Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko maiatzaren 5ekoa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira 271/2012 Dekretuan (abenduaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzekoa) araututako dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko ardura duten kide anitzeko organoetako kideak eta idazkaria.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2215
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/05/05
- Argitaratze-data: 2022/05/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bitartez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.) arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek gizarte-zerbitzuen eta, oro har, esku-hartze sozialaren esparruan garatzen dituzten jarduerak finantzatzeko laguntzak.
Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak arautzen du dirulaguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera, eta xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela aurreikusitako dirulaguntza-lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez (2022ko apirilaren 20ko EHAA, 76. zk.), abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusi dirulaguntza-lerroetarako 2022ko dirulaguntza-deialdia egin da.
Adierazitakoarekin bat, hau
Lehenengoa. Pertsona hauek izendatzea pertsona, familia, talde eta komunitateekin esku-hartze sozialeko 2022ko jardueretarako dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoko kide eta idazkari (dirulaguntza horiek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Aginduaren II. kapituluan arautzen dira).
Batzordekideak:
Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria; kide anitzeko organoaren buru jardungo du.
Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.
Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.
Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.
Diana Pedraz Calvo andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.
Idazkaria:
Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria; hitza eta botoarekin jardungo du.
Bigarrena. Pertsona hauek izendatzea esku-hartze sozialean elkarteen partaidetza eta borondatezko ekintzak sendotzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kide eta idazkari (dirulaguntza horiek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Aginduaren III. kapituluan arautzen dira).
Batzordekideak:
Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria; kide anitzeko organoaren buru jardungo du.
Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.
Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.
Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.
Iñigo Fernández Iturrate jauna, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.
Idazkaria:
Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria; hitza eta botoarekin jardungo du.
Hirugarrena. Pertsona hauek izendatzea esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jardueretarako dirulaguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kide eta idazkari (dirulaguntza horiek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Aginduaren IV. kapituluan arautzen dira).
Batzordekideak:
Marian Olabarrieta Ibarrondo andrea, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria; kide anitzeko organoaren buru jardungo du.
Miren Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia eta Haurren zuzendaria.
Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Migrazio eta Asilo zuzendaria.
Itziar Peña Laustalet andrea, Gizarte Zerbitzuen arduraduna.
Joseba Iñaki Arregui Plazaola jauna, Gizarte Zerbitzuen teknikaria.
Idazkaria:
Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuen teknikaria; hitza eta botoarekin jardungo du.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar orok ezagutu dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 5a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.