Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

484/2018 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B1 Diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko langile sanitarioen garapen profesionaleko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzea agintzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3354
  • Xedapen-zk.: 484
  • Xedapen-data: 2018/05/21
  • Argitaratze-data: 2018/06/28

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren B1 Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen du.

Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuaren bidez, Osasuneko Mahai Sektorialean 2008ko martxoaren 14an eginiko bileran lortutako Akordioa onartzen duenaren bidez, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuan jasotako araudiaren hainbat egokitzapen ezartzen dira.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenak, Osakidetzaren mende dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei 2011ko ekitaldian zegokien garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren eskakizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen ditu.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak abenduaren 29ko 1930/2011 eta 1931/2011 ebazpenen bidez deitutako garapen profesionaleko ohiko eta ezohiko deialdiak bertan behera uztea ezarri zuen, 2012, 2013 eta 2014ko Aurrekontuen legea aplikatuz.

Aipatutako 558/2014 Ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten eta hortik 29/2015 Prozedura Laburtua sortu zen, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian jarraitu zena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren irailaren 28ko 246/2017 zenbakiko Epaiak partzialki onartu zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa eta garapen profesionaleko deialdietan parte hartu duten Osakidetzako langileen eskubidea aitortu zuen, zehazki, garapen profesionaleko maila aitortzeko deialdiak ebazteko eskubidea, dagokien mailak esleitu arte, parte-hartzaile bakoitzari dagokion maila esleitzeko.

Abenduaren 18ko 243/2017 Autoaren bidez, aipatutako epaiaren behin-behineko betearazpena agindu zen eta, hori exekutatzeko, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 1eko 36/2018 Ebazpena eman zen. Horren bidez, irailaren 28ko 243/2017 zenbakiko Epaia behinik behin bete zen, deialdiak amaitzeko jarduerak abiaraziz.

Aipatutako 558/2014 Ebazpenak mantendu egiten du garapen profesionaleko deialdiak bertan behera utzi ziren arte egindako maila ebaluatzeko eta esleitzeko prozeduraren jarduera guztien baliozkotasuna; hortaz, deialdi horiek ebazteko beharrezko jarduerak abiapuntu horretatik hasi ziren.

35/2007 Dekretuaren B1 Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen duena- 11.3. artikuluak bere bigarren paragrafoan eta 1930/2011 Ebazpenaren Osakidetzaren mende dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei 2011ko ekitaldian zegokien garapen profesionaleko maila aitortzeko ohiko deialdiaren betekizunak, eskaerak, ebaluatzeko prozedura eta mailaren esleipena arautzen duena 8.a) artikuluan ezartzen den bezala, garapen profesionaleko sistemaren jarraipena egiteko Batzorde Korporatiboa bildu da.

Batzorde horrek prozesuan onartutako eskatzaileen emaitzak aztertu ondoren goi-maila lortzeko eskatutako lan egindako urteak dituztelako eta aipatutako 8 Dekretuaren 35/2007. artikuluan ezarritako bloke guztietako gutxieneko puntuazioa lortu dutelako aztertu direnak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzari dagokio emaitzak Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau

Lehena. Garapen profesionala aitortzeko eskaerak ebaztea eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren B1 Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko profesional sanitarioek egiaztatutako mailaren behin-behineko esleipenaren zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Ebazpen honekin batera doazen eranskinetan, aitortutako mailen behin-behineko esleipena zerrendatzen da: I. maila (I. eranskina), II. maila (II. eranskina), III. maila (III. eranskina) eta IV. maila (IV. eranskina).

Interesdunek puntuazio indibidualak kontsultatu ahalko dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko garapen profesionaleko aplikazio informatikoan: https://dp.osakidetza.eus

Bigarrena. 35/2007 Dekretuaren 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan eta 1930/2011 Ebazpenaren 8.a) artikuluan ezarritakoa betez, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan (39/2015, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 21a.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria,

JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)