Hauteskunde-batzorde Zentralaren (HBZ) erabakien eta jarraibideen bilduma, 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetan bete beharrekoak, gai hauei buruzkoak:
Hautesle-elkarteari buruz informazio gehiago edukitzeko gai honen inguruko ebazpenen laburpena kontsultatu.
Ahaldunak:
Kontsulta, koalizio politiko batean ahaldunak direnak, aldi berean, beste hauteskunde batzuetan, koalizioan elkartutako alderdi politiko bateko ahaldunak izateko aukerari buruzkoa, eta koalizioaren zein hori osatzen duten alderdien pegatina identifikatzaileak eramateari buruzkoa. (HBZren Erabakia, 2015-05-24koa).
Erakunde-kanpainak, prentsa-oharrak eta prentsaurrekoak, eta inaugurazio publikoak:
Gaztela-Mantxako Batzarrak aurkeztutako errekurtsoa (HBZren Erabakia, 2015-06-08koa), Gaztela-Mantxako Hauteskunde-Batzordeak 2015-05-20an hartutako erabaki honen aurka: apirilaren 9ko Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egindako adierazpenak direla eta, Batzarreko presidentzia-kontseilariaren aurkako salaketari buruzko erabakia.
Kantabriako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2015-06-08ko Erabakia), Kantabriako PHBak 2015-05-21ean hartutako erabaki honen aurka: Kantabriako Gobernuko presidenteak eta Osasun Kontseilariak, Santanderreko Valdecilla ospitalean, maiatzaren 15ean egindako informazio-kanpaina instituzionalaren aurka PODEMOSek jarritako salaketari buruzko erabakia.
Gaztela-Mantxako Batzarrak aurkeztutako errekurtsoa (HBZren Erabakia, 2015-06-08koa), Gaztela-Mantxako Hauteskunde-Batzordeak 2015-05-20an hartutako erabaki honen aurka: apirilaren 9ko Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egindako adierazpenak direla eta, Batzarreko presidentzia-kontseilariaren aurkako salaketari buruzko erabakia.
Kantabriako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoa (HBZren 2015-06-08ko Erabakia), Kantabriako PHBak 2015-05-21ean hartutako erabaki honen aurka: Kantabriako Gobernuko presidenteak eta Osasun Kontseilariak, Santanderreko Valdecilla ospitalean, maiatzaren 15ean egindako informazio-kanpaina instituzionalaren aurka PODEMOSek jarritako salaketari buruzko erabakia
Tarragonako PHBren maiatzaren 19ko Erabakiaren aurka, alderdi politiko batek jarritako errekurtsoa. Erabaki hori Canal 21 Ebre telebista-kateak Batea Udaleko maiatzaren 24ko osoko Bilkura zabaldu zuelako jarritako salaketari buruzkoa zen. (HBZren Erabakia, 2015-05-24).
Extremadurako PHBren apirilaren 27ko Erabakiaren aurka PPk jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez alderdi horrek, Extremadurako Juntarako PSOE-SIEX koalizioko hautagaiak facebookean presidentziara helduko balitz egingo lituzkeen jarduerak argitaratzeagatik, jarritako salaketa ezesten zen. (HBZren Erabakia, 2015/05/20koa).
Palentziako Udaleko alkatearen errekurtsoa Palentziako PHBren erabakiaren aurkakoa. Horren bidez, Udal horri 2015eko martxoaren 31n obra bat inauguratzeagatik isuna jartzen zitzaion. (HBZren erabakia, 2015/05/13koa).
Hauteskunde kanpainak dirauen bitartean, esteladun banderak Kataluniako eraikin eta espazio publikoetatik kentzeko eskaera, agindu publikoek daukaten neutraltasuna gordetzeko beharrarekin bateraezina delako (HBZren Erabakia, 2015-05-13koa). Kontu horrengatik CIUk aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezestea (HBZren erabakia, 2015-05-20koa).
Elkarte pribatu batek Madrileko PHBren erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoa. Erabaki horren bidez agintzen zen “Si votas Cifuentes votas aborto” mezua zeraman publizitatea paneletatik eta autobusetatik berehala kentzeko (HBZren Erabakia, 2015-05-13koa, Batzordeko bost bokalen boto partikularra jasotzen duena).
Errekurtsoa, Errioxako AEHBren Erabaki baten aurkakoa. Erabaki horren bidez, ebatzi egin zen apirilaren 17an Calahorrako Ospitaleko hobekuntzen inguruan egin zen iragarpen bati buruzko salaketa (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
Errekurtsoa, Errioxako AEHBren Erabaki baten aurkakoa. Erabaki horren bidez, ebatzi egin zen Errioxako Gobernuaren orri ofizialean 2015-04-14an egin zen argitalpen baten inguruko salaketa. Argitalpen horretan, Herri Lanetako kontseilariak honako kontratu hau sinatu izanari buruzko informazioa eman zen: bide-segurtasuna areagotuko duen biribilgune bat eraikitzeko lanak hasteko kontratua (HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa).
Errekurtsoa, Errioxako AEHBren Erabaki baten aurkakoa. Erabaki horren bidez, ebatzi egin zen 2015-04-13an Errioxako Gobernuko Herri Administrazio eta Ogasun kontseilariak egindako prentsaurreko bati buruzko salaketa. Prentsaurreko horretan, zuzenean aipatu ziren azken legegintzaldian egindako kudeaketak eta Gobernuaren lorpenak (HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa).
Errekurtsoa, Melillako Guneko Hauteskunde Batzordearen Erabaki baten aurkakoa. Erabaki horren bidez, artxibatzeko agindu zen Coalición por Melilla alderdiak Melillako Gobernuaren eta sozietate publiko baten aurka aldez aurretik jarritako salaketa. Etxebizitza sozialen alokairua eskatzeko epea ireki izana iragartzeagatik jarri zen salaketa, HAOLOren 50. artikulua urratu baitzen (HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa).
Errekurtsoa, Melillako Guneko Hauteskunde Batzordearen Erabaki baten aurkakoa. Erabaki horren bidez, artxibatzeko agindu zen Coalición por Melilla alderdiak Melillako Gobernuaren aurka aldez aurretik jarritako salaketa, hainbat erakunde pribaturekin hitzarmenak sinatu izana iragartzeagatik jarritakoa (HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa).
Errekurtsoa, Malagako PHBk 2015-04-13ko ekintza publiko baten inguruan emandako Erabaki baten aurkakoa. Ekintza hori egin zen, hain zuzen ere, 2015eko toki-hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkezteko (HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa).
Idatzizko komunikabideetan eta Errioxako Gobernuko orri ofizialean errepideetako obren lizitazioari buruzkoak argitaratzeagatik PSOEk jarritako salaketa dela eta, AEHBk hartutako erabakiaren kontra Errioxako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoa. (HBZren Erabakia, 2015/04/22koa).
2/2011 Jarraibidea, martxoaren 24koa (2011/03/28ko BOE): Arlo horri buruzko irizpide nagusiak.
Aldian-aldian egiten den “La noche blanca” ekintza kulturala ohiko datan egiteari buruzko kontsulta; izan ere, ekitaldi hori egiteko eguna maiatzaren 23a, larunbata, da eta maiatzaren 24ko hauteskundeetarako gogoeta-egunarekin batera izango litzateke. (HBZren erabakia, 2015-03-05ekoa).
Hautagaitzak:
Hautagai-zerrendak aurkezteko dokumentazioa
Europar Batasuneko herritarren kasuan, udal-hauteskundeetan hautagai-zerrendak aurkezteko eraman behar den dokumentazioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2015-04-22koa).
1999ko martxoaren 15eko Jarraibidea, hautagaitza aurkeztean erantsi behar den dokumentazioari buruzkoa (1999/03/19ko BOE).
Hautagai-zerrenden izena, sinbolo edo ikurra eta siglak
Hauteskundeetarako, alderdi politikoaren izenari adjektibo kalifikatzaile bat gehitu ahal zaion galdetzeko kontsulta (HBZren erabakia, 2000-01-20koa).
Alderdi Politikoen Erregistroan 3 alderdi politikoren sinboloek antzekotasun asko eta desberdintasun gutxi, kolore-ñabardura batzuk baino ez, ba omen dituztelako kontsulta (HBZren erabakia, 1991-09-11koa).
Alderdi politiko batek hauteskunde-barruti zehatz batean hauteskunde-barruti horretan aurkezten ez den beste alderdi baten siglak eta sinboloa erabili ahal dituen galdetzeko kontsulta (HBZren erabakia, 1999-05-24koa).
Hautagai-zerrendarekin batera aurkeztutako ikurra edo sinboloa beste ikur batez ordezkatzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren erabakia, 1987-05-11koa).
Kontsulta: Zer egin udalerri batean zerrenda bakarra badago eta zerrenda horrek aukeratu beharreko postu guztietarako behar adina hautagai ez baditu (HBZren Erabakia, 2011-05-17).
Atzerrian bizitzen egoteagatik 2011ko udal-hauteskundeetan hautagai ezin izango diren pertsonei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-02-17).
Hauteskunde-batzorde Zentralaren (HBZ) Erregistroan hautagaitzak aurkezteko ordenari buruzko erreklamazioak. Batzorde horrek ez du ontzat emango hautagaitzak posta elektronikoz aurkeztea (HBZren Erabakia, 2014-04-21).
Hautagai- zerrendak aldarrikatzea
Konstituzio Auzitegiaren aurrean aurkeztutako hauteskundeetako babes-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Guadalajarako 1. Epaitegiak emandako 179/2015 epaiaren aurka eta Sigüenzako EHBren erabakiaren aurka. Epai horren bidez xedatzen zen hautagai-zerrenda bat ez zela aldarrikatu behar, 100 biztanle baino gehiagoko eta 250 baino gutxiagoko udalerri batean, HAOLOren arabera aurkeztu behar diren 5 hautagai aurkeztu ordez, 6 aurkezteagatik (86/2015 STC, maiatzaren 7koa, BOE 136zk., ekainaren 8koa).
Hauteskundearen egunean, aurretik ez antzemandako hautaezintasun-egoeran izango litzatekeen hautagai bat hautetsitzat aldarrikatzeko egokitasunari buruzko kontsulta. (HBZren Erabakia, 2011-06-06koa).
Martxoaren 24ko 1/2011 Jarraibidea, hautagaitzen edo alderdi politikoen ordezkariek erroldan egindako aldaketen aurkako erreklamazio administratiboei buruzkoa (BOE, 2011/03/28).
4/2009 Jarraibidea, abenduaren 17koa, hautagaitzei erroldaren kopiak emateari buruzkoa (2010/01/06ko BOE).
7/2007 Jarraibidea, apirilaren 12koa, errolda-ziurtagiri bereziari buruzkoa (2007/04/19ko BOE).
2004ko urtarrilaren 20ko Jarraibidea, erroldako datuak Internet bidez kontsultatzeari buruzkoa (2004/01/22ko BOE).
Hauteskunde-koalizioak:
Koalizio bat nola sortu?
1/2010 Jarraibidea, irailaren 9koa, koalizioen eraketari buruzkoa (2010/09/17ko BOE)).
Udal-hauteskundeetarako koalizioen izenei eta ikurrei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2010-14-10).
Koalizio berak, beti komuneko ikur eta izen bat mantenduta, udalerri bakoitzean berariazko ikur eta izenak erabiltzeari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2015-03-25ekoa).
Hauteskunde-koalizio bat eratzeko beharrezkoa den dokumentazioari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-04-07).
Koalizioak eratzean akatsak egonez gero, horiek zuzentzeko eperik dagoen jakiteko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-10-27).
Erkidego Autonomo baten barruan, alderdi bat lurralde-eremu desberdinetako koalizio desberdinetan sartzeko aukerari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-04-07).
Koalizioek lortzen dituzten botoak nola zenbatzen dira?
Hauteskunde-batzorde Zentralari kontsulta, zinegotzi batek ondasunen eta bateraezintasunen adierazpena aurkezteari uko egiteagatik (HBZren Erabakia, 2011-06-16).
2003ko uztailaren 10eko Jarraibidea, tokiko ordezkaritza-karguak ordezteari buruzkoa (2003-07-18ko BOE, 171 zk.).
Udalen eraketa: 250 biztanletik beherako udaletan jarraitu beharreko prozeduraren inguruan Hauteskunde-batzorde Zentralari egindako kontsulta, hautetsiek uko egin eta bi bakarrik ordezkatu ahal diren kasuan, edota horien ordezkoek botorik lortu ez duten kasuan (HBZren Erabakiak, 2011-06-16koak).
Herri-galdeketa eta hauteskundeak aldi berean: egin ahal dira, baldin eta herri-galdeketak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak ezartzen dituen lege-betekizunak betetzen baditu, eta bozketen garapena oztopatzen ez badu. Dena den, bai bozketak, bai boto-kontaketak bereizita egin beharko dira. Gainera, herri-galdeketarako ezin izango da hautesle-errolda erabili, eta ezin izango da hauteskunde-mahaietan egin, ezta hautesleku gisa erabilitako bozketarako lokaletan ere (HBZren Erabakia, 2014-02-06 eta 2014-04-10).
Biltzeko eta manifestatzeko eskubidea hauteskundeetan:
Hauteskundeetako ekitaldi publikoetarako esleituta ez dauden plaza edo toki publikoetan manifestazioak egiteko baimenari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-10ekoa).
Hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko udalen aldetik plaza publikoak erreserbatzearen ondorioei buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-03koa).
Alternativa do Veciños hautagai-zerrendak aurkeztutako errekurtsoa, A Coruñako PHBk titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako tarteak banatzeari buruz hartutako erabakiaren aurkakoa. (HBZren erabakia 2015/05/13koa).
Errekurtsoa, Acord Municipal alderdiak jarri duena, HBZren Erabaki baten aurka. Erabaki hori da, hain zuzen ere, estatu mailako komunikabideetan –Kataluniaren deskonexioan– hauteskunde-propaganda egiteko doako saioen banaketari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
Errekurtsoa, Coalición ENTESA alderdiak jarri duena, HBZren Erabaki baten aurka. Erabaki hori da, hain zuzen ere, estatu mailako komunikabide publikoetan hauteskunde-propaganda egiteko doako saioen denbora-banaketari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
Errekurtsoa, Ezker Batuak jarri duena, HBZren Erabaki baten aurka. Erabaki hori da, hain zuzen ere, estatu mailako komunikabide publikoetan hauteskunde-propaganda egiteko doako saioen banaketari buruzkoa. (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
Errekurtsoa, EH Bilduk jarri duena, HBZren Erabaki baten aurka. Erabaki hori da, hain zuzen ere, Nafarroan doako hauteskunde-propaganda egiteko saioak emateko deskonexio-tarteei buruzkoa (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
EITBko zuzendari nagusiak erakundeko Administrazio Kontseiluari aurkeztu dion proposamena, 2015eko maiatzaren 24an egingo diren udal eta foru hauteskundeen kanpaina estaltzeko (BAO, 84. zk., maiatzaren 6koa).
RTVE Korporazioaren proposamena, EAEn 2015eko maiatzaren 24an egingo diren udal eta foru hauteskundeen kanpaina estaltzeko (BAO, 84. zk., maiatzaren 6koa).
2015eko maiatzaren 24an egitekoak diren hauteskundeak direla-eta, titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketa (HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa).
2/2015 instrukzioa, apirilaren 15ekoa, 2015eko maiatzaren 24an egitekoak diren hauteskundeak direla-eta titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa eta eskumenak autonomia-erkidegoko eta probintzietako hauteskunde batzordeei eskuordetzan emateari buruzkoa (BOE, 95 zk., apirilaren 21ekoa).
6/2007 Jarraibidea, apirilaren 12koa, tarte horien banaketari eta probintziako hauteskunde-batzordeen eskumenei buruzkoa (2007/04/19ko BOE).
Hauteskunde-gastuak: 3/2007 Jarraibidea, martxoaren 22koa. Udaletarako eta batzar nagusietarako hauteskundeak aldi berean eginez gero gastuak nola banatu behar diren arautzen du 5. idatz-zatian (2007/03/29ko BOE).
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna:
5/2007 Jarraibidea, apirilaren 12koa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietarako hautagaitzak osatzean benetako berdintasuna aplikatzeari buruzkoa (2007/04/19ko BOE).
EAEko LHetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzko Legearen 6 bis artikuluaren interpretazioa dela eta, ikusi HBZren 2007/04/30eko erabakia.
8/2007 Jarraibidea, apirilaren 19koa, berdintasun hori ez betetzeagatiko irregulartasunak zuzentzeari buruzkoa(2007/04/20ko BOE).
Artekariak:
Kontsulta, hauteskunde-mahaiko boto-kontaketaren akta amaituta, alderdietako artekariek boto eman dutenekin osatutako zerrendak deuseztatu behar diren ala artekariek eraman ahal dituzten galdetzeko (HBZren Erabakia, 2015/05/24koa).
Kontsulta, koalizio politiko batean artekariak direnak, aldi berean, beste hauteskunde batzuetan, koalizioan elkartutako alderdi politiko bateko artekariak izateko aukerari buruzkoa, eta koalizioaren zein hori osatzen duten alderdien pegatina identifikatzaileak eramateari buruzkoa. (HBZren Erabakia, 2015-05-24koa).
2/2007 Jarraibidea, martxoaren 22koa, artekariak izendatzeko prozedurari buruzkoa (2007/03/29ko BOE).
Hauteskunde-batzordeak: 11/2007 Jarraibidea, irailaren 27koa, batzordeen erabakien aurkako errekurtsoen prozedurari buruzkoa (2007/10/05eko BOE).
Hauteslekuak: HBZri publikoak eta akonfesionalak diren lokalak hautatzeko eskaera; eta, ezinezkoa izanez gero, lokal horietan jendaurrean sinbolo edo ikur politiko eta/edo konfesionalik ez agertzea (HBZren Erabakia, 2014-04-10ekoa).
Titulartasun publikoko hedabideak:
Errekurtsoa, Corporación Aragonesa de RTV korporazioak jarri duena, Aragoiko PHBren Erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez, Partido Aragonés alderdiak korporazio horren Estaldura Planaren aurka planteatutako erreklamazioa ebazten da (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
Errekurtsoa, UPyD alderdiak jarri duena, RTVE Korporazioaren Estaldura Informatiborako Planaren aurka (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
1/2015 Instrukzioa, apirilaren 15ekoa, instrukzio hau aldatzen duena: 4/2011 Instrukzioa, HAOLOren 66. artikulua interpretatzen duena, hedabide publikoetako informazio-estaldura planetan esanguratsutzat joko diren talde politikoei buruzkoa (BOE, 95.zk., apirilaren 21ekoa).
4/2011 Jarraibidea, martxoaren 24koa, hauteskunde-aldian informazioa ematean komunikabide horietan aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak errespetatzeko bermeei buruzkoa (2011/03/28ko BOE).
5/2011 Jarraibidea, apirilaren 7koa, titulartasun publikoko hedabideetan doako propaganda-tarteak banatzeari eta alor horretako eskumenak probintzietako hauteskunde-batzordeei eskuordetzeari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE, 85 zk.).
Titulartasun pribatuko hedabideak:
A Coruñako PHBren maiatzaren 15eko Erabakiaren aurka BNGk jarritako errekurtsoa. Erabaki horren bidez “SANTIAGO TV” tokiko telebista pribatuaren informazio-estalduraren aurka aurkeztutako erreklamazioa ezesten zen (HBZren Erabakia, 2015-05-20).
Titulartasun pribatuko hedabideetan hauteskundeekin lotuta ematen den informazioari buruz HAOLOn ezarritakoa interpretatu eta aplikatzeari buruzko kontsulta. (HBZren Erabakia, 2011-05-10ekoa).
4/2011 Jarraibidea, martxoaren 24koa, HAOLOren 66. artikuluaren interpretazioari buruzkoa. Artikulu hori komunikabideek hauteskunde-garaian aniztasun-, berdintasun-, proportzionaltasun- eta neutraltasun-printzipioak betetzearekin lotutako bermeei buruzkoa da (2011-03-28ko BOE, 74 zk.).
Hainbat galdera, estaldura informatiboari eta hauteskunde-propagandako doako tarteei aplikatu beharreko betekizunez, Tokiko Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalaren ondorioz (HBZren Erabakia, 2011-02-17koa).
Hauteskunde-propagandarako doako telebista-tarteen banaketari buruzko kontsulta, Lurreko Telebista Digitala dela-eta, emisioa eskualdekakoa denean (HBZren Erabakia, 2010-10-14koa).
1999ko irailaren 13ko Jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzekoa. Artikulu hori hauteskunde-garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa da (1999ko irailaren 16ko BOE, 222 zk.).
Bozketak jasotzeko edo sinadurak biltzeko mahai informatiboak hausnarketa- eta bozketa-egunetan: ez dago baimenduta hautesleei galderak egiteko asmoz, hauteskunde-lokaletatik hurbil,erakunde politiko edota sozialen bozketa-mahaiak jartzea (HBZren Erabakiak, 2005-03-10 eta 2014-05-19)
Hauteskunde-mahaietako kideak:
Hauteskunde-mahaiko kide ez izateko aitzakiak
6/2011 Jarraibidea, apirilaren 28koa, mahaiko kargudunen eragozpen eta aitzakia justifikatuei buruzkoa (2011/04/30eko BOE), abenduaren 11ko 2/2014 Jarraibideak aldatzen duena (abenduaren 20ko BOE, 307 zk.).Bigarren Jarraibide horrek mahaiko kargudunen beste aitzakia pertsonal bat gehitzen du.
Gortasuna edota entzuteko ezintasunen bat izanik, HBZri zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat eskatu dioten pertsonek hauteskunde-mahaietako kide izateko duten eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-06-30ekoa).
Mahaiko kideek dituzten murrizketak emaitzak sare sozialetan argitaratzeko, erreklamazioak konpontzeko eta protesta-kamisetak eramaten dituztenetan
Kontsulta, bozketa-egunean, ikuskatzaileek eta ahaldunek –baita horien boto-emaileek ere– alderdiaren logo eta sigladun kamiseta bat eramateari buruz (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
Mahaiko kideren batek Facebook-en, Twitter-en edo beste baliabide teknologiko batzuen bidez —eskuko telefonoa, etab.— emaitzak ezagutarazteari buruzko kontsulta.
Interneteko sare sozialetako jarduera dela-eta, mahaiko kideei, artekariei eta ahaldunei ezartzen zaizkien mugei buruzko kontsulta . (HBZren erabakiak, 2001-05-19koak).
Hautesleek mahaietan aurkeztutako erreklamazioekin jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-12-01ekoa).
Mahaietako kideek eta boto-emaile batzuek protesta adierazteko elastikoak soinean eramanez gero jarraitu beharreko irizpideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-11-20koa).
Bozketarako txartelak eta gutun-azalak:
Inprentako akatsen bat dela-eta ordezkoen izenak ez dituzten txartelen baliozkotasunari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2011-05-17koa).
Kontsulta, bozketaren egunean mahaiaren lokalean bozketarako txartelak jarri beharreko hurrenkerari buruzkoa (HBZren Erabakia, 2011-05-12koa).
Hauteskundeetako aurre-kanpaina:
Errekurtsoa, Gipuzkoako PHBren Erabaki baten aurkakoa. Erabaki hori Correos-eko Merkataritza Departamentuak egindako kontsulta bati buruzkoa da, zeinaren bidez eskatzen baita batzordeak iritzia eman dezala, PPk banatzeko –eta, ondoren, bidaltzeko– aurkeztu duen liburuxka bati buruz; alegia, iritzia eman dezala bidalketa hori hauteskunde-propagandatzat har daitekeen ala ez, HAOLOren 53. artikuluaren ondorioetarako (HBZren Erabakia, 2015-05-06koa).
Errekurtsoa, Errioxako AEHBren Erabaki baten aurkakoa. Erabaki hori da, hain zuzen ere, PSOEren eta haren Erkidegoko presidentegaiaren aurka aurkeztutako salaketa bati buruzkoa, zeina aurkeztu baita HAOLOren 53. artikulua urratzeagatik, autonomia erkidegoan postontzietan sartutako liburuxka baten ondorioz (HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa).
Errekurtsoa, Zamorako PHBren Erabaki baten aurkakoa. Erabaki hori da, hain zuzen ere, EBren aurkako salaketa bati buruzkoa, zeina aurkeztu baita EBren Zamorako alkategaiaren publizitatea egiten duten iragarkiak sartzeagatik ("banners") hainbat komunikabide digitaletan (HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa).
EAJko facebookean, Vitoria-Gasteizko alkate izateko hautagaiari eta Arabako Foru Aldundirako hautagaiari buruz agertzen diren iragarkiak direla eta, alderdi politiko batek iragarki horiek zuzenbidearen aurkakotzat jo zitzatela eta ken zitzatela eskatzeko salaketa jarri zuen, baina horri dagokionez Arabako PHBren erabakia salaketa hori artxibatzea izan zen. Hori dela eta, alderdi politikoak Arabako PHBren erabaki horren kontrako errekurtsoa aurkeztu du. (HBZren Erabakia, 2015-04-22).
Errioxako PPko presidenteak, alderdi horretako egoitzan, hauteskunde-programa autonomikoaren konpromisoak aztertzeko egindako prentsaurrekoagatik PSOEk jarritako salaketa dela eta, AEHBk hartutako erabakiaren kontra alderdi politiko batek eta Errioxako Gobernuak aurkeztutako errekurtsoa (HBZren Erabakia, 2015-04-22koa).
PPk agintzen duen Valverde de la Virgen Udaleko web-orrian hondo urdinaren gainean banner bat agertzen da “Más Populares Ahora” testuarekin. Horren inguruan Leongo PHBk hartutako erabakiaren aurka alderdi politiko batek jarritako errekurtsoa. (HBZren erabakia, 2015-04-22koa).
3/2011 Jarraibidea, martxoaren 24koa, aurre-kanpainan hauteskunde-propagandako ekintzak egiteko debekuei buruzkoa (2011/03/28ko BOE).
Andaluziako Juntak lagunduta, alderdi politiko batek erakundearen lorpenak azaleratzen dituen liburuxkak banatu zituela eta, beste alderdi politiko batek jarritako salaketari buruzko errekurtsoa (HBZren erabakia, 2015-03-09koa).
Bizkaia: Bizkaiko LHHBk maiatzaren 24ko Batzar Nagusietarako hauteskundeen emaitzak argitaratzea (BAO, 115 zk., ekainaren 18koa).
Hauteskunde-mahaietako kideen zozketa: HBZren 2014-04-23ko Erabakia betez, zozketa udalaren osoko bilkurak egingo du jendaurreko saio batean. Dena den, toki-araubideari buruzko legediak hala onartzen badu, zozketa tokiko gobernu-batzordearen aurrean egin ahal izango da jendaurreko saio batean, baldin eta udalaren osoko bilkurak eskumen hori eskuordetu badu.
Teknologia berrien erabilera:
4/2007 Jarraibidea, apirilaren 12koa, informazio eta komunikazio elektronikoko teknologia berriak hauteskundeetarako propaganda-tresna gisa erabiltzeari buruzkoa (2007ko apirilaren 19ko BOE, 94 zk.).
Hedabide guztiei egindako eskaera Kanarietarako programazio nazionaletik deskonektatzeko, hauteskunde-kolegioak ixteko ordutegian dagoen aldearen ondorioz (HBZren Erabakia, 2015-05-24koa).
Atzerritar batek eta mahaian erroldaturik ez dagoen pertsona batek akatsen bat dela-eta emandako botoarekin lotutako kontsultak (HBZren Erabakia, 2011-05-22koa).
Etxe barruko atzipenaldiko egoeran dauden pertsonen boto-eskubideari buruzko kontsulta (HBZren Erabakia, 2014-05-08koa).
Boto baliogabeak:
1/2012 Jarraibidea, martxoaren 15ekoa, bozketarako txarteletan egindako aldaketei buruzkoa (2012/03/19ko BOE).
Errekurtsoaren ebazpena, azken ordezkoaren azpiko aldean urratuta dauden bi boto-paper baliogabetzat jotzen dituena (HBZren erabakia, 2015-06-05ekoa).
Errekurtsoaren ebazpena, bozketako gutun-azalaren barruan errolda-txartela zeukan botoa balioduntzat jotzen duena. (HBZren erabakia, 2015-06-05ekoa).
Errekurtsoaren ebazpena, bozketako gutun-azalaren barruan, boto-paperaz gain, “Belén” izena boligrafoz idatzita zeukan paper bat ere bazeukan botoa baliogabetzat jotzen duena (HBZren erabakia, 2015-06-05ekoa).
Errekurtsoaren ebazpena, 2 boto-paper baliogabetzat jotzen dituena. Horietako batean hirugarren hautagaiaren lehen abizena marratuta zegoen eta bestean “te voto pero arregla los caminos” zegoen idatzita (HBZren erabakia, 2015-06-05ekoa).
Errekurtsoaren ebazpena, posta bidezko boto bat baliogabetzat jotzen duena, boto-papera bozketako gutun-azaletik kanpo edukitzeagatik (HBZren erabakia, 2015-06-05ekoa).
1993ko apirilaren 26ko Jarraibidea, gaixoek eta bere kabuz botoa emateko gai ez direnek aurkeztu behar duten mediku-ziurtagiri ofizialari buruzkoa (1993/04/28ko BOE).
1993ko apirilaren 26ko Jarraibidea, PHBk posta bidezko boto horien inguruabarrak egiaztatzeari buruzkoa (1993/04/28ko BOE).
Aldizkari ofizialetan argitaratutako hauteskunde-batzordeen jarraibideak eta erabakiak
HBZren erabakia, 2015-07-01ekoa, Arabako eta Bizkaiko 2015eko toki hauteskundeen emaitzen laburpena argitaratzekoa (BOE, 159 zk., uztailaren 4koa).
HBZren Erabakia, 2015-04-30ekoa, 2015eko maiatzaren 24an egitekoak diren hauteskundeak direla-eta eremu nazionaleko titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteen banaketa argitaratzen duena (BOE, 104zk., 2015eko maiatzaren 1a).
2/2015 instrukzioa, apirilaren 15ekoa, 2015eko maiatzaren 24an egitekoak diren hauteskundeak direla-eta titulartasun publikoko hedabideetan hauteskunde-propagandarako doako tarteak banatzeari buruzkoa eta eskumenak autonomia-erkidegoko eta probintzietako hauteskunde batzordeei eskuordetzan emateari buruzkoa (BOE, 95 zk., apirilaren 21ekoa).
1/2015 Instrukzioa, apirilaren 15ekoa, instrukzio hau aldatzen duena: 4/2011 Instrukzioa, HAOLOren 66. artikulua interpretatzen duena, hedabide publikoetako informazio-estaldura planetan esanguratsutzat joko diren talde politikoei buruzkoa (BOE, 95.zk., apirilaren 21ekoa).
6/2011 Jarraibidea, apirilaren 28koa, mahaiko kargudunen eragozpen eta aitzakia justifikatuei buruzkoa (2011/04/30eko BOE), abenduaren 11ko 2/2014 Jarraibideak aldatzen duena (abenduaren 20ko BOE, 307 zk.). Bigarren Jarraibide horrek mahaiko kargudunen beste aitzakia pertsonal bat gehitzen du.
Gasteizko Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Arabako Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoen zerrenda (ALHAO, 45. zk., apirilaren 15ekoa). Eta Gasteizko Eskualdeko Hauteskunde-batzordearen erabakia, 2015-04-20koa, Espainia plaza / Plaza Berria, Andra Mari Zuriaren plaza eta Foru plaza gaitzea leku publiko gisa hauteskunde kanpainako ekitaldi publikoak doan egitekoari buruz (ALHAO, 48. zk., apirilaren 22koa)
Amurrioko Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Arabako Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial etatoki publikoen zerrenda (ALHAO, 45. zk., apirilaren 15ekoa)
BAO
Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordea: Bizkaiko LHHBk maiatzaren 24ko Batzar Nagusietarako hauteskundeen emaitzak argitaratzea (BAO, 115 zk., ekainaren 18koa).
Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordea: EITBko zuzendari nagusiak erakundeko Administrazio Kontseiluari aurkeztu dion proposamena, 2015eko maiatzaren 24an egingo diren udal eta foru hauteskundeen kanpaina estaltzeko (BAO, 84. zk., maiatzaren 6koa).
Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordea: RTVE Korporazioaren proposamena, EAEn 2015eko maiatzaren 24an egingo diren udal eta foru hauteskundeen kanpaina estaltzeko (BAO, 84. zk., maiatzaren 6koa).
Bilboko Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Bizkaiko Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial etatoki publikoen zerrenda (BAO, 70. zk. , apirilaren 15ekoa)
Balmasedako Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Bizkaiko Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial etatoki publikoen zerrenda (BAO, 70. zk. , apirilaren 15ekoa)
Durangoko Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Bizkaiko Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial etatoki publikoen zerrenda (BAO, 70. zk. , apirilaren 15ekoa)
Gernika-Lumoko Eskualdeko Hauteskunde-batzordea:Udaletarako eta Bizkaiko Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoen zerrenda (BAO, 70. zk. , apirilaren 15ekoa). Eta Mungiako Udaletxearen akats-zuzenketa (BOBeko eranskina, 75. zk., apirilaren 22koa)
Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordea: Eskualdeko Hauteskunde-batzorde bakoitzaren hauteskunde-barrutiak esleitzea (BAO, 70. zk., apirilaren 15ekoa)
BAO
Azpeitiko Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Gipuzkoako Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial etatoki publikoen zerrenda (GAO, 69. zk., apirilaren 15ekoa).
Bergarako Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Gipuzkoako Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial etatoki publikoen zerrenda (GAO, 69. zk., apirilaren 15ekoa).
Donostiako Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Gipuzkoako Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial etatoki publikoen zerrenda (GAO, 69. zk., apirilaren 15ekoa).
Tolosako Eskualdeko Hauteskunde-batzordea: Udaletarako eta Gipuzkoako Biltzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeetan kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial etatoki publikoen zerrenda (GAO, 69. zk., apirilaren 15ekoa).
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordea: Eskualdeko Hauteskunde-batzorde bakoitzaren hauteskunde-barrutiak esleitzea (GAO, 64. zk., apirilaren 8koa).
Diputatuen Kongresuan, indarrean den hauteskunde-legeak finkatua du hauteskunde-langa bat; hura gainditzen duten hautagaitzen artean banatzen dira aulkiak. Egungo langa, barruti bakoitzean emandako baliozko botoen % 3 da (baliozko botoak = hautagaitzei emandako botoak + boto zuriak). Hala ere, Senaturako hauteskundeetan araudiak ez du hauteskunde-langarik ezarri, Senatuan hautagaiak aukeratzen baitira (probintziako hiru hautagai, gehienez), eta ez hautagaitzen zerrenda itxiak eta blokeatuak, Diputatuen Kongresuan bezala.
Diputatuen Kongresuan parlamentuko talde bat eratzeko, beharrezkoa da 15 diputatu izatea, edo bestela 5 izatea eta hautagaitza aurkeztu den barrutietan botoen % 15 lortu izana.
Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan jarlekuak banatzeko hauteskunde-sistema ezberdina da. Diputatuak hautagaitza bakoitzak lortutako botoen proportzioan banatzen dira, D’Hondt sistema proportzionala erabiliz. Eta senatarientzat, gehiengoaren sistema erabiltzen da, hau da, boto gehien lortzen dutenak hautatzen dira, harik eta barruti bakoitzeko senatarien kopurua osatu arte.
Kongresurako diputatu-kopuruaren esleitzeak, 2015eko hauteskundeetan, ez du aldaketarik izan Araban 1977ko lehen hauteskundeez geroztik. Hala ere, Bizkaian 10 diputatu esleitu ziren lehen lau hauteskunde orokorretan, 1977, 1979, 1982 eta 1986; 9 diputatu hautatu ziren 1989, 1993, 1996, 2000 eta 2004ko bost hauteskunde orokorretan; eta 8 diputatu, 2008, 2011 eta 2015eko hiru hauteskunde orokorretan.
Gipuzkoan, zazpi diputatu esleitu ziren lehen bost hauteskunde orokorretan, 1977, 1979, 1982, 1986 eta 1989; eta sei diputatu, 1993, 1996, 2000, 2004, 2008, 2011 eta 2015eko azken zazpi hauteskunde orokorretan.
Irlandan bada Senatu bat, lurraldeak ordezkatzeko eginkizuna ez duena eta sufragio unibertsalez hautatzen ez dena, baizik eta sektore ekonomikoen eta akademikoen artean. Gobernuak abolitzea proposatu zuen, erreferendum bidez, 2013. urtean, baina hautesleen % 51,7k arbuiatu zuten neurri hori.
2015eko hauteskunde orokorretan, indarrean den hautesle-erroldan inskribatuta dauden, espainiar nazionalitatea duten eta adin nagusikoak diren pertsonak izango dira botoa eman ahalko dutenak eta hautatuak izan ahalko direnak. Horrenbestez, ezin dute botoa eman eta ezin dira hautatuak izan atzerritar adin nagusikoak, egoitza Espainian dutenak, Europar Batasuneko 27 estatuetakoren batekoak direnak edo Espainiarekin udal-hauteskundeetan bozkatzeko elkarrekikotasun-hitzarmen nazioartekoak dituzten Europar Batasunaz kanpoko herrialdeetakoak direnak.
Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren multzoari Gorte Nagusiak deritze. Tradizio handiko izena da hori Espainian, penintsulako erresumetako Erdi Aroko biltzarrek gorteak izena baitzuten. Eta izen horixe mantendu zen XIX. mendeko konstituzio gehienetan, eta hainbat autonomia-erkidegotako parlamentuetan hartu dute. Hala egin dute, adibidez, Aragoik, Gaztela eta Leonek, Gaztela-Mantxak eta Valentziak.
2015eko udaletako eta biltzar nagusietako hauteskundeetan ez bezala (orduko hartan, hauteskundeetara aurkeztu nahi zuten hautesle-taldeei sinadurak biltzea besterik ez baitzitzaien galdatu), 2015eko hauteskunde orokorretan, aurkezten diren barrutiko hautesleen % 1en sinadurak behar dituzte. Orobat, barruti bakoitzeko hautesleen sinaduren % 0,1 biltzea galdatzen zaie 2011ko hauteskunde orokorretan aurkeztu ez ziren hautagaitzei edota, aurkeztuta, aulkirik lortu ez zutenei.
2015eko hauteskunde orokorretan indarrean izango den hautesle-errolda, hauteskunde-deialdiaren aurreko bigarren hilaren lehen egunean itxitakoa izango da, hau da, 2015eko 8ren 1ean itxitakoa. Hala ere, 1986tik 2008ra bitartean egindako zazpi hauteskunde orokorretan, indarrean zen errolda deialdiaren aurreko lehen hilabeteko lehen egunean itxitakoa zen.
1931ko Bigarren Errepublikaren Konstituzioak ganbera bakarrak eratutako botere legegilea ezarri zuen. Hori berrikuntza handia izan zen Espainiako konstituzionalismoan, indarrean izan diren konstituzio gehienetan bigarren ganbera bat ere izatea zehaztuta baitzegoen; bigarren ganberari, oro har, Senatua deitu izan zaio.
2015eko hauteskunde orokorretan, hauteskunde-legediari jarraituz hauteskunde-propaganda postontzietan banatzearen diru-laguntza jasotzeko eskubidea duen hautagaitzak % 20ko murrizketa izango du diru-laguntza horretan, hautesleei hauteskunde-propaganda zuzenean bidaltzeagatik. Horrek esan nahi du 2011ko hauteskunde orokorretan hautesleko 0,22 euro ordaindu zirela, eta 2015ekoetan hautesleko 0,18 euro ordainduko direla.
Diputatuen Kongresurako 2011ko hauteskundeetan, 10 hautagaitza aurkeztu ziren Araban eta Gipuzkoan, eta 11 Bizkaian. Hala ere, 2008koetan askoz gehiago izan ziren aurkeztutako hautagaitzak: 20 Araban, 19 Gipuzkoan eta 21 Bizkaian.
2015eko Senaturako hauteskundeetan, 208 senatari hautatuko dira, hots, probintziako 4 senatari, uharteetako barrutietan 16, eta 4 Ceutan eta Melillan; ez da aldaketarik izan 1986az geroztik. Hala ere, lehen aipatu senatari hautetsien kopuru horri, 17 autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek izendatutako autonomia-senatariak batu behar zaizkio. Autonomia-erkidegoko legebiltzarraren legegintzaldi bakoitza hastean, senatari bat hautatzen dute autonomia-erkidegoko, eta beste bat milioi biztanleko. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 senatari hautatuko dira 2015eko hauteskunde orokorretan, gehi 3 autonomia-senatari, hots, guztira Senatuko 15 kide.
Hauteskunde orokorretan, ikusmen-desgaitasuna izanik Braille sistema erabiltzen dutenek, beren hauteskunde-mahaian eurek bozkatu ahal izango dute, modu irisgarrian, sistema hori baliatuz. Udaletako eta Batzar / Biltzar Nagusietako aurreko maiatzaren 24ko hauteskundeetan, ordea, itsuek ezin izan zuten Braille sistema erabili, eta bi aukera besterik ez zuten izan: edo postaz bozkatu, edo hauteskunde-mahaira etorrita, beren konfiantzako pertsona baten laguntzarekin.
1977ko ekainaren 15ean izan ziren diktadura amaitu ondoren Gorte Nagusietarako lehen hauteskundeak. Orduko hartan, 350 diputatu eta 207 senatari hautatu ziren. Gainera, beste 41 senatari izendatu zituen zuzenean Erregek.
Diputatuen Kongresurako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitzek gizonen eta emakumeen osaera orekatua izan beharko dute. Hartara, hautagaitzaren zerrenda osoa hartuta, sexuetako bakoitzak gutxienez hautagaien % 40 izango ditu. Senaturako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitzek, zerrendatan taldekatzen direnek, emakumeen eta gizonen arteko proportzioa zenbaki-orekatik albait hurbilena izateko moduko osaera izan beharko dute. Hala ere, 2005az geroztik egin diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hautagaitzen osaerako parekidetasuna are asmo handiagokoa da, emakumeak gutxienez % 50 izango baitira, sei izeneko tarte bakoitzean proportzio horri eutsita.
2011ko eta 2015eko hauteskunde orokorretan, atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren botoa erregutua da, hots, modalitate horretan bozkatu ahal izateko, hautesleak atzerritik botoa ematea eskatu behar du. 1986tik 2008ra bitartean egin ziren zazpi hauteskunde orokorretan, ordea, boto-mota hori ez zen erregutua, eta hautesleek atzerriko beren bizilekuan jasotzen zuten bozkatzeko dokumentazio guztia, aurrez eskatu gabe, atzerrian absente zeuden egoiliarren erroldan inskribatuta egoteagatik beragatik.
Frantziako legegintza-hauteskundeetan Asanblea Nazionalerako 577 diputatu aukeratzen dira izen bakarreko barrutietan. Iparraldek bi barruti ditu eta beste bat Bearnekin partekatuta.
Diktaduraren ondorengo lehenengo hiru hauteskunde orokorretan (1977, 1979 eta 1982), indarrean zen hauteskunde-araudiari jarraituz, ezin zuten postaz botoa eman atzerrian bizi ziren hautesleek eta ontziratutako langileek, eta gainera ikusmen-desgaitasuna zutenek ezin zuten Braille sistema erabiliz botoa eman.
Frankismoaren ondorengo lehen hauteskunde orokorretan, 1977an, Espainian bizi zirenek posta bidez bozkatzeko egin beharreko izapideak gaurkoen oso bestelakoak ziren. Izan ere, posta bidezko botoa eskualdeko hauteskunde-batzordeei eskatzen zitzaien, eta haiek zuten eskumena erroldako inskripzioaren ziurtagiria emateko, eskatzailea erroldan ageri zela egiaztatu eta gero. Eskualdeko hauteskunde-batzordeen ardura zen, orobat, eskatzailearen bizilekura bidaltzea postaz bozkatzeko dokumentazio guztia.
EAEn, Diputatuen Kongresurako Hauteskundeetarako parte hartze handiena 1982an izan zen, %79,37k eman baitzuen botoa. Parte hartzen txikiena, ordea, 2000 urtean izan zen, parte hartzea %63,84koa izan baitzen.
Cookie-ak
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.