Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Diru-baliabide horien bidez, hain zuzen ere, 2022an finantzatuko dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1440
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/23
  • Argitaratze-data: 2022/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko martxoaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu, zehazki, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2022an finantzatzera bideratuko direnak. Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren o) letran xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2022an finantzatzeko. Ebazpen honen eranskinean jasota dago erabaki horren testua (164/2019 Dekretua, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluaren bidez, langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak arautzen dira, hain zuzen ere pertsona horiek ordezka ditzaten besteren konturako langileak eta kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak. Horretarako, langileok egoera hauetakoren batean egon behar dute: seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartuta.

Dekretu hori ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena) azken xedapenetako bigarrenak aldatu du (uztailaren 6ko EHAA, 132. zk.), eta erakunde autonomo horretako Lan Aktibazioko Zuzendaritzari eman dio 164/2019 Dekretuan araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

Urriaren 22ko 164/2019 Dekretua xedapen orokorra da, indarraldi mugagabea duena, eta, 62. artikuluan xedatzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez, urtero zehaztuko da zenbat diru bideratuko den IV. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzera.

Bestalde, 164/2019 Dekretuaren 59.4 artikuluak zentzu positiboa ematen dio administrazio-isiltasunari, baina Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartu zituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatu berri bat sartu zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan, eta, apartatu horretan oro har dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako ezartzen denaren arabera, eskabideak ezetsitzat joko dira baldin eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean. Segurtasun juridikoa dela eta, komeni da onuradun izan daitezkeenei jakinaraztea zer erregulazio aplikatu behar zaien laguntza hauei alderdi horri dagokionez, eta erabaki honetan jaso behar da hori.

Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa, baita zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak esleitzen ditu laguntza horiek finantzatzera bideratutako guztizko baliabide ekonomikoak.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak, gaia eztabaidatu ondoren, 2022ko martxoaren 22ko bilkuran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.

2022ko ekitaldian, 2.200.000,00 euro esleitzea langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak finantzatzeko. Laguntza horien helburua da, hain zuzen ere, kontratatutako pertsonek ordezkatzea besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langile edo lan-bazkideak, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko. Laguntza horiek Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan araututa daude.

Bigarrena. Administrazio-isiltasuna.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 59.4 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.