Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko maiatzaren 7koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu honetan adierazitako zenbatekoa: Agindua, deialdia egiten duena eskola-garraioko esleipen indibidualizatuak egiteko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, baldin eta ezgaitasunen bat badute eskubidea ematen diena eskola garraioa izateko Eskola-garraioari buruzko 69/2015 Dekretuaren arabera. 2023-2024 ikasturtea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2623
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/05/07
- Argitaratze-data: 2024/05/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 3ko Aginduaren bidez, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioko banakako esleipenen deialdia egin da, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute 2023-2024ko ikasturtean.
Agindu horretan, baliabide ekonomikoei buruzko 3. artikuluan, hau dago ezarrita:
Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 5.417.518 euro bideratuko dira.
1. paragrafoan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, laguntzak jasotzeko eskubidea duten eskabideen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak konprometitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Halakorik gertatuz gero, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hezkuntza Sailak horretara bideratutako 5.417.518 euroko guztizko zenbatekoa ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko; beraz, beharrezkoa da zenbateko hori handitzea.
Hori dela eta, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak proposatuta, hau
Lehenengoa. 200.000 euro gehitzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 3ko Aginduaren 3.1 artikuluan kontsignatutako zenbatekoari; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, 5.617.518 euro bideratuko dira.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 7a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.