Maiz egiten diren galderak
EZ.
Ezberdinak dira Haurtzaindegiaren eta Haur Eskolaren jarduerak.
Haurtzaindegiek laguntza-funtzioa dute, umearen begiratze eta zaintzan oinarritua, eta ez dira Hezkuntza Sailaren eskumenekoak, baina horrek ez du esan nahi beste administrazio batzuek horien irekiera eta funtzionamendurako ezarritako arauak bete behar ez dituztenik, eta, horregatik, dagokien udalean kontsultatu beharko lukete.
Haur Eskolak ikastetxeak dira. Modu erregularrean (ikasturte osoan zehar eta ezarritako ordutegian) 0 eta 3 urte bitarteko umeak hartu eta hezkuntza zerbitzua ematen diete (Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasten dute).
Ezinbestekoa da Hezkuntza Sailaren baimena Haur Hezkuntzako lehen zikloa emango duen Haur Eskola pribatu bat ireki eta martxan jartzeko.
EZ.
Hezkuntza Eskubidea arautzen duen 8/1985 Lege Organikoaren 24.1 artikuluak hau ezartzen du:
“Zuzenbide orokorreko araudia aplikatuko zaie balio akademikoa duten tituluak lortzera bideratuta ez dauden irakaskuntzak ematen dituzten zentro pribatuei. Zentro horiek ezin izango dute erabili ikastetxeetarako ezarritako izenik, ezta izen horiei begira errakuntza edo nahasmendua sor dezakeen izenik ere.”
Ondorioz, akademiak baimentzea ez da Hezkuntza Sailaren eskumena, zentro horiek ez baitute ematen irakaskuntza arautua, hots, hezkuntza sistemak ezarritako irakaskuntzak, balio akademikoa duen titulu ofiziala eskaintzen dutenak.
Baina horrek ez du esan nahi beste administrazio batzuek horien irekierarako ezarritako arauak bete behar ez dituztenik.
Aintzat hartu beharko da 182/1997 DEKRETUA , uztailarene 22koa (abuztuaren 8ko EHAA), balio akademikoa duten tituluak lortzera bideratuta ez dauden irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informazio eskubidea arautzen duena.
- Izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridikok, Espainiako edo Europar Batasuneko beste edozein estatu kidetako nazionalitatea badu.
- Atzerriko nazionalitatea duen edozein pertsona fisiko edo juridikok (publikoa edo pribatua), indarrean dagoen legeriak, nazioarteko akordioek edo elkarrekikotasun-printzipioak ezarritakoaren arabera.
EZIN dira ikastetxe bateko titularrak izan honako hauek:
- Estatuko, autonomia-erkidegoko zein tokiko Hezkuntza Administrazioan lan egiten dutenak.
- Dolozko delituak egiteagatik aurrekariak dituztenak.
- Epai irmo bidez berariaz eskubide horren galarazpena duten pertsona fisiko edo juridikoak.
- Hurrengo pertsona fisikoak dituzten entitate juridikoak:
- Aurreko puntuetan jasotako egoeraren bat betetzen duten pertsona fisikoak, zuzendari kargua baldin badute.
- Aurreko puntuetan jasotako egoeraren bat betetzen duten pertsona fisikoak, kapital sozialaren ehuneko hogeiaren edo gehiagoren jabe direnean.