Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko irailaren 26koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4621
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/09/26
- Argitaratze-data: 2024/10/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 23an.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, zeina 2022ko azaroaren 23an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta salbuespenezko prozesuetako deialdia egin zen, eta prozesu horietako oinarri espezifikoak onartu ziren.
Hautaketa-prozesuei aplikatu behar zaien 14. oinarri orokorrak ezartzen duenez, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamazioak ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzeko. Horrenbestez, hau
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Telekomunikazioetako Eskala. Salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskala. Prozesu berezia.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsasontzietako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kartografiako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kiroletako Eskala. Salbuespenezko prozesua.
Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Kidego Teknikoko Azpiegituretako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-Ikuskaritzako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskala. Prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» ataleko «lanpostuaz jabetzeko urratsak» gunean sartuz.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 26a.
IVAPeko zuzendari-lanpostua hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 artikulua).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako zuzendariordea,
IMANOL URIGUEN GARAIZABAL.