Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko abenduaren 10ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen lanpostuan enplegua finkatzeko prozesu berezian eta salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; IVAP
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 5709
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/12/10
- Argitaratze-data: 2024/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako beste agindu baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen lanpostuan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horietako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.
Hautaketa-prozesuei aplikatu behar zaien 14. oinarri orokorrak ezartzen duenez, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamazioak ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzeko. Horrenbestez, hau
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuaz jabetzeko urratsak» gunean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 10a.
IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 artikulua).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako zuzendariordea,
IMANOL URIGUEN GARAIZABAL.