Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Euskara online. Justizia.

Prozeduraren xedea

Prozeduraren helburua EAEko Justizia Administrazioko Zuzendaritzak antolaturiko Euskara online ikastaroak behar bezala kudeatzea da.

Faseak

Prozedurak honako fase hauek ditu:

  1. Eskaerak aurkeztea
  2. Justizia Administrazioko Zuzendaritzak eskaerak egiaztatzea.
  3. Aurkeztutako eskaerak onartu eta onarpena Nire karpeta-ren bidez jakinaraztea.

Nori zuzenduta dago

  • Lanean dauden kudeatzaileak, izapidegileak, laguntzaile judizialak eta auzitegiko medikuak.
  • Epaileak, magistratuak, bake-epaileak, fiskalak eta Justizia Administrazioaren letraduak.
  • Lanean dauden lan-kontratuko langileak.
  • Espetxeetako langileak.
  • EAEko Justizia Administrazioko eta espetxeetako lan-poltsetako kideak.

Euskara ikastaroen programak

  • ON (0tik hasita)
  • SENDO (A2 eta B1)
  • OREKAON (B1 eta B2)
  • ONBIDEZ (C1)
  • PROZEDURA ZIBILA (B2)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

 

Antolatzailea:
Justizia eta Giza Eskubideen Saila /Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
30 ordu inguru / aprox.
Ordutegia:
Ez dago ordutegi zehatzik. Nahieran.
Izen-emate epea:
2024/10/16 - 2024/10/25
Jarraibideak:

Jarraibideak:

Ikastaroetan izen-ematea (gehienez 2 ikastaro, 5 programak kontuan hartuta):

  1. ON programa (0tik hasita)
  2. SENDO programa (A2 eta B1)
  3. OREKAON programa (B1 eta B2)
  4. ONBIDEZ programa (C1).
  5. PROZEDURA ZIBILA programa (B2).

Izen-ematea 2024-10-25eko 23:59ak arte zabalik.

Tramitazioarekin jarraitzeko eta eskaeraren egoera jakiteko, Nire karpeta erabiliko da.