Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2021eko ekainaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzen 2021eko deialdia; laguntzok urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 128
- Hurrenkera-zk.: 3730
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/06/16
- Argitaratze-data: 2021/06/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko ekainaren 15eko bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu egin du enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzen 2021eko deialdia; laguntzok urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluko p) apartatuan xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.
Azaldutakoa dela eta, hau
Lehenengoa. Argitara ematea enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzen 2021eko deialdia; laguntzok urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa. Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko ekainaren 15eko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu da, eta ebazpen honen eranskin gisa jasota dago.
Bigarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartutako erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Deialdia onartzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.). Bada, dekretu horren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean arautzen dira, hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzak. Dirulaguntza hauek enplegu-zentro berezientzat dira, Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan gizarte-ekimenekotzat kalifikatuta eta inskribatuta daudenak, Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiei lotutako dirulaguntza jaso dezaketen jarduerei dagokienez.
Goian aipatutako dekretua indarraldi mugagabea duen xedapen orokorra da, eta bere 45. artikuluan berariaz ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren bidez deituko direla 2. azpiatal honetan aipatzen diren dirulaguntzak. Erabaki horretan, honako hauek ezarriko dira: dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa; baliabide horien kargurako inbertsioak diruz lagungarri izango diren aldia; eskabideak aurkezteko epea, eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea.
Desgaitasuna duten langileentzat enplegu-zentro berezietan enplegu egonkorra sortzeko inbertsioak egiteko laguntzak aurreikusita daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2021eko ekitaldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plan hori, 2020ko abenduaren 15eko bileran hartutako erabakiaren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa beteta horrela, eta Lanbideren webgunean argitaratu zen (www.lanbide.euskadi.eus), «Laguntzak eta dirulaguntzak» atalean.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, programen dirulaguntzak emateko arauak eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarriko dira, eta dirulaguntzen gaineko dagokien deialdia egingo da, zeinak indarraldi mugagabez arautu baitziren bere garaian.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 17ko 1/2021 Legeak esleitzen ditu laguntza horiek finantzatzera bideratutako guztizko baliabide ekonomikoak.
Bestalde, 168/2019 Dekretuaren 47.2 artikuluak zentzu positiboa ematen dio administrazio-isiltasunari, baina Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatu berri bat sartu du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan, eta, apartatu horretan oro har dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako ezartzen denaren arabera, eskabideak ezetsitzat joko dira, baldin eta ebazpen espresurik jakinarazten ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean. Segurtasun juridikoa dela eta, komeni da onuradun izan daitezkeenei jakinaraztea zer erregulazio aplikatu behar zaien laguntza hauei alderdi horri dagokionez, eta erabaki honetan jaso behar da hori.
Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin, jakinarazi behar da urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa, baita zenbateko hori eguneratzetik sor litekeena ere.
Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2021eko ekainaren 15an egindako bileran, onartu egin du enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzen 2021eko deialdia; laguntzok urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa. Hona deialdiaren ezaugarriak:
Deialdi honen xedea da aktibo ez-korronteetako inbertsioei laguntzak ematea, eta horiei lotutako laguntza teknikoak, baldin eta gizarte-ekimenekotzat kalifikatuta eta inskribatuta dauden enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako lanpostu egonkorrak sortzen badituzte inbertsio horiek, bat etorriz urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoarekin; dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
Deialdi horren xede diren laguntzak finantzatzeko, guztira 500.000 euro bideratutako dira.
Laguntzen bolumen osoak ez du gainditu behar zenbateko hori edo, indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketaren bat onartuz gero, aldaketak dakarren igoera egin ondorengo emaitza. Eguneratzerik izango balitz, EHAAn argitaratu beharko litzateke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Deialdi honetako baliabideen kargurako inbertsioak diruz laguntzeko aldia deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko urriaren 29an amaituko, baldin eta sortutako lanpostu egonkorrak inbertsio hori egin aurreko bi hilabeteen eta egin ondorengo bi hilabeteen artean sortu badira, betiere.
Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 44. artikuluan ezarriko da dirulaguntzaren zenbatekoa, eta erakunde onuradunak ezingo du inolaz ere 50.000 euro baino gehiago jaso.
Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2021eko urriaren 29an amaituko.
Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus), eta, bertara heltzeko, esteka bat egongo da erabilgarri Lanbideren webgunean.
Desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, izapidetzeko jarraibideekin batera, hemen egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/0137608; eta eskabide-eredua: https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/
Kasu bietan, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da ordezkaritza, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Dirulaguntzaren erakunde onuradunak egindako inbertsioaren justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko du 2022ko otsailaren 26a baino lehen:
Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:
Desgaitasunen bat dutenei egindako lan-kontratu mugagabeen kopiak, inbertsioaren bidez sortuak.
Faktura edo merkataritzako trafiko juridikoan baliokidea den frogagiria edo eraginkortasun administratiboa duena, gauzatutako inbertsioak justifikatzeko, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.
Hala badagokio, faktura edo merkataritzako trafiko juridikoan baliokidea den frogagiria edo eraginkortasun administratiboa duena, kanpoko enpresa espezializatuak emandako laguntza teknikoaren kostua justifikatzeko, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.
Hala badagokio, diruz lagun daitezkeen kostu beretara bideratutako beste laguntza batzuen zerrenda xehatua, jaso direnak, edo eskatu badira eta ebazteke badaude.
Dirulaguntzen justifikazio-dokumentuen multzoa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.
Bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51. artikuluko 9. apartatuan xedatutakoarekin, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 22ko 168/2019 Dekretuaren 47.2 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2021eko abenduaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendeari aditzera ematen baitzaio agortu egin dela 2021. urteari dagokion aurrekontu-kreditua, desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu-zentro berezietan lan egonkorra sortzeko inbertsioetarako laguntzak finantzatzera bideratutakoak. Laguntza horiek urriaren 29ko Dekretuan aurreikusten dira, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.
- Ikus: 168/2019 DEKRETUA, urriaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa.