Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 985
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/09
  • Argitaratze-data: 2023/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 23an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko azaroaren 18an emandako beste agindu baten bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko eskalako salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko azaroaren 23an.

Hautaketa-prozesuari aplikatuko zaion 10. oinarri orokorrak ezartzen du ezen, hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamaziook ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango duela, eta, hor, agindua emango dela argitara emateko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak. Zerrenda horietan, adieraziko da zein den hautagaiak baztertzeko arrazoia, hala dagokionean, bai eta hautagaiak zer modalitatetakoak diren, eta, finkatzeko prozesu berezien kasuan, zer txandatakoak.

Era berean, merezimenduak alegatzeko epean, interesdunek lanposturen bat eskatu nahi badute adjudikatzeko betekizun espezifikoak dituena, alegatu egin beharko dute betekizun horiek betetzen dituztela. Gogorarazten da hautaketa-prozesu honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek dituztela:

600 orduko prestakuntza laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako eginkizunak betetzeko, edo laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikari jarduteko gaikuntza-titulua edo prestakuntza-ziurtagiria, hiru espezialitateetan: segurtasuna, higienea eta ergonomia eta psikosoziologia.

Era berean, merezimenduak alegatzeko epean, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte baldin eta prozesuan parte hartzeko betekizun badira edota merezimendu modura alegatzen badira balora daitezen:

Hizkuntzen tituluak edo ziurtagiriak ez euskararenak, hizkuntza-eskola ofizialek eman ez dituztenak (kopia soila).

Atzerrian lortutako tituluak eta haien homologazio-egiaztagiriak (kopia soilak), dela hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizun gisa alegatu direlako, dela merezimendu modura alegatzen direlako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik edo haren erakunde autonomoetatik kanpo emandako zerbitzuen ziurtagiriak (kopia soila).