Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus
Twitter
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Udal eta Batzar Nagusietarako 2015eko hauteskundeak | Hauteskunde-Batzordeen erabakiak
2016ko hauteskunde Orokorren informazioa

Nola sortu edo osatzen da hautesle-elkarte bat

  1. Udalerrian erroldatutako hautesleen sinadura kopuru zehatz bat jaso behar da, Estatuaren Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren (HAOLO) 187.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera, udalerri horretako errolda kontuan hartuta. HBZren erabakiak, 2011-04-14koa eta 1999-04-27koa.
  2. Hautesle-elkarte bat osatzeko, ez da beharrezkoa Barne Ministerioko Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatzea, ezta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan ere. Hautesle-elkartearen osaera formalizatzeko hauxe egin behar: hautagai-zerrenda dagokien eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean aurkeztu, HAOLOK ezarritako epeen barruan, eta legez eskatzen den sinadura kopuruaren abalarekin. HBZren erabakia, 1990-11-26koa.
  3. Hautesleen sinadurak bakarrik jaso ahal dira martxoaren 31tik apirilaren 19ra bitartean, biak barne.
  4. Hautesle-elkarteak soil-soilik hauteskunde-prozesu zehatz baterako osatzen dira eta, beraz, hautagai-zerrenda aurkeztu ahal izateko, hauteskunde-prozesu bakoitzean sinadura-bilketa berriro egin behar da.
  5. Sinadurak inprimaki ofizialean jaso behar dira. Inprimaki hori, martxoaren 31tik aurrera, Barne Ministerioko webgunetik (locales2015.mir.es) deskargatu ahal izango da. Eskualdeko hauteskunde-batzordean hautagai-zerrendarekin batera aurkezten den abal kopurua nahikoa ez bada, irregulartasun bat da, baina konpon daiteke bi eguneko epean, apirilaren 27 ko hautagai-zerrenden aldarrikatzearen aurrekoak (HBZren erabakia, 2015/04/09koa).
  6. Behar diren sinadura guztiak jasota daudenean, Notarioak edo Udaleko Idazkariak doan legeztatu beharko ditu sinadurak. Horretarako, Idazkariak egiaztatu eta ziurtatu beharko du hautesle-elkartearen abal gisa aurkeztutako sinadura bakoitza abal-emailearen NANaren fotokopian dagoenarekin bat datorrela, eta abal-emailea udalerriko hauteslea dela (HBZren erabakia, 2005-04-15koa). Hori egiteko epea martxoaren 31tik apirilaren 19ra bitartekoa da. HBZren erabakiak, 2015-02-11koa eta 2011-03-17koa.
  7. Hautesle-elkartearen hautagai-zerrenda egitea eta horri izen bat ematea. Izenak derrigorrez eraman behar du barruan “hautesle-elkartea...” terminoa.  Zerrenda osatzeko, hautatu beharreko zinegotzien kopurua kontuan hartuko da (ikusi HAOLOren 179.1 art.). Eta gehienez ere 10 ordezko egongo dira. HBZren erabakia, 1990-11-26koa.
  8. Hautagai-zerrenda, legez eskatzen diren sinadurekin batera, hautesle-elkartearen sustatzaileak aurkeztu behar du, dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean, apirilaren 15etik 20ra bitartean, biak barne.
  9. Hautesle-elkartearen sustatzailea ezinbestean izendatu behar da (paper arruntean) hautagai-zerrenda Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean aurkezten den unean. Hautesle-elkartearen sustatzaileak hautagai-zerrenda aurkeztea sustatu edo bultzatzen du eta, gainera, apirilaren 27an aurkeztutako hautagai-zerrendak aldarrikatu behar dituen Eskualdeko Hauteskunde Batzordearekiko solaskidea da.
  10. Hautesle-elkarteen arteko koalizioa debekatuta dago eta baita  hautesle-elkarteen eta alderdi politikoen artekoa ere. HBZren erabakia, 1994-11-18koa.
  11. Indarrean dagoen hauteskundeei buruzko araudia eta, bereziki, hauteskundeetako diru-sarrerei eta gastuei buruzko arauak (ikusi HAOLOren 121etik 134ra arteko art., 192 eta 193. art.) betetzeko, hautesle-elkartearen sustatzaileak dagokion Ogasuneko Ordezkaritzan eskatu beharko du Hautesle-elkartearen IFZ. HBZren erabakia, 1990-11-26koa.

Nabarmenduak

Nabarmenduak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2018/01/19
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak