Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko abenduaren 22koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, 2023ko abenduaren 21ekoa. Akordio hori lege honen arlokoa da: 1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 340
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/12/22
- Argitaratze-data: 2024/01/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa lortuta, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 22a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau egin du:
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioaren bidez, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalmenari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 9.10 artikuluaren inguruan agertutako desadostasunak aztertu eta konpontzeko proposamena egin zen. Bada, lantalde horrek aurretik egindako negoziazioekin bat etorriz, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, konpromiso eta gogoeta hauen arabera:
Bi aldeek ulertzen dute martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 9.10 artikuluak ez dakarrela berekin Fiskaltzari eginkizunak esleitzea.
Bi aldeek ulertzen dute aipatutako araua kasu bakar batean aplikatuko dela, zehazkiago, une bakoitzean indarrean dagoen estatuko legeriak Fiskaltzari arauan aurreikusitako eremu materialetan aipatzen diren eginkizunak esleitzen dizkionean.
Lortutako akordioa dela-eta, bi aldeek konpondutzat jotzen dituzte adierazitako desadostasunak, eta planteatutako eztabaida amaitutzat ematen dute.
Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraziko zaio, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta «Estatuko Aldizkari Ofizialean» eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratuko da.
Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa,
ÁNGEL VÍCTOR TORRES PÉREZ.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.