Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena, zeinaren bidez 2022. urtean diru-baliabideak esleitzen baitira desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak finantzatzeko, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1442
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/23
  • Argitaratze-data: 2022/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko martxoaren 22ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, zenbait baliabide ekonomiko esleitu ditu, zehazki desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak finantzatzeko 2022. urtean, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Gauzak horrela, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren o) apartatuan xedatutakoarekin bat (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideren zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez 2022. urtean diru-baliabideak esleitzen baitira desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak finantzatzeko, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa. Erabakia ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Bigarrena. Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Baliabide ekonomikoak esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituenak (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.), honako hauek arautzen ditu II. kapituluko 3. atalaren 1. azpiatalean: desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak enplegu-zentro berezietan mantentzeko laguntzak (desgaitasuna duten pertsonen soldaten kostua finantzatzea, kontratu bakoitzaren indarraldian).

Dekretu hori ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena) azken xedapenetako hirugarrenak aldatu du (uztailaren 6ko EHAA, 132. zk.), eta erakunde autonomo horretako Lan Aktibazioko Zuzendaritzari eman dio 168/2019 Dekretuan araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Dekretu hori izaera orokorreko xedapenena da, indarraldi mugagabekoa. Dekretu horren 37. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez ezarriko da urtero aipatutako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa.

Hori dela-eta, dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin, jakinarazi behar da zein den aipatutako urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa, bai eta zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Abenduaren 23ko 11/2021 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartu dira, eta horietan laguntza horiek finantzatzeko kreditua aurreikusten da.

Bestalde, 168/2019 Dekretuaren 39.3 artikuluak administrazioaren isiltasunari zentzu positiboa ematen dion arren, otsailaren 11ko 1/2021 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak), 9. apartatu berri bat sartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan, eta bertan ezartzen da, oro har, dirulaguntzak emateko prozedura edozein dela ere, horretarako ezarritako gehieneko epea igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat joko direla. Segurtasun juridikoa dela eta, gomendagarria da onuradun izan daitezkeenei alderdi horri buruzko erregulazioaren berri ematea, laguntza horiei aplikatu behar baitzaie, eta erabaki honetan sartzea.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, proposamena eztabaidatu ondoren, 2022ko martxoaren 22ko bilkuran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.

Baliabide ekonomikoak esleitzea 2022. urterako, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak enplegu-zentro berezietan mantentzeko laguntzak finantzatzeko. Dirulaguntza horiek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. atalaren 1. azpiatalean arautzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen duen Dekretuan, alegia. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 59.500.000 euro izango dira.

Eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa edo, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, gehikuntzaren ondoriozko zenbatekoa; gehikuntza horri publizitatea emango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bigarrena. Administrazio-isiltasuna.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 39.3 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat joko dira.