Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 1008
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/09
- Argitaratze-data: 2023/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 23an.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko azaroaren 18an emandako beste agindu baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako eskalako prozesu bereziko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko azaroaren 23an.
Hautaketa-prozesuari aplikatuko zaion 10. oinarri orokorrak ezartzen du ezen, hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamaziook ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango duela, eta, hor, agindua emango dela argitara emateko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak. Zerrenda horietan, adieraziko da zein den hautagaiak baztertzeko arrazoia, hala dagokionean, bai eta hautagaiak zer modalitatetakoak diren, eta, finkatzeko prozesu berezien kasuan, zer txandatakoak.
Hala eta guztiz ere, prozesuko proba egin, eta norbere burua identifikatzen duten guztiek aukera izango dute identifikazio elektronikoko bitarteko bat lortzeko hautaketa-prozesuaren jarraipena egiteko. Bitarteko hori lortzeko, instantzia aurkeztutakoan lortutako aldi baterako erabiltzailea baliatu beharko dute.
Proba egitera joaten diren pertsonek nork bere burua aurkeztu beharko dute dokumentazio nahikoarekin (NANa, pasaportea, gidabaimena).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 9a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.