Arautegia
Inprimatu343/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuari dagokion kontratazio-mahaia sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1277
- Xedapen-zk.: 343
- Xedapen-data: 2015/01/01
- Argitaratze-data: 2015/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, Ente publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, beharrezkotzat jotzen diren kontratazio-mahaiak eratuko ditu, ente publikoaren erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazioorganoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluak xedatutako jarraibideak kontuan izanda.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluak hauxe ezartzen du:
Sortuko diren kontratazio-mahaiek, nolanahi ere, kide hauek izango dituzte:
Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendaria, kontratazio-organokoa ez dena.
Bi mahaikide, kontratazio-organoak izendaturikoak.
Erakundeari atxikitako letraduen edo zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikarien artetik kontratazio-organoak izendatutako kide-idazkari bat, mahaiko lege-aholkulari eta idazkari lanak egingo dituena, eta hitza eta botoa edukiko dituena.
Osakidetza ente publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez (2015eko urtarrilaren 26ko EHAA, 16. zk.), Gipuzkoako Osasun Barrutian Donostialdea Erakunde Sanitario Integratua sortzen da, Donostia Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundeek eta horren erreferentziazko eremuaren lehen mailako arretako unitateek osatzen dutena.
Kontuan hartu behar da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutu sozialek ezarritako prozedura eta kontratazio administratiboaren plangintza eta betearaztebeharrizan atzeraezina, betiere Donostialdea Erakunde Sanitario Integratua bateratzea eta integrazioa gauzatzeko asmotan.
Aipatutako guztiagatik, zuzendaritza nagusi honek, legez emandako ahalmenez baliatuz, hau
Donostia Unibertsitate Ospitaleko eta bere eremuko erreferentziazko lehen mailako arretako unitateen kontratazio-mahaiak eratzeko aurreko ebazpen guztiak baliogabetzea, eta aurrekoa ordezkatuko duen beste mahai bat eratzea, honela osatuko dena:
Mahaiburua:
Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria
Ordezkoak:
Zerbitzu Orokorretako zuzendaria
Pertsonaleko zuzendaria
Pertsonaleko, Aurrekontuetako eta Kudeaketa-kontroleko zuzendariordea
Zuzendari medikoa
Erizaintzako zuzendaria
Mahaikidea:
Titularra: Teresa Rodríguez Arrondo
Ordezkoak:
Purificación Martínez Martínez
Virginia Pérez González
Rosa Cortabarria Guarde
Begoña Hernández de la Fuente
Mahaikidea:
Titularra: M.ª Carmen Corcuera Gamecho
Ordezkoak:
Pedro Carrión Valero
Mertxe Cabañas Izaguirre
Josune Elorriaga Rodríguez
Rosa Puente Mintegui
Mahaikidea Idazkaria:
Titularra: David Samprón López
Ordezkoak:
Victoria Velasco Alonso
Luis Javier Ronco Navarro
Ana Martínez Alonso
ª Begoña Antxustegi Bengoetxea
Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107., 114. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera (4/1999 Legeak aldatua), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.