Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Kaizainaren lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 955
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/09
- Argitaratze-data: 2023/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko azaroaren 17an emandako beste agindu baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Kaizainaren lanposturako salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko azaroaren 23an.
Hautaketa-prozesuari aplikatuko zaion 10. oinarri orokorrak ezartzen du ezen, hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamaziook ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango duela, eta, hor, agindua emango dela argitara emateko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak. Zerrenda horietan, adieraziko da zein den hautagaiak baztertzeko arrazoia, hala dagokionean, bai eta hautagaiak zer modalitatetakoak diren, eta, finkatzeko prozesu berezien kasuan, zer txandatakoak.
Merezimenduak alegatzeko epean, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte baldin eta prozesuan parte hartzeko betekizun badira edota merezimendu modura alegatzen badira balora daitezen:
Hizkuntzen tituluak edo ziurtagiriak ez euskararenak, hizkuntza-eskola ofizialek eman ez dituztenak (kopia soila).
Atzerrian lortutako tituluak eta haien homologazio-egiaztagiriak (kopia soilak), dela hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizun gisa alegatu direlako, dela merezimendu modura alegatzen direlako.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik edo haren erakunde autonomoetatik kanpo emandako zerbitzuen ziurtagiriak (kopia soila).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 9a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2023ko otsailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako enplegua finkatzeko salbuespenezko hainbat prozesutan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituzten 2023ko otsailaren 9ko Ebazpen guztietan (2023ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak).
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako.