Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizatzeko gaitasun azterketetarako deialdia egitekoa 2015 urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 5473
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/15
  • Argitaratze-data: 2014/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ren 160/2014 Dekretuak agindutakoa betez,

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun azterketetarako deialdia egitea 2015 urterako.

Bigarrena. On line egingo dira eskabideak, interneten bidez, pauso hauek emanez:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren web orrian sartu, eskabideari dagokion atalean edo zuzen-zuzen helbide honetan: http://www.nasdap.net/solexamcaza

Dagokion eskabide eredua bete.

Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea, honako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2015eko urtarrilaren 30ean amaituko da, biak barne, otsaileko probarako; eta ekaineko probarako, 2015eko apirilaren 29an hasi eta maiatzaren 29an amaituko da, biak barne.

Laugarrena. Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar dira. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez. Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II eranskinekoak izango dira.

Bosgarrena. Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

  1. Otsaileko proba:

    (Ikus .PDF)

  2. Ekaineko proba:

    Eguna: 2015eko ekainaren 13a.

    Ordua: 10.00 h.

    Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea (Sarrikoko Fakultatea).

    Blanco Garrido eraikina.

    Lehendakari Agirre Etorbidea 83.

    Bilbao.

    Seigarrena. Azterketak balioesteko epaimahaikideak hauek izango dira (otsaileko probarako Lurralde historiko bakoitzeko bat eratuko da eta ekaineko probarako Bizkaikoa bakarrik):

    Arabako lurralde historikoa:

    Mahaiburu titularra: Luis Carlos Cabanas Mur, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza ataleko ingeniari-burua.

    Ordezko mahaiburua: José ramón Aguirrezabal Sanz, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko Mendi Zerbitzuko teknikaria.

    Mahaikide titularra: Iker Ortiz de Lejarazu Garcia de Villoslada, Arabako Lurraldeko Ehiza Federakundeko lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Rafael Ángel González Bartolomé, Arabako Lurraldeko Ehiza Federakundeko idazkaria.

    Idazkari titularra: Gloria Rodríguez López, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko Idazkaritza Teknikoko zerbitzuburua.

    Ordezko idazkaria: María Idoia Gómez Lorente, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Saileko Idazkaritza Teknikoko teknikaria.

    Bizkaiko lurralde historikoa:

    Mahaiburu titularra: Oier Dañobeitia Artabe, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Baliabide Naturalak, Ehiza Fauna eta Arrantza Kudeatzeko Zerbitzu Burua.

    Ordezko mahaiburua: Sergio Zamora Lozano, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko baso ingeniari teknikoa.

    Mahaikide titularra: Iker Hidalgo Egurrola, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Modesto García Sánchez, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko diruzaina.

    Idazkari titularra: María González Bordagarai, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Informazio eta Aholkularitza atalburua.

    Ordezko idazkaria: Doltza Goirizelaia Goirigolzarri, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko administrazio orokorreko teknikaria.

    Gipuzkoako lurralde historikoa:

    Mahaiburu titularra: Iñigo Mendiola Gómez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Basanimalien eta Basalandareen Zerbitzuko burua.

    Ordezko mahaiburua: Ion Iñaki Zulaika Isasti, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Basanimalien eta Landareen Zerbitzuko landare babestuen arduraduna.

    Mahaikide titularra: José M.ª Usarraga López, Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Ramón García Carbonell, Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakariordea.

    Idazkari titularra: Alfonso Akarreta Rodríguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko idazkari teknikoa.

    Ordezko idazkaria: Juan José Pérez Pérez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko administrazio orokorreko teknikaria.

    Zazpigarrena. Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 10 eurokoa izango da.

    Zortzigarrena. Ebazteko izapidetza ondokoa izango da:

    Epaimahaiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritzari bidaliko diote, ehizatzeko gaitasunaren azterketa egiten den egunetik gehienez zazpi egun naturaletan, beren ustez azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.

    Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko zerrendaren berri emango du, gehienez proposamena jaso eta astebetera. Behin-behineko zerrenda hori argitara emango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarenean.

    Interesdunek probaren galdera jakin batzuen balioaren aurka egin dezakete, gehienez ere proba egiten den egunetik hiru egun naturaleko epean.

    Aurkatze horiek, jasotzen direnetik hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, eta, horren ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak zazpi egun naturaleko epean aginduko du behin-betiko zerrenda argitaratzea.

    Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute ebazpenaren aurka, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarenean.

    Bederatzigarrena. Agindu honek administrazio bidea ez du agortzen, eta bere aurka interesdunek gorajotze errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 15a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.