KONDENA- EDO PENA-MOTA | EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUTAGAIA EDO KIDEA Hautagarria/ Hautaezina | EUROPAKO PARLAMENTURAKO HAUTAGAIA EDO KIDEA Bateragarria/ Bateraezina | LEGE-OINARRIA/ HBZ DOTRINA (**) Hautagarria/ Hautaezina | LEGE-OINARRIA/ HBZ DOTRINA (**) Bateragarria/ Bateraezina |
---|---|---|---|---|
1.- Askatasuna kentzen dien zigorra daukatenak, epai irmo baten bidez emana, zigorrak irauten duen bitartean | Hautaezina | Bateraezina | HAOLOren(*) 210 bis 2, 154.1 eta 6.2.a) artikuluak | HAOLOren(*) 211.1. artikulua |
2.- Errebolta edo terrorismo delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, sententzia horretan kargu publikoetarako ezin izango direla hautatuak izan ezartzen denean edo horietarako ezgaitasun osoa edo berezia edota enplegu edo kargu publikoa kentzea ezartzen denean | Hautaezina | Bateraezina | HAOLOren(*) 210 bis 2, 154.1 eta 6.2.b) artikuluak | HAOLOren(*) 211.1. artikulua |
3.- Administrazio Publikoaren aurkako delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, sententzia horretan kargu publikoetarako ezin izango direla hautatuak izan ezartzen denean edo horietarako ezgaitasun osoa edo berezia edota enplegu edo kargu publikoa kentzea ezartzen denean (esaterako, ustelkeriagatik) | Hautaezina | Bateraezina | HAOLOren(*) 210 bis 2, 154.1 eta 6.2.b) artikuluak | HAOLOren(*) 211.1. artikulua |
4.- Estatuko erakundeen aurkako delituengatik kondenatuta daudenak, nahiz eta epaia irmoa ez izan, sententzia horretan kargu publikoetarako ezin izango direla hautatuak izan ezartzen denean edo horietarako ezgaitasun osoa edo berezia edota enplegu edo kargu publikoa kentzea ezartzen denean | Hautaezina | Bateraezina | HAOLOren(*) 210 bis 2, 154.1 eta 6.2.b) artikuluak | HAOLOren(*) 211.1. artikulua |