Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak 2023an finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1329
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/08
- Argitaratze-data: 2023/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
...Erakutsi textu osoa[+]Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko martxoaren 7ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu, zehazki, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2023an finantzatzera bideratuko direnak. Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren n) letran xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.
Horregatik guztiagatik, hau
Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 7ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2023an finantzatzeko. Ebazpen honen eranskinean jasota dago erabaki horren testua.
Bigarrena. Jakinarazten da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.
Hirugarrena. Ohartaraztea deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluaren bidez, langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak arautzen dira, hain zuzen ere pertsona horiek ordezka ditzaten besteren konturako langileak eta kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak. Horretarako, langileok egoera hauetakoren batean egon behar dute: seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartuta.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duen ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren (uztailaren 6ko EHAA, 132. zk.) azken xedapenetako bigarrenak dekretu hori aldatu du, eta erakunde autonomo horretako Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari esleitu dio 164/2019 Dekretuan araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.
Urriaren 22ko 164/2019 Dekretua xedapen orokorra da, indarraldi mugagabea duena, eta, 62. artikuluan xedatzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez, urtero zehaztuko da zenbat diru bideratuko den IV kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzera.
Bestalde, 168/2019 Dekretuaren 39.3 artikuluak zentzu positiboa ematen dio administrazio-isiltasunari, baina Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatu berri bat sartu zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan, eta, apartatu horretan oro har dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako ezartzen denaren arabera, eskabideak ezetsitzat joko dira baldin eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean. Segurtasun juridikoa dela eta, komeni da onuradun izan daitezkeenei jakinarazten jarraitzea zer erregulazio aplikatu behar zaien laguntza hauei alderdi horri dagokionez, eta erabaki honetan jaso behar da hori.
Laguntza hauek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2023ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita. Erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2022ko abenduaren 21eko bileran hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren webgunean dago argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus Dirulaguntza hauek laguntzen dute lan-eremuan benetako genero-berdintasunaren helburu estrategikoa, planean jasotakoa, lortzen, laguntza ekonomikoa ematen baitute langabe gisa inskribatutako pertsonen kontratazioa bultzatzeko, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu duten edo lanaldia murriztu duten besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezteko.
Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa, baita zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak esleitzen ditu laguntza hauek finantzatzeko guztizko baliabide ekonomikoak.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak, gaia eztabaidatu ondoren, 2023ko martxoaren 7ko bilkuran, erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.
2023ko ekitaldian, 2.200.000,00 euro esleitzea langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak finantzatzeko. Laguntza horien helburua da, hain zuzen ere, kontratatutako pertsonek ordezkatzea besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langile edo lan-bazkideak, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko. Laguntza horiek Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan araututa daude.
Bigarrena. Administrazio-isiltasuna.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 59.4 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.
Hirugarrena. Eskabideak aurkeztea.
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 56.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira: //www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/, eta horra sartzeko esteka bat izango da Lanbideren web-orrian.
Izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak helbide honetan egongo dira eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1008909
Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Eskabideak, halaber, ordezkari baten bidez elektronikoki izapidetu ahal izango dira. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko apirilaren 5ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita familia- eta lan-bizitza uztartzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, 2023ko ekitaldirako.
- Ikus: 168/2019 DEKRETUA, urriaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa.