Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

74/2021 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako akordio bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren langileei aplikagarri zaizkien aldi baterako eta salbuespenezko lan-baldintzei buruzko aurre-erabakia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 44
  • Xedapen-zk.: 74
  • Xedapen-data: 2021/12/21
  • Argitaratze-data: 2022/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

2021eko abenduaren 21eko batzarrean, Gobernu Kontseiliuak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren langileei aplikagarri zaizkien aldi baterako eta salbuespenezko lan-baldintzak buruzko aurre-erabakia onartzea. Hori hórrela, behar bezalako publikotazuna isan dezan, honako hau

Uztailaren 6ko 169/2021 Dekretuaren bidez, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia onartu zen, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko 2021eko urriaren 1etik aurrera.

Espetxe-arloko eskumena eskualdatzeko hasierako uneak hausnarketa-aldi bat egiteko aholkatzen du, espetxe-egitura korporatiboa modernizatuko duen lege-xedapen integratzaile bat egiteari ekin dakion, era egokian doitu dakion Espetxe Administrazioaren egungo errealitateari eta ondo txerta dadin Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean.

Hala ere, une honetan beharrezkoa da modu iragankorrean ezartzea urriaren 1etik aurrera aplikatuko diren lan-baldintzak, baldintza espezifiko horien araudia onartu arte; izan ere, baldintzok espetxeetako enplegatu publikoek berezko eta esklusibo dituztenez, ez baitaude jasota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko beste funtzionario-kolektibo batzuei aplikatu beharreko legedian.

Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Sektorialaren esparruan, 2021eko urriaren 18an, aurreakordio bat sinatu zen UGTko ordezkari sindikalekin, euskal espetxe-administrazioan zerbitzuak ematen dituzten enplegatu publikoei aplikatu beharreko aldi baterako eta salbuespenezko lan-baldintzei buruz.

Horren arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta zegokion deliberamendua egin ondoren, honako hau erabakitzen du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA:

2021eko urriaren 1ean gauzatuko da Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak bere gain hartzea espetxe-betearazpenaren arloko eskumena eta, beraz, Euskadiko espetxeetan zerbitzuak ematen dituzten langileen kudeaketa ere.

Espetxe-arloko eskumena eskualdatzeko hasierako uneak hausnarketa-aldi bat egiteko aholkatzen du, espetxe-egitura korporatiboa modernizatuko duen lege-xedapen integratzaile bat egiteari ekin dakion, era egokian doitu dakion Espetxe Administrazioaren egungo errealitateari eta ondo txerta dadin Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean.

Beraz, data horretan, trantsizio-aldi bat hasiko da antolaketa- eta funtzionamendu-egiturak egokitzeko, horretarako kontuan harturik langile horiek ematen duten zerbitzu publikoaren berezitasunak, baita haien lan-baldintza bereziak ere.

Lege-arau hori argitaratu ondoren, Administrazio honetako kidego eta eskaletan integratzean amaituko da trantsizioko aldia, jatorrizko taldea edo azpitaldea eta esleitutako funtzioak errespetaturik, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, baita transferentzien ondorioz beste Administrazio Publikoetatik datozen funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Kidegoetan sartzea ezartzen duen uztailaren 24ko 195/1990 Dekretuan xedatutakoarekin ere.

Ildo berean, aldi baterako langileak kontratatzeko etorkizuneko sistema bat garatzeko baldintza da Administrazio honen egitura korporatiboa aldatzea. Baina, hala ere, zerbitzua behar bezala emateko, beharrezkoa da neurriak hartzea, behar beste enplegatu publiko izatea bermatzen dutenak.

Halaber, transferentzia gauzatzearekin bat hasten da Euskadiko Espetxe Zerbitzuetako Lanpostu Zerrendak onartzeko prozesua, zerrendok tresna teknikoa izanik langileen antolamendua egin dadin, zerbitzuen beharrizanen arabera eta lanpostu bakoitza betetzeko betekizunak haietan zehazturik.

Hala ere, une honetan beharrezkoa da modu iragankorrean ezartzea urriaren 1etik aurrera aplikatuko diren lan-baldintzak, baldintza espezifiko horien araudia onartu arte, izan ere, baldintzok espetxeetako enplegatu publikoek berezko eta esklusibo dituztenez, ez baitaude jasota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko beste funtzionario-kolektibo batzuei aplikatu beharreko legedian; zehazki, transferentziaren lehen egunetik bertatik funtsezkoak diren alderdi jakin batzuk, hala nola lanaldia eta ordutegiak, baimen-araubidea eta ordainsari-baldintzak.

Espetxe-administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean sartuta egongo denez gero, haren lan-baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren mahai sektorialean negoziatu behar dira. Hala ere, haren baldintza espezifikoak arautu behar direla kontuan hartuta, mahai sektorialaren mahai delegatu bat eratu zen, 2021eko irailaren 27an, baldintza horiek negoziatzeko; nolanahi ere, mahai delegatuaren jarduera orok mahai sektorialaren dagokion onarpena izan beharko du, baliozkoa eta aplikagarria izango bada.

Berehala gauzatuko denez transferentzia, lehen akordio honetan ezin dira jorratu beste berezitasun asko, baina horiek arautu beharrekoak direla kontuan harturik, luze gabe jaso beharko lirateke horiek araudi berezi batean. Arautu beharreko alderdi horien artean, honako hauek aipa daitezke: eraso fisikoak eragin ditzaketen segurtasun ezeko egoerak aztertzeko beharra, euskal egitura korporatibo baten azterketa, etorkizuneko Lanpostu Zerrendako postuen betekizunak, Espetxe Ikasketen Zerbitzua sortzeko aukera, ordutegiei buruzko plan estrategikoa, bigarren jarduera, beste langile mota baten beharrak norenak eta zaintzapeko askatasuneko agenteenak, euskararen ezagutzarako plana, berdintasun plana garatzea, defentsa juridikoa, kode deontologikoa, eta bestelako edozein alderdi ere, espezialitateren bat duten Espetxe Administrazioko langileek ematen duten zerbitzuari dagokiona.

Arrazoi jakin batzuek dakarkiote Espetxe Administrazioaren eremuko lanaldiaren eta ordutegiaren araudiari espezifikoa izatea; kasu batzuetan, administrazio horrek zerbitzu publikoa etenik gabe eta une oro ematea urteko egun guztietan, eguneko hogeita lau orduetan, eta, kasu guztietan, lan egiteko baldintzen esparrua, hala nola askatasunaz gabetzeko zigorrak betearaztea, eta atxilotuak, presoak nahiz zigortuak atxiki zein zaintzea, baita zigor horien ordezko neurriak betearaztea ere. Horri dagokionez, adierazi beharrekoa da Espetxeetako Erregelamenduak, otsailaren 9ko 190/1996 Errege Dekretuaren bidez onarturik, ezarrita duela 286.1 artikuluan espetxeetako funtzionarioek, beren eginkizunen izaera dela-eta, berariazko ordutegi-araubide baten arabera emango dituztela beren zerbitzuak.

Lanaldiari eta ordutegien eremuan indarrean dagoen araudi orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzura diharduten enplegatu publikoei aplikatzen zaiena, espetxeetan lan egiten duten langile publikoei ere aplikatu behar zaie, ondorioz, baina, hala ere, ez ditu aurreikusten espetxeetako ordutegien berezitasunak, eta, beraz, egokitu egin beharko da, kontuan harturik zer baldintza berezitan ematen den espetxeetako funtsezko zerbitzu publikoa, eta hori, horretarako ezartzen diren mekanismoekin zein negoziazio-esparruekin bat etorriz. Hori dela-eta, ezin da une honetan aplikatu.

Ukaezina da aurrean dugun zerbitzu publikoak errealitate problematikoa duela: espetxeetako enplegatu publikoek bete beharreko eginkizunen konplexutasuna, alegia, oreka konplexu batean mugitzen baitira, jarduteko zailtasun nabarmenak izanik, batetik, espetxeetako ordena eta barne-diziplina mantentzeko eta, bestetik, zigor-zehapena betetzen ari diren pertsonak berriz gizarteratzen eta sozializatzen laguntzeko, eta horrek espezifikotasun bat dakarkie aipatutako enplegatu publikoen lan baldintzei.

Horrenbestez, eta bermatu dadin funtsezko zerbitzu publikoa behar bezala ematen jarraituko dela espetxe-administrazioaren arloan, behin eskumen-aldaketa gauzatu ondoren, beharrezkoa da salbuespenezko araubide juridiko bat ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, aplikazio iragankorrekoa, Espetxe Administrazioan lan egiten duten enplegatu publikoei zuzendua.

AKORDIOA

Lehenengoa. Xedea eta aplikazio-eremu pertsonala nahiz denborazkoa.

  1. Akordio honen xedea hauxe da: araudi bateratu eta zatiezin bat zehaztea, era iragankorrean eta salbuespenez araupetu ditzan euskal espetxe-administrazioan lan egiten duten enplegatu publikoen lan baldintzak, hain zuzen ere lanaldi nahiz ordutegiekin, baimen-araubidearekin eta lansariekin zerikusia dutenak, administrazio horren baitan espetxeak eta administrazio horri atxikitako erakundeak bildurik.

    Espetxe Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren barruan egongo da.

  2. Akordio honetan araututako baldintzak aplikatuko zaizkie transferentzia gauzatzen den egunean Euskadiko espetxeetan zerbitzuak ematen dituzten karrerako funtzionarioaren izaera duten enplegatu publikoei.

    Era berean aplikatuko zaie transferentziaren egunean Euskal Espetxe Administrazioan zerbitzuak ematen ari diren langile lan kontratudunei, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Lan kontratudunen kolektiboentzako Hitzarmenari atxiki ez bazaizkio.

  3. Akordio honek 2021eko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta 2023ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du, espresuki beste eperen bat ezarrita duten aurreikuspenetan izan ezik.

    Indarraldia amaitu baino bi hilabete lehenago helduko zaio akordio berria negoziatzeari, eta ezingo da akordio hau isilbidez luzatu.

    Bigarrena. Mugiezintasuna.

    Euskal egitura korporatiboan sartzen ez diren bitartean, transferitutako enplegatu publikoek esleituta jarraituko dute transferentziaren unean betetzen zituzten lanpostuetara, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen Bigarren Xedapen Iragankorrean aurreikusitakoaren arabera.

    Hirugarrena. Lanaldia eta ordutegiak.

    Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren zerbitzu periferikoetan lan egiten duten langileei jarraituko zaie aplikatzen Lanaldiei eta ordutegiei buruzko 7/2019 Jarraibidea.

    Jarraibide horretan espetxeetako estatu-organoak aipatzen diren guztietan, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko organoak aipatzen direla ulertuko da, hain zuzen ere, Euskadiko espetxeetan zerbitzuak ematen dituzten langileen kudeaketa esleituta dutenak.

    COVID-19 pandemia dela-eta onartutako ordutegia 2022ko ekainaren 30 arte izango da aplikatzekoa. Maiatzean aztertuko dira haren bilakaera eta jarraipena, Euskal Espetxe Administrazioaren Mahai Delegatuan.

    Laugarrena. Baimenak.

    Akordio honek bildutako enplegatu publikoek baliatu ahal dituzten baimenak honako hauek dira: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitakoak, gorago aipatutako 7/2019 Jarraibidean eta Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren 8/1997 Jarraibidean aipatutakoak, eta, era beran, beren hitzarmen kolektiboan edo transferentziaren egunera arte aplikatu beharreko estatu-araudian ezarritakoak ere.

    Era berean, aldi horretan mantendu egingo dira espetxeetako langile bakoitzak 2021eko urriaren 1ean finkatuta dituen opor-egun gehigarriak, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2019ko otsailaren 28ko Ebazpenaren 9.1 apartatuan xedatutakoaren arabera (Ebazpena, 2019ko otsailaren 28koa, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzarena, Estatuko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde publikoen zerbitzura dauden langileen lanaldiari eta lan-ordutegiei buruzko jarraibideak ematen dituena; BOE: martxoak 1).

    Bosgarrena. Ordainsari Sistema.

    Transferitu beharreko langileak zerrendatuta daude 169/2021 Dekretuaren Eranskineko 3 zk.ko zerrendan (169/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa), bai eta Transferentzien Batzorde Mistoaren ondorengo ziurtagirietan ere, zerrendan zehazturik dagoela zein postutan transferitu diren, baita zenbatekoa den haien urteko ordainsaria. Transferentzia gauzatzen den egunetik aurrera emango dio hasiera Lanpostu Zerrenda onartzeko prozedurari Funtzio Publikoko Sailburuordetzak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailarekin koordinaturik, eta zerrenda horretan sartuko dira transferitutako lanpostuak eta, halakorik bada, lanpostu hutsak.

  1. Trantsizio-aldian, 2021eko urriaren 1ean hasi eta Lanpostu Zerrenda onartzearekin amaitu artekoan, egokitu egingo da transferitutako langileen nomina, aurreko transferentzietan aplikatu diren arauei jarraikiz. Funtsean, honako hauek dira arauok:

    Destino-osagarria eta antzinatasun-osagarria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean indarrean dauden zenbatekoen arabera ordainduko dira; berariazko osagarria, berriz, uztailaren 6ko 169/2021 Dekretuan jasotakoa izango da.

    Osagarri pertsonal gisa ordainduko da Euskal Autonomia Erkidegoan titulazio-talde bakoitzerako indarrean dagoen gutxieneko ordainsari-mailari dagozkion urteko ordainsari gordinen eta lekualdatze-dekretuan jasotako ordainsarien arteko aldea.

    C1 taldeko funtzionarioentzat, 18 VI C maila hartuko da erreferentziatzat (16. maila, analisi funtzionalen arabera baloratuta ez dauden lanpostuetarako ordainsari-taulan).

    A2 taldeko funtzionarioentzat, 23 VI C maila hartuko da erreferentziatzat (21. maila, analisi funtzionalen arabera baloratuta ez dauden lanpostuetarako ordainsari-taulan).

    A1 taldeko funtzionarioentzat, 25 III C maila hartuko da erreferentziatzat (23. maila, analisi funtzionalen arabera baloratuta ez dauden lanpostuetarako ordainsari-taulan).

    Kudeaketako eta zerbitzuetako laguntzailearen kategoriako langile lan-kontratudunentzat, 3. maila; jarduera teknikoetako ofizialaren kategoriarako, 5. maila; eta jarduera espezifikoetako erdi-mailako tituludunaren kategoriarako, 10. maila, langile lan-kontratudunen ordainsari-taulakoa.

    Kontzeptu eta zenbateko horiek behin-behinekoak izango dira, eta Lanpostu Zerrenda onartzean behin betiko zehaztuko dira ordainsariak. Aipatutako lanpostu zerrenda behin onartu ondoren, egokitu egingo dira transferitutako langile guztien ordainsariak, hala badagokio, 2021eko urriaren 1era arteko atzeraeraginarekin.

    Txandakako langileen kasuan, mantendu egingo dira zerbitzua hamalau jaiegunetan emateari dagozkion zenbatekoak (Espetxe-zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko akordioa, 2005-03-29), eta kontuan izango da sistema bat ezartzea langile falta dela-eta egin beharreko ordezkapenak aldi baterako ordaintzeko, zerbitzu horiek betetzea beharrezkoa denean behar bezala eman daitezen.

  2. Talde bakoitzean titulazio-taldeen gutxieneko maila aitortzeak ez ditu inola ere baldintzatuko lanpostuen balorazioaren emaitzak, izan ere, balorazio horretarako, soilik hartuko baitira kontuan lanpostu bakoitzean benetan egindako funtzio eta zereginak.

  3. Ordainsariak behin betiko zehazteak ez du ekarriko zenbatekorik itzultzerik, Lanpostu Zerrenda argitaratzen den egunera arte sortutako eta ordaindutakoetatik. Kasu horretan, langileek jarraitu egingo dute osagarri pertsonal iragankor bat jasotzen, LPZn zehaztutako behin betiko ordainsarien eta uztailaren 6ko 169/2021 Dekretuan jasotakoen arteko aldea dela-eta.

  4. Lanpostuz borondatez mugituz gero azkendu egingo da osagarri pertsonal iragankorra, halako ordainik jasotzen bada.

    Seigarrena. Lan-osasuna eta arrisku-prebentzioa.

    Euskal Espetxe Administrazioaren eremuan, gaur egun dagoen prebentzio-zerbitzuak zerbitzu propio gisa funtzionatuko du, eta independentziaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren berezko prebentzio-zerbitzuarekiko.

    Gaur egun izendatuta dauden prebentzio-delegatuek izaera hori izaten jarraituko dute, orain arte bezala, eta hauteskunde sindikal berriak egiten direnean, proportzionaltasun-printzipioaren arabera zehaztuko da dagokien segurtasun eta osasun batzordean duten ordezkaritza.

    Zazpigarrena. Euskal Espetxe Administrazioan lan egiten duten langileen baldintza espezifikoak arautzeko akordio bat egitea.

    Gehienez ere, sei hilabeteko epean eginda egon beharko du baldintza espezifikoei buruzko akordioak, eta Administrazioaren eta sindikatu-ordezkarien artean epe horretan egindako lanaren emaitza izan beharko du. Gutxienez, honako gai hauek jorratu beharko dira bertan: euskal espetxe egitura korporatiboaren zehaztapena, LPZ izapidetzeko egutegiaren jarraipena, lanaldiari eta ordutegi espezifikoei buruzko hausnarketa, Espetxe Ikasketen Euskal Zerbitzuaren sorrera, lanpostuak aldi baterako betetzeko neurriak, langileen tipologia, zerbitzu-eginkizunen arauketa, lan-arriskuen prebentzioa, erasoen prebentziorako neurriak, berdintasunerako eta hizkuntza normalizaziorako planak, agintaritzatzat deklaratzeko arau-betekizunak aztertzea, defentsa juridikoa eta Espetxeetako Kidego Bereziko eta Laguntzaileen Kidegoko funtzionario jakin batzuei adin-arrazoiengatik lanpostuak esleitzea.

    Lantaldeak egitura korporatiboa behin onartu ondoren, egutegi bat ezarriko da, lege-proiektua 2022ko ekitaldiko azken hiruhilekoan egon dadin Eusko Legebiltzarrean.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialak onartu eta baliozkotasunerako beharrezko baldintzak bete ondoren, Espetxe Administrazioko Mahai Delegatuaren esparruan erabakitzen diren berariazko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioan eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan kontratudunen kolektiboentzako hitzarmenean jasotako baldintzei erantsiko zaizkie.

    Zortzigarrena. Espetxeetako bigarren jarduera arautzen duen araudiaren aplikazio iragankorra.

    Akordio hau indarrean dagoen bitartean, aplikatzekoa izaten jarraituko du otsailaren 2ko 89/2001 Errege Dekretuak, zeinak arautzen baitu lanpostuak nola esleitu behar zaien, adina dela-eta, Espetxeetako kidego bereziko eta laguntzaileen kidegoko funtzionario jakin batzuei, baita horren gaineko garapen-araudia ere.

    Bederatzigarrena. Sindikatu-ordezkarien ordu-kredituak.

    Harik eta hurrengo hauteskunde sindikalak egin arte, errespetatu egingo dira, egungo konfigurazioarekin, Euskal Espetxe Administrazioan lan egiten duten enplegatu publikoen sindikatu-ordezkariei aitortutako ordu-kredituak eta guztizko dispentsak. Hauteskunde horiek egin ondoren, egokitu egingo dira kreditu sindikalak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eskubide sindikalei eta jarduera sindikalak betetzeari buruzko Esparru Akordioaren arabera.

    Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kolektiboaren hauteskunde sindikalak egin arte, ordu-kreditu horiek kudeatzeko erreferentziazko arauditzat hartuko da 2021eko urtarrilaren 22ko Ebazpena, Funtzio Publikoaren Idazkaritza Nagusiarena, zeinak onartzen eta argitaratzen baitu Estatuko Administrazio Orokorraren Negoziazio Mahai Orokorren 2020ko abenduaren 16ko Erabakia, 2017ko maiatzaren 30eko Akordioa aldatzen duena, baliabide-esleipenari eta negoziatzeko zein parte hartzeko egiturak arrazionalizatzeari buruzkoa.

    Behar beste informazio izateko Euskal Espetxe Administrazioak dituen sindikatu-ordezkariei buruz, kredituak dituzten pertsonen zerrenda helarazi beharko zaio Lan Harremanen Zuzendaritzari, bertan zehazturik jasota kreditu horiek zein diren, baita horri dagokion informazio guztia ere. Lan Harremanen Zuzendaritzako Negoziazio Kolektiboko Zerbitzuak egingo du Kreditu eta ordezkaritza sindikalen ordutegi-kontrola.

    Hamargarrena. Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan kokaturiko etxebizitzak.

    Lehendik dauden emakida edo baimenak haiek emateko oinarri ziren estatuko arauen arabera beteko dira, ordezko zuzenbide gisa, baita epeari eta kanonari dagokiena ere barne; hala ere, Administrazioak ondasunak ikuskatzeko eta zaintzeko administrazio-ahalmenak baliatu ahal izango ditu, edo jabari publikoko ondasun gisa berreskuratu ahal izango ditu, beste helburu batzuetarako zerbitzu arrazoiengatik.

    Transferentzia gauzatzen den egunetik aurrera, ez da emakida edo baimen berririk emango, espetxeei atxikitako langileentzako etxebizitza moduko erabilera publikoko etxebizitza, egoitza edo pabiloiei dagokienez.

    Etxebizitzak erabiltzeagatik ordaindu beharreko kopuruen deskontua nomina-aplikazioaren bitartez egingo da, baina, aurretiaz, dokumentu bidez egiaztatu bada haiek erabiltzeko esleipen pertsonala.

    Hamaikagarrena. Funtzionario eta lan-kontratudunentzako gizarte-laguntzak.

    Bizitza- eta istripu-aseguruari dagokionez, euskal Administrazioa subrogatu egin da espetxeetan lan egiten duten langileentzat indarrean dagoen bizitza- eta istripu-polizan.

    Poliza horren indarraldia behin amaitu ondoren, 83/2010 Dekretuaren II. Tituluan oro har xedatutakoa beteko da (83/2010 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituena), eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboentzako Hitzarmen Kolektiboaren VII. Tituluan xedatutakoa.

    Transferentzia gauzatzen den egunetik aurrera aplikatuko zaie funtzionarioei aipatutako II. Tituluan xedatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean lan egiten duten langileentzat indarrean dauden alderdiei dagokienez.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboentzako Hitzarmen Kolektiboaren VII. tituluan xedatutakoa aplikatuko da akordio honen aplikazio-eremuan sartzen diren langileentzat lan-kontratudunentzat indarrean dauden alderdietan.

    Hamabigarrena. Aplikatu beharreko araudia, beste edozein lan-baldintzari dagokionez.

    Akordio honetan aurreikusi ez den guztirako, Funtzio Publikoaren arloko araudi orokorra izango da aplikatzekoa (6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, eta 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena), baita hura garatzeko araudia eta langileen kudeaketaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan emandako gainerako araudia ere.

    Hamahirugarrena. 2021eko irailaren 1ean deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioen nahitaezko erretiroa.

    Etenda dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean zerbitzu aktiboan jarduteko luzapena, 1/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera (1/2021 Legea, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena).

    Erretiroa hartzeko legezko adina 2021eko urriaren 1etik aurrera betetzen duten langileek, zerbitzu-urteak direla-eta erretiro-pentsioa gutxitu barik lortzeko baldintzak betetzen badituzte, erretiroa hartu beharko lukete autonomia-erkidegoko araudiaren arabera. Hala ere, langile horiek 2021eko irailaren 1ean deitutako estatu-lehiaketan parte hartzen badute, lehiaketa hori, halabeharrez, 2021eko urriaren 1etik aurrera ebatziko baita, egiaztatu beharko dute haien parte hartzea eta atzera egin ez izana, halako moldez non, EAEko araudiaren arabera erretiroa nahitaez hartu beharko balute, zerbitzu aktiboan jarraitzeko luzapena emango baitzaie aipatutako lehiaketa ebatzi arte.

    Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko destinorik lortzen ez bada, nahitaezko erretiroaren ebazpena emango da, lanpostuak esleitzeko behin betiko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunean.

    Destinoa Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo lortzen badu, ahal den lehen egunean jabetu beharko du lanpostuaz, dagokion araudiari jarraikiz.

    Hamalaugarrena. Akordio hau interpretatzeko eta haren jarraipena egiteko batzordea.

  1. Akordio hau aplikatzean sortzen den gai oro aztertzeko, ebazteko eta interpretatzeko helburuarekin, akordioa interpretatzeko batzorde bat eratu da.

  2. Ordezkari-kopuru berbera izango dute Administrazioak eta akordio hau sinatu duten sindikatuek, batzordearen osaeran.

  3. Lehenengo bileran zehaztuko dute batzordeko alderdiek deialdien modua, epea eta edukia, eta, halaber, funtzionatzeko sistema finkatuko da.