Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Europako Parlamentua 2014 | Hauteskunde-batzordeen erabakiak

Hauteskunde-batzordeen erabakiak

Hauteskunde-Batzorde zentralaren (HBZ) jarraibideak eta erabakiak, Europako Parlamenturako 2014ko hauteskundeetan aplika daitezkeenak

  • Hauteskunde-taldeak: HBZk gai honi buruz emandako erabakien laburpena eta HBZren 7/2011 Jarraibidea, irailaren 15ekoa, sinadura egiaztatzeko prozedurari buruzkoa. Hauteskunde-taldeen finantziazioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2013ko urriaren 10ekoa).
  • Ahaldunak: Kontsulta ahaldunak izendatzeko ordutegia zehazteko aukerari buruz (HBZren 2014-05-22ko Erabakia). Ahaldunak izendatzeko beharrezko dokumentazioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011ko azaroaren 16koa).
  • Europako erakundeen kanpainak, botoa sustatzeko hauteskunde-deialdiaren aurretik: Hasierari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2013ko irailaren 12koa).
  • Hauteskunde-kanpaina: artxibatu egin da Energia Fotovoltaikoaren Ekoizleen Estatuko Elkartearen iragarki bat ABC egunkarian azaltzeagatik hautagai-zerrenda batek aurkeztutako salaketa. Iragarki horretan herritarrak mobilizatzeko kanpainaren berri ematen zuten (Hauteskunde Batzorde Zentralaren –HBZ– 2014-05-08ko eta 2014-05-19ko erabakiak).
  • Europako Parlamentuko kanpaina instituzionalak, deialdia egiten denetik bozketa-eguna bitartean: Ezartzen zaien erregimen juridikoa eta esloganen baten kentzeari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2014ko martxoaren 20koa).
  • Kanpaina eta bisita instituzionalak, inaugurazioak,  prentsaurrekoak eta prentsa-oharrak: Partzialki baietsi da hautagai-zerrenda batek aurkeztutako errekurtsoa eraikitzen ari diren lantegi batera Autonomia Erkidegoko presidenteak egindako bisitari buruz Toledoko PHBren maiatzaren 19ko Erabakiaren aurka (HBZren 2014-05-22ko Erabakia). Ezetsi egin da hautagai-zerrenda batek aurkeztutako salaketa Extremadurako Gobernuaren aurka gobernu horrek burututako kanpainagatik; hain zuzen, web-orrian "Txostena: Extremaduraren egoera” dokumentua argitaratu baitu (HBZren 2014-05-25eko Erabakia).
    Ezetsi egin dira hautagai-zerrenda batek aurkeztutako errekurtso hauek: merkataritza-gune bat jartzeko baimenari buruz bertako egunkarietan Melillako Gobernuko kontseilari baten adierazpenak argitaratzearen aurka (HBZren 2014-05-21eko Erabakia); aurten gizarte-programa jakin batean egin beharreko inbertsioei buruz infoMelilla.com web-orrian Gobernuko kontseilari baten albiste bat argitaratzearen aurka (HBZren 2014-05-21eko Erabakia); gizarte-ekintzako programen balantzea azaltzeko bertako komunikabideetan Gizarte Ongizateko kontseilariordearen prentsaurrekoa argitaratzearen aurka (HBZren 2014-05-21eko erabakia); ospitale berri baterako aurreproiektuaren esleipenari buruz Melillako Onda Cero irratiko twitter gizarte-sarean Osasun Kudeaketako Institutu Nazionaleko lurralde-zuzendariaren adierazpenak argitaratzearen aurka (HBZren 2014-05-21eko erabakia).
    Ezetsi egin da udalerrian berdegune bat sortzeari buruz Pintoko alkateak prentsa-ohar bat zabaltzeagatik hautagai-zerrenda batek jarritako errekurtsoa (HBZren 2014-05-21eko erabakia).
    Hauteskunde-administrazioak onartuta, Badajozeko Diputazioaren herri-lan bati egindako bisita instituzionalaren aurkako salaketa; hain zuzen, burutzapenak eta lorpenak aipatu direnez, HAOLOren 50.2 artikulua urratzen duen ekitaldia izateagatik (Hauteskunde-batzorde Zentralaren –HBZ– 2014-04-23ko Erabakia). Estatuaren komunikazio- eta informazio-kanpainak egiteko debekua Hauteskunde-batzorde Zentralaren 2014/04/10eko erabakien bidez. Hauteskunde-batzorde horrek debekatzen du Europako Hauteskundeetarako garaiaren barruan Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren “Zatitze digitalaren askapena” izeneko informazio-kanpaina egitea (HBZren Erabakia, 2014ko apirilaren 10ekoa); baita Europako erakundeei eta Europako hauteskundeetako parte-hartzeari buruz Espainiako Gazteriaren Kontseiluak gazteak informatzeko egindako kanpaina ere (HBZren Erabakia, 2014ko apirilaren 10ekoa).
    Hauteskunde Araubide Orokorraren Legearen (HAOLO) 50. artikulua interpretatzeko, botere publikoek hauteskunde-garaian egindako kanpaina instituzional eta inaugurazio-ekitaldien xede eta mugei dagokienez, hauek aplikatzen dira HBZren 2/2011Jarraibidea, martxoaren 24koa eta HBZren Erabakia, 2011-04-07 exekuzioan dauden herri-lanetara egiten diren bisitei buruzkoa. Maiatzaren 9ko Europaren Eguneko erakunde-ospakizunaren eta udalerri batean maiatzaren 24an eta 25ean festa nagusia egitearen gaineko galdeketak (HBZren Erabakiak, 2014-02-06koak).
    Ezetsi egin dira Asturiasko PHBk hartutako erabakien aurka hautagai-zerrenda batek aurkeztutako bi errekurtso, Asturiasko Gobernuaren aurkako eta PSOEren aurkako salaketa bati buruzkoak; hain zuzen, etxez etxeko zerbitzuen eta telelaguntza-zerbitzuen ondoriozko zorra barkatuko zela adierazteko egindako prentsaurrekoa eta prentsa-oharra zirela eta (HBZren Erabakia, 2014-06-11koa); baita web instituzionalean eta prentsa-ohar bidez langabeziaren aurkako beren politikak indartuko zituztela argitaratzeagatik (HBZren Erabakia, 2014-06-11koa).
  • Hautagai-zerrendak:
  • Hautesle-errolda: Hauteskunde-erroldan izandako aldaketei dagokienez, hautagaien edota alderdi politikoen ordezkariek aurkeztu ditzaketen erreklamazio administratiboak, HAOLOren 38. eta 39. artikuluen arabera HBZren Jarraibidea, martxoaren 24koa. Hautagaiei erroldaren kopiak ematea eta posta bidezko botorako dokumentazioa bidaltzea: Abenduaren 17ko 4/2009 Jarraibidea, Hautesle Erroldaren Bulegoak arlo honetan egindako jarduerei buruzkoa. Errolda-ziurtagiri espezifikoak: Apirilaren 12ko 7/2007 Jarraibidea, HAOLOren 85.1 artikuluan aurreikusitako errolda-ziurtagiri espezifikoari buruzkoa. 1992ko irailaren 25eko Jarraibidea, 1992ko urtarrilaren 1eko hauteskunde-errolda berrikusterakoan egon litezkeen akatsak zuzentzeari buruzkoa.
  • Hauteskunde-koalizioak: Hauteskunde-koalizioak eratzea: HBZren 1/2010 Jarraibidea, irailaren 9koa, eta sobre la documentación necesaria para hauteskunde-koalizioa eratzeko beharrezko dokumentazioari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-04-07ko).
  • Tokiko herri-galdeketa Europako hauteskundeen egunean egitea: egin daiteke (HBZren Erabakiak, 2014-02-06koa eta 2014-04-10ekoa). Maiatzaren 24an eta 25ean hauteskunde-kolegioen ondoan hautesleei galderak egiteko asmoz bozketa-mahaiak antolatzeko baimena ukatzeari buruz (HBZren 2014-05-19ko erabakia).
  • Hautatuak izateko Europar Batasuneko herritarren eskubideanazionalak ez diren estatu kide batean: jatorrizko estatuan hautatuak izateko eskubidea ez zaiola kendu egiaztatzen duen agiria (HBZren Erabakia, 2013-04-10ekoa).
  • Hauteskundeetan bildu eta manifestatzeko eskubidea: Hauteskundeetako ekitaldi publikoetarako esleituta ez dauden plaza edo toki publikoetan manifestazioak egiteko baimenari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-10ekoa). Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko udalen aldetik plaza publikoak erreserbatzearen ondorioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia,  2011-11-03koa), 2011ko aurreko hauteskundeetako hausnarketa-egunean eta bozketa-egunean egindako elkarretaratzeei buruzkoa HBZren Erabakia, 2011-10-04koa, HBZren Erabakia, 2011-10-06koa eta Auzitegi Gorenaren 2011-05-20ko Autoaren arabera. HBZren 2011-05-19ko Erabakia, 2011ko udal-hauteskundeetan, hausnarketa- eta bozketa-egunerako partikularrek sustaturiko kontzentrazio, elkarretaratze eta manifestazioei buruzkoa.
  • Hausnarketa-eguna: Hauteskundeetako publizitatea duten kartelak kentzea  (HBZren Erabakia, 2011-11-18koa).
  • Zenbaketa orokorra: Hauteskunde-batzorde Zentralari boto baliogabeen inguruan egindako kontsulta, hautagai-zerrendako ordezkari batek ere ez zuenean protestarik egin Mahaiko zenbaketa egiteko unean (HBZren Erabakia, 2011-06-16koa).
  • Hauteskunde-propagandarako doako tarteak: Ezetsi egin da  hauteskundeetako informazioa emateko Radio y Televisión de Galicia erakundearen Batzordeko planean sartu diren aldaketei buruz Coruñako PHBren maiatzaren 22ko Erabakiaren aurka hautagai-zerrenda batek aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2014-05-25eko Erabakia). Ezetsi egin da MOU TV kanalean doako tarteen banaketari buruz Bartzelonako PHBren maiatzaren 23ko Erabakiaren aurka hautagai-zerrenda batek aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2014-05-25eko Erabakia). Ezetsi egin da Europako hauteskundeetarako iragarki-saioak ukatzeari buruz Santa Cruz Tenerifeko PHBren maiatzaren 21eko Erabakiaren aurka hautagai-zerrenda batek aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2014-05-25eko Erabakia).
    Ezetsi egin da Irrati-Telebistako Batzordearen proposamen berria onartzen duen Bizkaiko PHBren (Probintziako Hauteskunde Batzordea) Erabakiaren aurka PPren hautagai-zerrendak aurkeztutako errekurtsoa (2014-05-19ko Erabakia). Ezetsi egin da Irrati-Telebista Batzordearen proposamen berria onartzen duen Bizkaiko PHBren Erabakiaren aurka UPyD hautagai-zerrendak aurkeztutako errekurtsoa (2014-05-19ko Erabakia).
    Europako 2014ko hauteskundeei begira, hauteskunde-propagandarako doako tarteak RTVEn banatzeko Erabakia (HBZren 2014-04-29ko Erabakia). Partzialki baietsi da hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketari buruz HBZren apirilaren 29ko Erabakiaren aurka hautagai-zerrenda batzuek aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2014-05-08ko Erabakia). Ezetsi egin da hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketari buruz HBZren apirilaren 29ko Erabakiaren aurka hautagai-zerrenda batek aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2014-05-08ko Erabakia). Ezetsi egin da     hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketari buruz HBZren apirilaren 29ko Erabakiaren aurka hautagai-zerrenda batek aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2014-05-08ko Erabakia). Ezetsi egin da bere iragarki bat ez onartzeagatik Sevillako PHBren Erabakiaren aurka hautagai-zerrenda batek aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2014-05-19ko Erabakia).

Aldizkari ofizialetan argitaratutako hauteskunde-batzordeen jarraibideak eta erabakiak

BOE

  • HBZaren 2014ko ekainaren 11ko Akordioa, Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak plazaratzen dituena (BOE, 142. zk., ekainaren 12koa)
  • HBZaren 2014ko ekainaren 11ko Akordioa, Europako Parlamenturako hautetsiak aldarrikatzen dituena (BOE, 142. zk., ekainaren 12koa)
  • Ebazpena,2014ko apirilaren 14koa, Hauteskunde-batzorde Zentraleko Lehendakariarena, batzorde horren 2014ko otsailaren 27ko Erabakia argitara ematen duena. Horren bidez, Europako Parlamenturako 2014ko maiatzaren 25eko hauteskundeetan hauteskunde-batzordeek eta –mahaiek erabili beharreko akten ereduak onartzen dira (BOE, 93. zk., apirilaren 17koa).
  • Hauteskunde-batzorde Zentralaren apirilaren 10eko 1/2014 Jarraibidea, titulartasun publikoa duten hedabideetan hauteskunde-propaganda egiteko doako tarteen banaketari buruzkoa;  halaber,  Europako Parlamenturako 2014ko maiatzaren 25eko hauteskundeei begira, HAOLOren 65.5 artikuluan aurreikusitako eskumenak Probintziako Hauteskunde-batzordeei eskuordetzan emateko dena (BOE, 91. zk., apirilaren 15koa).

LHAO

ARABA
BIZKAIA
GIPUZKOA

Nabarmenduak

Nabarmenduak

Europako Hauteskundeak
Badakizu…?

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2014/07/08
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak