Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko maiatzaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2024ko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz, zeinaren bidez, arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 111
- Hurrenkera-zk.: 2776
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/05/29
- Argitaratze-data: 2024/06/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2024ko maiatzaren 28ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, onartu egin du enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2024ko deialdia, urriaren 29ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren n) apartatuan xedatutakoaren arabera abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuan emandako idazkeran, organismo autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.
Azaldutakoa dela-eta, hau
Lehenengoa. Argitara ematea enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2024ko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2024ko maiatzaren 28ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez onartu da deialdia, eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratuta dago.
Bigarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartutako erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 29a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
Urriaren 17ko 152/2023 Dekretuak (EHAA, 206 zk., 2023ko urriaren 27koa) indarrik gabe utzi zuen urriaren 29ko 168/2019 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa, eta, II. kapituluko 2. sekzioan, enplegu lagunduko jarduketetarako laguntzak arautzen ditu desgaitasun larriren bat duten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzeko.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzukoaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 14. artikuluaren ondorioz, ekainaren 29ko Dekretuak emandako idazkeraren arabera, zeinaren bidez aldatzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartzen dituen Dekretua, Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari dagokio laguntza horiek kudeatu eta ebazteko eskumena.
Dirulaguntza hauen hartzaile izan daitezke elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, eta Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako enplegu-zentro bereziak kalifikazio hori dutenak eta hala inskribatuta daudenak baldin eta, helburu sozial gisa, desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzea edota haientzako enplegua sortzea badute.
Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 9.6 artikuluan ezartzen duenez, behin Euskal Autonomia Erkidegoko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, programetako dirulaguntzak emateko oinarri erregulatzaileak eguneratu, aztertu eta hala badagokio ezarriko dira, eta indarraldi mugagabea eman zitzaien dirulaguntzen deialdia egingo da.
Urriaren 17ko 152/2023 Dekretua xedapen orokor bat da, indarraldi mugagabea duena, eta, 27. artikuluan, berariaz ezartzen du enplegu lagunduko jarduketetarako laguntzen deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez egingo dela, eta han, alderdi hauek zehaztuko dira gutxienez: finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, eskabideak aurkezteko epea eta dirulaguntza justifikatzeko epea.
Halaber, 152/2023 Dekretuaren 79. artikuluak ezartzen duenez, dekretu horretan araututako laguntzak Europako Gizarte Funtsak lagunduta finantzatzen badira eta hala gertatzen da laguntza hauetan, kasuan kasuko deialdia onartzen duen Lanbideren Administrazio Kontseiluaren erabakian zehaztuko da zer programa operatibo den Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa babesten duena; erabaki horrek ezarriko ditu, orobat, finantzaketa horretatik eratorritako betekizunak edo baldintza espezifikoak.
Enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzak aurreikusita daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan. Plan hori organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2023ko abenduaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin ditu Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 6.1 eta 7.1 artikuluak. Plan hori argitaratuta dago Lanbideren https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/ webgunean, «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean.
Abenduaren 22ko 21/2023 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren, eta, aurrekontu horietan, aurreikusita dago laguntza hauek finantzatzeko kreditua.
Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2024ko maiatzaren 28ko batzarrean, onartu egiten du enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2024ko deialdia, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:
Deialdi honen xedea da Enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzak ematea, urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 2. sekzioan aurreikusitakoari jarraituz. Jarduketok 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu behar dira. Dekretu horren bidez, arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
Eskabideak aurkezteko epealdia hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.400.000 eurokoak dira guztira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 41. ataleko 3211-Enplegurako programakoak; haietatik, 700.000 euro 2024ko ordainketa-kreditukoak dira, eta 700.000 euro, 2025eko konpromiso-kreditukoak.
Europako Gizarte Funtsak parte hartu ahal izango du deialdi honen babespean diruz lagundutako enplegu lagunduko jarduketak finantzatzen, EAEko 2021-2027 EGIF+ Programaren barruan.
2025eko otsailaren 28a izango da azken eguna laguntza duten enplegu-jarduerak justifikatzeko.
Laguntzek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa dutenez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan xedatua aplikatu behar zaie. Hain zuzen ere, erregelamendu horren bitartez ezartzen dira Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak, bai eta funts horietarako finantza-arauak eta Asilo, Migrazio eta Gizarteratzeko Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugak eta Bisatuen Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresnarako finantza-arauak ere. Era berean, laguntza hauek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1057 (EB) Erregelamenduaren mende ere badaude, eta, hain zuzen ere, erregelamendu horren bitartez ezartzen da Europako Plus Gizarte Funtsa (EGIF+) eta indargabetzen da 1296/2013 (EB) Erregelamendua.
Laguntzen onuradunek bete beharko dituzte urriaren 17ko 152/2023 Dekretuaren II. kapituluko 2. atalean eta 74. artikuluan aurreikusitako betebeharrak; batez ere, hauek:
Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketarekin batera Europako Gizarte Funtsarena jaso dela EAEko 2021-2027 EGIF + Programaren barruan, diruz lagundutako jarduketak jakinarazteko, zabaltzeko edo argitaratzeko material eta ekintza guztietan.
Gastuaren kontabilitate-erregistro bat bermatzea, kontabilitate-identifikazio bereizia edo kontabilitate-kode egokia duela.
Diruz lagundutako kontratuei buruzko dokumentazio guztia bost urtez gordetzea, kudeaketa-agintaritzak onuradunari azken ordainketa egiten dion urteko abenduaren 31tik aurrera, deialdi honen arabera bete behar dituen konpromiso eta betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu ahal izateko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 82.1 artikuluaren arabera.
Men egitea honako hauek egindako egiaztatze-jarduketei: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.
Dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda argitara emango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluan jasotako webgunean.
Aipatutako laguntzak jasotzeko eta emateko baldintzak urriaren 17ko 152/2023 Dekretuan eta ebazpen honen apartatuetan xedatutakoak dira.
Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen 20/2023 Legearen 9.4 artikuluaren p) apartatuan xedatutakoaren arabera, entitate onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, Lege horren 49. artikuluaren arabera.
Laguntzen entitate onuradun izateko, 152/2023 Dekretuaren 71. artikuluan jasotako betekizunak aplikatuko dira, eta, horretaz gainera, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako debekuak ere bai. Horren ondorioz, ezingo dira onuradun izan egoera hauetako batean badaude:
Kondenaturik egotea delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazteak edo hirigintza-delituak.
Kondenatua edo zehatua izatea epai edo administrazio-ebazpen irmo batez, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igarota edukitzea kondena- edo zehapen-epea.
Konkurtso-deklarazio boluntarioa eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jotzea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea, eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu badu salbu, esku-hartze judizialaren menpe egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera; edo, hala egonda ere, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
Kausaren batean errudun deklaratuak izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa eragin izana.
Merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Organo kudeatzaileak automatikoki frogatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta hura ordaindu baino lehen. Hala ere, eskatzaileak espresuki aurka egin ahal izango dio egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu, akreditatzen dutenak baldintza hori betetzen duela.
Egoitza fiskala edukitzea paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean.
Egunean ez izatea dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
Zehapen administratibo edo penala jaso izana sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua, edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, edo zehapen-epea igaro izana.
Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausaren bat izatea, barnean hauek direla:
Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik.
Ez edukitzea ezarrita neurririk sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena edota indarkeria sexualak prebenitu eta borrokatzeko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan.
LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.
Zehatuta egotea Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Ez betetzea desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota, edo, bestela, hori betetzeko neurri alternatiboak hartzea.
Egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debeku-kausen eraginpean.
Inskripzio-prozedura administratiboa eten zaion elkarte bat izatea legez kontrako egintza penalen zentzuzko zantzuak aurkitu direlako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, edo, eten bazaio ere, eman izana ebazpen judizial irmoa eta, beraz, izatea dagokion erregistroan inskribatzeko aukera.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu egiaztatzen 3. apartatu honetan xedatutako betekizunen bat, betekizun hori egiaztatu beharko da eskabide-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.