAUTESKUNDEEN ARAUBIDE OROKORRARI BURUZKO LEGEAREN 72.e artikulua):
Notarioak aipatutako dokumentazioa duenean, pertsona ezinduari bisita egingo dio egiaztatu eta notario-ahalordea ordezkariaren alde egiteko. Hautesleak posta bidezko botoa eskatzeko izapideetan ordezka dezan baimenduriko pertsonaren aldeko banakako notario ahalordea doakoa da.
b) Posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia aurkeztu posta-bulego batean.
Ordezkaria posta-bulegora joango da posta bidezko botoa eskatzeko inprimakiarekin, ziurtagiri medikuarekin eta notario-ahalordearekin, eta dokumentazio hori postako funtzionario bati emango dio. Horrek eskabidean ageri den ordezkariaren sinadura NANarekin bat datorren egiaztatuko du.
c) Posta bidezko botoa eskatzeko epea.
Posta bidezko botoa eska daiteke abuztuaren 28tik urriaren 11ra bitartean, biak barne.
d) Posta bidezko botoa ematea.
Dagokion Hautesle Erroldako Bulegoko Ordezkaritzak, posta ziurtatu bidez, botoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa bidaliko du, urriaren 1etik 14ra bitartean, posta bidezko eskaeran adierazitako helbidera. Hain zuzen, dokumentu hauek bidaliko ditu:
Agiri horiek jasotakoan, berehala egin behar dira Espainian bizi direnen posta bidezko botoari buruzko d) idatz-zatian adierazitako eragiketak.
e) Posta bidezko botoa bidaltzea.
Mahaiburuarentzako gutun-azala bidaltzeko azken eguna urriaren 18a da (epea luzatua, HBZren 2012-09-27ko Akordioa); halere, jasoko dutela bermatzeko, komeni zaizu ahalik eta lasterren bidaltzea. Gutun-azal horrek ez du frankeorik behar, baina posta ziurtatuz eta urgentez bidali behar duzu.