Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 14koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait izangai baztertzeko agintzen baita eta organo beraren zenbait ebazpen aldatzen baitira, hain zuzen ere, enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu salbuespenezko eta berezi batzuetan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak onartzen zituztenak, behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen zutenak eta eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen zutenak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5370
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/14
  • Argitaratze-data: 2024/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez (2022ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautzeko oinarri orokorrak onartu ziren.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak eta haien oinarri espezifikoak iragarri ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskala hauetan, besteak beste:

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa. Administrazio-eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Estatistika eta Datuen Analisietako Eskala.

Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Administrazio Kudeaketako Eskala.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez (2022ko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak eta haien oinarri espezifikoak iragarri ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskala hauetan, besteak beste:

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Arreta Soziolaboraleko Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2022ko azaroaren 18ko ebazpenen bidez (2022ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren), enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezi eta salbuespenezkoetan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren, honako eskala hauetan:

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa. Administrazioko Eskala.

Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Administrazio Kudeaketako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Estatistika eta Datuen Analisietako Eskala.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko otsailaren 9ko ebazpenen bidez (2023ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren), enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezi eta salbuespenezkoetan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartu ziren, honako eskala hauetan:

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Arreta Soziolaboraleko Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez, agindu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezi eta salbuespenezkoetan eskainitako lanpostuen eta behin-behineko kalifikazioen zerrendak argitaratzeko hautaketa-prozesuen webguneko «eskabidea eta jarraipena» atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko irailaren 18ko Ebazpenaren bidez, Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistika eta Datuen Analisietako Eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezietako azken kalifikazio berriak argitaratu ziren hautaketa-prozesuen webguneko «eskabidea eta jarraipena» atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urriaren 25eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko zenbait hautaketa-prozesu berezi eta salbuespenezkoetako azken kalifikazio berriak argitaratu ziren hautaketa-prozesuen webguneko «eskabidea eta jarraipena» atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan. Hona hemen kidego eta eskalak:

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa. Administrazioko Eskala.

Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Administrazio Kudeaketako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Arreta Soziolaboraleko Eskala.

Hautaketa-prozesuak arautu behar dituzten oinarri orokorretako 9.3 apartatuan xedatutakoaren arabera, IVAPek betekizunak eta alegatu diren merezimenduak egiaztatuko ditu, kontsulta eginez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroei, administrazio publikoen datu-bitartekaritzako plataformari edo ziurtagiria ematen duen organismoari, kasuen arabera.

Betekizunak eta alegatutako merezimenduak oinarrietan ezarritakoaren arabera egiaztatu ondoren, frogatuta geratu da izangai batzuek ez dutela betetzen aipatutako eskaletako enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezi eta salbuespenezkoetako oinarri espezifikoetan aurreikusitako titulazio-betekizuna, eta, era berean, ez dutela betetzen hautaketa-prozesu horietan guztietan parte hartzeko baldintza orokorrak arautzen dituen oinarri orokorren 3.3 apartatua, eta hori betetzea beharrezkoa da deitutako hautaketa-prozesuetan onartua izateko. Beraz, pertsona horiek baztertu egin behar dira.

Hautaketa-prozesuetatik baztertzearen ondorioz pertsona horiek dagoeneko izangai ez direnez, ez dute kalifikaziorik hautaketa-prozesu horietan.

Administrazioko Goi-mailako Kidegoa. Administrazioko Eskala.

Administrazio Kudeaketako Kidegoa. Administrazio Kudeaketako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Arreta Soziolaboraleko Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala.

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren pertsonak enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezietatik baztertzeko agintzea, eskala hauetan:

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Estatistika eta Datuen Analisietako Eskala.

Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala.

Baztertutako pertsonen zehaztapena ebazpen honen eranskinean dago, eta interesdunek kontsulta dezaten argitaratzen da, dagozkien hautaketa-prozesuen webguneko Eskaera eta jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazitako lekuetan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.