Osasun Saila

Ekonomiako Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

9. artikulua.– Ekonomia Sailburuordetza.

Ekonomia Sailburuordetzak, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren zuzendaritzapean, honako arlo hauetan sailari esleitutako egitekoak beteko ditu: Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren plangintza; ikerketa, azterlanak, metodo ekonomikoak; koiuntura eta aurreikuspen ekonomikoa; estatistika; Europako Suspertze eta Erresilientzia Funtsen (SEM) koordinazioa eta jarraipena, baita egiturazkoak ez diren aldi baterako Europako beste finantzaketa-tresna eta -funts batzuena ere, baldin eta horien kudeaketan Euskal Autonomia Erkidegoak parte hartzen badu edo laguntza edo aholkularitza ematen badie pertsona edo entitate onuradunei. Sailburuordeak honako egiteko hauek izango ditu, 4. artikuluan esleitzen zaizkionez gainera:

  1. Jaurlaritzaren politika ekonomikoaren plangintza zuzentzea, hazkunde ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sustatzea xede.
  2. Jaurlaritzaren plangintza ekonomikoa eta estrategikoa koordinatzea, eta politika publikoen eraginkortasuna eta politika ekonomikoaren helburuak betetzean duten eragina aztertzea.
  3. Ikerketa ekonomikoa, koiuntura eta aurreikuspen ekonomikoa zuzentzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko egoera sozioekonomikoari buruzko azterlan eta ikerketak zuzentzea ere, euskarri badira a) letran aurreikusitako plangintzarako eta sailak kudeatzen dituen gainerako arloetarako.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Europako Suspertze eta Erresilientzia Funtsekin (SEM) lotuta egiten dituen jarduerak eta egiturazkoak ez diren aldi baterako Europako beste finantzaketa-tresna eta -funts batzuk zuzentzea, koordinatzea, programatzea, jarraipena egitea eta aztertzea zer nolako eragina duten sare sozioekonomikoan, baldin eta horien kudeaketan Euskal Autonomia Erkidegoak parte hartzen badu edo laguntza edo aholkularitza ematen badie pertsona edo entitate onuradunei.
  5. Euskal Estatistika Erakundearen zuzendaritza estrategikoan laguntzea sailburuari.
  6. Orokorrean, ekonomiari buruzko legeak bete daitezela zaintzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz edo proposatuz, eta indarrean dagoen araudiak agintzen dizkion bestelako egiteko guztiak betetzea.

4. artikulua.– Sailburuordeak.

Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako egiteko hauek dagozkie, oro har:

  1. Sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea eta horien eragina aztertzea.
  2. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  3. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  4. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  5. Gaiaren arabera, eskumenak dituzten estatuko, autonomia-erkidegoetako, foru-aldundietako eta toki-entitateetako organoekin harremanak izatea.
  6. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  7. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  8. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  9. Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza-normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin eta Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan aurreikusitakoarekin.
  10. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  11. Bere gain hartzea bere sailean eta bere eskumeneko eremuetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ardura, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin.
  12. Lehiaketa bidezko dirulaguntzen deialdiak ebaztea, bai eta norgehiagokarako beste prozedura batzuen –lehiaketaz bestelakoak– eta segidako lehiaketaren prozeduren deialdiak ere.
  13. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumenak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Iñaki Ruiz Manzano
(2024/11/22 - ) Ekonomiako sailburuordea

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak