Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 13koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira kide anitzeko organo batzuetako kideak eta idazkaria. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 1022
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/13
  • Argitaratze-data: 2023/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bidez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.) arautzen dira zerbitzu sozialen arloan irabazi-asmorik gabeko erakundeek burututako jarduerak eta Euskal Autonomia Erkidegoan esku-hartze soziala oro har finantzatzeko laguntzak.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak arautzen du dirulaguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera, eta xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela aurreikusitako dirulaguntza-lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez (2023ko urtarrilaren 25eko EHAA, 17. zk.) egin da abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntza-lerroetarako dirulaguntzen 2023. urteko deialdia.

Adierazitakoarekin bat, hau

Lehenengoa. Pertsona, familia, talde eta komunitateetan egin beharreko esku-hartze sozialeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea 2023. urteari dagokionez; beherago zehazten dira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren II. kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.

Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

Aitor Mendia Bereciartu jauna, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.

Idazkaria:

Iñigo Fernandez Iturrate, Gizarte Zerbitzuen teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Bigarrena. Esku-hartze sozialean, elkarteen partaidetza eta borondatezko ekintzak sendotzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea 2023. urteari dagokionez; beherago zehazten dira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren III. kapituluan arautzen dira aipatutako dirulaguntzak.

Batzordekideak:

Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.

Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

Aitor Mendia Bereciartu, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.

Idazkaria:

Iñigo Fernández Iturrate, Gizarte Zerbitzuen teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Hirugarrena. Esku-hartze sozialerako, jakintza kudeatzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira 2023. urteari dagokionez. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren IV. kapituluan arautzen dira aipatu dirulaguntzak.

Batzordekideak:

Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.

Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.

Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

Olarizu Ruiz de Escudero Sánchez, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.

Idazkaria:

Iñigo Fernández Iturrate jauna, Gizarte Zerbitzuen teknikaria, hitz egiteko eskubidearekin eta botoarekin jardungo duena.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok ezagutu dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 13a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.