Ikusmen urritasuna duten pertsonek telefono bidez jakinaraziko diote Barne Ministerioari boto erabilerrazaren prozedura baliatu nahi dutela
Egutegia
2011ko irailaren 27tik urriaren 24ra arte
Lege oinarria
HAOLO 87.2 eta 1612/2007 ED
Barne Ministerioak ikusmen urritasuna duten hautesleei konfirmazioa bidaliko die, esanez, jakinarazpena jaso duela, eta NAN aurkeztu ondoren, Braille sisteman jarritako dokumentazioa jaso dezakeela dagokion Mahaian
Egutegia
2011ko irailaren 28tik urriaren 25era arte
Lege oinarria
HAOLO 87.2 eta 1612/2007 ED
Aldarrikatutako hautagai-zerrendak eta horietan ageri diren hautagaiak formatu erabilerrazean kontsultatzeko aukera dago Barne Ministerioaren web gunean, eta Barne Ministerioak horretarako jarri duen doako telefonoan
Egutegia
2011ko urriaren 25etik azaroaren 20ra arte.
Lege oinarria
HAOLO 87.2 eta 1612/2007 ED
Barne Ministerioak hauteskunde Mahaietara bidaliko du Braille sistemako dokumentazioa, ikusmen urritasuna dutenek bozkatu ahal izateko. Horretarako, boto sekretua bermatzen duen gune bat egokituko da Hauteslekuetan, dokumentazioa erabili ahal izateko
Egutegia
2011ko azaroaren 19a
Lege oinarria
HAOLO 87.2 eta 1612/2007 ED
Boto-txartela aukeratu eta gutun-azalean sartuta, dagokion Mahaian bozkatuko duv
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.