Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter

Hautaezintasunak eta bateraezintasunak

Hautaezintasunak

Definizioa eta epeak

  • Hautaezintasuna: Debekatuta daukate hauteskundeetan aurkeztea, beren kargu edo funtzioengatik, hautesleengan eragina izan dezaketen pertsonek edo hautagaiaren legezko ezgaitasuna sortu dezaketenek. Hautaezintasuna hautagai-zerrendak aurkezten direnetik botoa emateko egunera arte gerta daiteke. Hautaezin ez izateko, nahikoa da hautaezintasuna sortzen duen arrazoia amaitzea (kargua utzi edo dimisioa eman). Kargu edo eginkizun hautaezina betetzen duten eta hautagai-zerrenda batean aurkezten direnek froga bidez egiaztatu behar dute Hauteskunde-batzorde Zentralaren aurrean hautaezintasuna sortzen duen kargua edo eginkizuna utzi dutela.

    Europako Parlamenturako hauteskundeei dagokienez, horretarako legezko epea apirilaren 1etik 21era bitartekoa da, biak barne.
  • Bat-bateko hautaezintasuna: Aurrekoa bezala definitzen da. Hautagai-zerrendak aldarrikatu eta bozketa egunera bitarteko aldian gertatzen da; hau da, apirilaren 29tik maiatzaren 25era arte.

    Nolanahi ere, hautagaiaren hautaezintasuna hauteskunde hauetan eskumena duen Hauteskunde-batzorde Zentralak aitortu behar du.

Lege-erregimena

Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa:

Bateraezintasunak

Definizioa eta epeak

  • Bateraezintasuna: Hautetsi izan eta aldi berean beste kargu, funtzio edo jarduera publiko nahiz pribatu batzuk izatearen debekua. Behin hauteskundeak eginda, hautetsiak bere hauteskunde-mandatuaren edo kargu publiko nahiz pribatuaren artean aukeratu behar du.

    Europako Parlamentuari dagokio hautetsiaren bateraezintasna aitortzea.
  • Bat-bateko bateraezintasuna: Hauteskundeen ostean gertatzen da, epai irmoaren bidez legez kanpokotzat jo diren alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako hautetsiekin. Salbuespena: hautetsiak, bere borondatez, espresuki eta zalantzarik gabe, legez kanpo uztea eragin duten arrazoiei uko egitea (Estatuko Hauteskunde Erregimenaren Lege Organikoaren 6.4 artikulua).

Lege-erregimena

Estatuko Hauteskunde Erregimenaren Lege Organikoa:
  • 6.4 artikulua; era guztietako hauteskundeetan bat-bateko bateraezintasuna aplikatzeari buruzkoa.
  • 211.1 artikulua; hautaezintasun-arrazoi guztiak bateraezintasunak eragindakoak direla zehazten du.
  • 211.2. artikulua; Europako Parlamenturako hauteskundeetarako bateraezintasun-arrazoi espezifikoak.
  • 155.2. artikulua; Europako Parlamenturako hauteskundeetarako bateraezintasun-arrazoi espezifikoak.
Europako Parlamenturako diputatuak hautatzeari buruzko egintza, 76/787/IAEE (EEE, EURATOM) Erabakiari atxikia, 2002ko ekainaren 25eko eta irailaren 23ko Europako Kontseiluaren Erabakiak egindako idazketa
  • 6. artikulua; Europako Parlamenturako diputatuen bateraezintasun-arrazoiak.

 

Nabarmenduak

Nabarmenduak

Europako Hauteskundeak
Badakizu…?

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2014/07/08
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak