Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Antolamendu judizialari buruzko online ikastaroa

Prozeduraren xedea

Prozeduraren helburua EAEko Justizia Administrazioko Zuzendaritzak antolaturiko Antolamendu Judizialeko online ikastaroa behar bezala kudeatzea da.

Faseak

Prozedurak honako fase hauek ditu:

  • Eskabideak aurkeztea
  • Justizia Administrazioko Zuzendaritzak eskaerak egiaztatzea.
  • Ikastaroa egiteko onartutako eta baztertutako pertsonen Ebazpena.

Ebazpena

Deialdia Justizia Administrazioko Zuzendariaren behin behineko Ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpen horren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, 5 egun balioduneko epean.

Behin-betiko Ebazpena

Deialdia Justizia Administrazioko Zuzendariaren behin betiko Ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Justiziako Sailburuordearen aurka, hilabeteko epean.

Nori zuzenduta dago:

Ikastaroa Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsetako kideei zuzenduta dago, aldez aurretik lan-esperientziarik izan gabe.

 

 

 

Antolatzailea:
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila/Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
20
Ordutegia:
2022/02/25 (16:00) - 2022/03/18 (08:00)
Izen-emate epea:
2022/02/01 - 2022/01/11
Jarraibideak:

Ikastaroan izen-ematea 

Izen-ematea 2022-02-11 goizeko 08:00ak arte zabalik.

Tramitazioarekin jarraitzeko eta espedientearen egoeraren jarraipena egiteko, Nire karpeta erabiliko da.