Hauteskunde-mahai bakoitzean hauteskunde bietarako balio duten inprimakiak daude (Boto-emaile kopuruaren Zerrenda eta bozketa-ziurtagiria ) eta beste espezifiko batzuk (Eraketa Akta, Zenbaketa Akta eta Bilkura Akta)
Zenbaketa-ordena honako hau da (HAOLO 95.3 art.):
Lehenik, Diputatuen Kongresurako hauteskundeak, eta bigarrenik, Senaturakoak.
2011ko HAOLOren erreformaren ondorioz, 96.2 artikuluan boto baliogabeen kasuak azaltzen dira:
Hala ere, ez da boto baliogabea izango hautagairen baten izena X, marra, puntu, gurutze, azpimarra edo beste seinale batez markatuta agertzen bada, betiere botoaren zentzua argi eta garbi baldin badago, Auzitegi Konstituzionalaren uztailaren 14ko 124/2011 Epaiaren arabera.
Senaturako hauteskundeetan boto baliogabeak izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde-barrutietan hiru izen baino gehiago markatuta dituzten boto-txartelak.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.