Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Gauaren balantzea



HAUTESKUNDEEN JARRAIPENA KOMUNIKABIDEETAN

800.000 PERTSONAK BAINO GEHIAGOK EGIN ZUTEN HAUTESKUNDEEN JARRAIPENA TELEBISTAN

Euskal Autonomia Erkidegoan, telebistari dagokionez, hauteskunde egunak marka guztiak hautsi zituen. 800.000 lagun baino gehiago egon ziren telebistaren aurrean, gaueko bederatziak pasatxo, albistegi nagusiekin batera, Lehendakaritzatik Javier Balza Herrizaingo Sailburuak emandako hauteskunde-emaitzak ezagutzeko.

Gau horretako sailkapenean ETB egon zen buru 277.000 ikuslerekin, eta ondoren hurrenez hurren A3 (146.000 ikusle), Tele 5 (123.000), TVE (105.000), Cuatro (63.000) eta La Sexta (36.000).

Emaitzak zuzenean aurkeztu zituzten gure eremuko telebista-kateetako albistegietan ez ezik, hauteskunde-gauak programazio guztietako egitarauan ere presentzia garrantzitsua izan zuen.

ETB1: Hauteskunde-eguna 19:55ean hasi eta 24:54an amaitu zen makro-programa batez osatu zuen; 299 minutuko iraupena guztira.

ETB2: Bi tarte eman zituen hauteskunde-informazioarekin: bata 19:33tik 20:25era arte eta bestea 20:44tik 24:19ra arte. Guztira 264 minutuko hauteskunde-saioa. Gau horretan, kirolari eskainitako 20 minutuko tarteak baino ez zuen hautsi informazio politikoaren dinamika.

TVE estatu mailako lehen kateak egindako informazio-ahalegina ere azpimarratu behar da, hauteskunde-informazioarekin 140 minututik gora eman baitzuen.
Cuatrok ere indar handia jarri zuen Euskadiko eta Galizako hauteskunde autonomikoen inguruko informazioa eskaintzen: 118 minutu orotara.
Maila apalagoan, A3 telebista-kateak, 3 minutuko iraupena izan zuten bi saio berezirekin, 21:57an eta 23:40an.

300 PROFESIONAL LEHENDAKARITZAN

Beste behin ere, Lehendakaritzako egoitzan dozenaka komunikabide eta ehunka profesional bildu ziren, eta Hauteskunde Zuzendaritzak eskainitako azpiegitura erabili zuten nork bere egoitzara hauteskunde-eguneko datuak zein gorabeherak igortzeko.

Hona hemen Lehendakaritzan izena eman zuten komunikabide nagusiak:

Telebistak: ETB, TVE, Forta, TV3, Canal Sur, Canal 9, Castilla La Mancha, Aragón TV, TV Asturias, TVG, Tele 5, La Sexta, Antena 3, Cuatro, Al Jazzera TV, CNN, France 24, France 3, TPA, Goiena Tb, Oyeron, Intereconomía.

Irratiak: Euskadi Irradia, Radio Euskadi, RAC1, Punto Radio, COPE, Herri Irradia, Radio Correo.

Prentsa: El Correo Español -El Pueblo Vasco, El Pais, Deia, Publico, El Diario Vasco, Berria, Gara, El Mundo, 20 Minutos, Soitu.es, El Imparcial.

Agentziak: Agencia EFE, Europa Press, Agencia Catalana de Noticias, Pietro pres internatzionale.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak