Arautegia
Inprimatu53/2022 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako erabaki hau argitaratzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzekoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostuak Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 aldirako Berpiztu Programan sartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2319
- Xedapen-zk.: 53
- Xedapen-data: 2022/05/24
- Argitaratze-data: 2022/05/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernu Kontseiluak, 2022ko maiatzaren 24an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostuak sartzen baitira Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko 2020-2024 aldirako Berpiztu Programan. Horrenbestez, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legearen idazkeran, «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».
Arau horietan ezarritakoa betetzeko, erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin direnak.
Guztira, 1.686 plaza eskaintzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan; horietatik, 1.554 plaza karrerako funtzionarioei dagozkie, eta, 132 plaza, berriz, langile lan-kontratudunei.
Eskainitako plaza guztietatik, plaza hutsen % 7 gordeko da desgaitasuna duten pertsonentzat (halakotzat joko dira Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluko 2. apartatuan zehaztutakoak; testu bategin hori azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen); halako pertsonek, betiere, hautaketa-prozesuak gainditu behar dituzte eta egiaztatu desgaitasunen bat dutela lanpostuaren zereginetan aritzeko bateragarria dena. Hartara, pixkana-pixkana lortu nahi da Administrazio Publiko bakoitzean, guztira, % 2 izatea langile horiek. Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa, bai eta horien kopurua ere, hautaketa-prozesuen deialdietan zehaztuko da.
Hezkuntza Administrazioari dagokionez, 3.040 plazako enplegu publikoaren eskaintza onartu da. Horietatik, 2.955 plaza hainbat irakasle-kidegori dagozkie, eta, 85 plaza, berriz, hainbat lan-kategoriari.
Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen enplegu publikoaren eskaintzak 315 plaza ditu.
Bestalde, Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio zer plaza sartuko dituen Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2022ko enplegu publikoaren eskaintzan. Enplegu publikoaren eskaintza horretan, kategoria profesional desberdinetako 3.723 plaza sartuko dira.
Eusko Jaurlaritzaren enplegua egonkortzeko politikak betetzea dute helburu aipatutako enplegu publikoaren eskaintza horiek, eta, guztira, 8.764 plaza sartzen dira, enplegu publikoko plaza gisa, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programan.
Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:
ERABAKIA
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen I. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen II. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza onartzea. Erabaki honen III. eranskinean zehaztutako plaza hutsak eskaintzen dira.
Laugarrena. Kasuan kasuko deialdietan zehaztuko dira eskainitako plazak lortzeko prozedurak eta betekizunak, bai eta desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa ere.
Bosgarrena. Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutupeko langile finko izateko plazak, zeinak IV. eranskinean adierazten baitira.
Seigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (10)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko martxoren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez irekitzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langile lan-kontratudunentzat gordetako zenbait lanposturen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozeduretan eskabideak aurkezteko epea, 2023ko ekainaren 16ko Aginduan xedatutakoa betetze aldera (2023ko ekainaren 30eko EHAA).
- Ikus: AGINDUA, 2023ko azaroaren 6koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean eta haren organismo autonomoetan adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta prozesu horiek arautuko dituzten oinarriak onartu.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten duena, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak egiteko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Zuzendutakoa: 69/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren erabaki honen hutsen zuzenketa: Erabakia, 2022ko maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak.