Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Datuen babesa Justizia Administrazioan. Online ikastaroa

Prozeduraren xedea

Prozeduraren helburua EAEko Justizia Administrazioko Zuzendaritzak antolaturiko Datuen babesa Justizia Administrazioan online ikastaroa behar bezala kudeatzea da.

Faseak

Prozedurak honako fase hauek ditu:

  • Eskabideak aurkeztea
  • Justizia Administrazioko Zuzendaritzak eskaerak egiaztatzea
  • Ikastaroa egiteko onartutako eta baztertutako pertsonen Ebazpena

Ebazpena

Deialdia Justizia Administrazioko Zuzendariaren behin behineko Ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpen horren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, 5 egun balioduneko epean.

Behin-betiko Ebazpena

Deialdia Justizia Administrazioko Zuzendariaren behin betiko Ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Justiziako Sailburuordearen aurka, hilabeteko epean.

Nori zuzenduta dago:

Ikastaroa Euskal Herriko Justizia Administrazioko karrerako eta bitarteko funtzionarioentzako zuzenduta dago, aktiboan daudenentzako.

 

 

Antolatzailea:
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila/Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
20
Ordutegia:
2024/11/15 (14:00) - 2024/12/11 (08:00)
Izen-emate epea:
2024/10/28 - 2024/11/05
Jarraibideak:

Ikastaroan izen-ematea

Izen-ematea 2024/10/28 – 2024/11/05 08:00ak arte.

Tramitazioarekin jarraitzeko eta espedientearen egoeraren jarraipena egiteko, Nire karpeta erabiliko da.