WEBINAR 2021/03/10: Euskadiko Autobabes-planen erregistroaren aplikazio berria (BIGARREN EDIZIOA)
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
2021eko martxoaren 1ean Euskadiko Autobabes Planen Erregistrorako aplikazio berri bat jarri da martxan zenbait helburu lortzeko, besteak beste, hauek:
- AEAren araudi-aldaketara hobeto egokitzea, ADABetarako atal bat sartuta.
- Eusko Jaurlaritzak herritarrentzako prozedurak egoitza elektronikoan izateko daukan politikara egokitzea.
- Administratuari bere jarduerak erregistratzeko prozedura erraztea, Administrazio honekin egin behar duten beste edozein izapideren antzekoa baita eta intuitiboagoa ere bai.
- Aplikazioan jasotzen diren datuen tratamendua hobetzea, eta ez bakarrik kontrol administratiboa egiteko, baizik eta, are inportanteagoa dena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemak, larrialdien konponbidean, datu horiek kudeatzeko.
Euskadiko Autobabeseko Erregistroaren aplikazio berriaren aurrean sortu diren zalantzak argitze aldera, laneko webinar hau aurkezten da. Bertan, berritasunak azalduko dira eta parte-hartzaileek sor ditzaketen zalantzak argituko dira.
Dokumentazioa
Presentación Webninar Registro de Autoprotección 2021-03-10 (PDF, 1 MB) gaztelaniaz
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldia
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- 10:00
Izen-ematea
- Jarraibideak:
Izen-emateko formularioa webninar 2021/03/10
Doako izen-ematea, plazak mugatuak, lekua bete arte (izen-emate ordenaren arabera).
Ez da bertaratzearen ziurtagiririk edo egiaztagiririk emango.