Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ekonomia eta Europako Funtsetako Sailburuordetza

LABURPENA

Objektua

Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzari agintzen zaio zuzendu eta koordina ditzala Jaurlaritzaren politika ekonomikoa eta plangintza estrategikoa.

Era berean, sailburuordetza horrek zuzendu eta koordinatuko ditu programa eta politika publikoen ebaluazioa eta analisia, Euskal Autonomia Erkidegoak Europako kohesio-politikaren arloan egiten dituen jarduerak, Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsen plangintza eta analisia, bai eta ikerketa ekonomikoaren, azterlan eta metodo ekonomikoen, ekonomiaren koiuntura eta aurreikuspenen eta lehiaren defentsaren arloak ere.

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzak Ekonomia eta Ogasun Sailari esleitutako eskumenak erabiliko ditu honako gai hauetan, betiere Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren zuzendaritzapean: Jaurlaritzaren politika ekonomikoa eta plangintza estrategikoa; programa eta politika publikoen ebaluazioa eta analisia; ikerketa ekonomikoa; azterlan eta metodo ekonomikoak; ekonomiaren koiuntura eta aurreikuspena; Europako kohesio-politika, Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsen plangintza eta azterketa; eta lehiaren defentsa. Sailburuordetzaren titularrari dagokio, dekretu honen 7. artikuluan adierazitako egitekoez gain, honako hauek betetzea:
    1. Jaurlaritzaren plangintza ekonomikoa eta ikerketa ekonomikoaren, ekonomia-azterlanen eta ekonomiaren koiunturaren eta aurreikuspenaren arloak zuzendu eta koordinatzea.
    2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Europako kohesio-politikaren arloan egiten dituen jarduketak zuzendu eta koordinatzea.
    3. Europar Batasunak ezarritako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak kudeatutako egitura-funtsei, Kohesio Funtsari eta egiturazkoak ez diren beste finantza-tresna batzuei buruzko jardueren eta, bereziki, Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsen sustapen estrategikoa.
    4. Plangintza estrategikoa hobetzeko eta politika publikoak ebaluatzeko ekimenak bultzatzea.
    5. Lehiaren defentsaren arloko arau-proposamenak egitea.
    6. Orokorrean, ekonomiari eta lehiaren defentsari buruzko legeak bete daitezela ziurtatzea, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz edo, hala badagokio, proposatuz, eta indarrean dagoen araudiak agintzen dizkion bestelako egiteko guztiak betetzea.
  2. Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza eta Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritza.

7. artikulua.- Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuordetzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ekonomia eta Ogasun Saileko sailburuordeek:

  1. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzu eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea, agintzen zaizkion egitekoen alorrean.
  4. Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat.
  5. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  8. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien eskumen eta egitekoak eta, komunak direlako, sailburuordeei oro har dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Iñaki Barredo Ardanza
(2022/06/18 - 2024/06/26) Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordea