Arautegia
Inprimatu1531/2022 EBAZPENA, irailaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten diren eta behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ezohiko deialdiaren esparruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4239
- Xedapen-zk.: 1531
- Xedapen-data: 2022/09/12
- Argitaratze-data: 2022/09/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lan egiten duten lizentziadun sanitarioen, diplomadun sanitarioen eta langile ez-sanitarioen eta lanbide-heziketako profesional sanitarioen lanbide-garapena arautzen duten azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari dagokiola langileak mailetan kokatzeko ebaluazio-prozesuaren deialdia egitea.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez, arautu egin ziren Osakidetzaren mendeko zerbitzu-erakundeetako profesionalei lanbide-garapenaren maila esleitzeko ezohiko deialdiaren baldintzak, eskaerak eta prozedura.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 12ko 693/2022 Ebazpenak agintzen du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ezohiko deialdiaren esparruan.
Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordearen ordezko gisa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria ez dagoelako 2022ko abuztuaren 22ko 704/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abuztuaren 12ko 693/2022 Ebazpenean ezarritako epea handitu zen; hori atzemandako oker materialagatik zuzendu zen 702/2022 Ebazpenaren bidez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1208/2022 Ebazpenaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ezohiko deialdian bertan ezarritako epean egindako erreklamazioak ebatzi ondoren, eta 1208/2022 Ebazpenaren 2.2 artikuluan ezarritako ofiziozko eskaerak egin ondoren, bidezkoa da onartzea lanbide-garapeneko mailen behin betiko esleipena.
Aurreko guztiagatik, eta emandako ahalmenez baliatuz, hau
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian parte hartu duten Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko mailen behin betiko esleipena onartzea, Ebazpen honen eranskinetan jasotako zerrendaren arabera:
Bigarrena. Aitortutako maila bakoitzaren ordainsari-ondorioen data kasu bakoitzari dagokiona izango da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Interesdunak esleitu zaion garapen profesionaleko maila kontsultatu ahal izango du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren garapen profesionaleko aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 12a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: 1623/2022 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez irailaren 12ko 1531/2022 Ebazpenaren hutsak zuzentzen diren. Ebazpen horren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebatzi ziren eta behin betiko esleipena argitaratzeko agindu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 2ko 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ezohiko deialdiaren esparruan.
- Ikus: 1208/2022 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren mende dauden zerbitzu-erakundeetako profesionalei dagokien ezohiko deialdiko lanbide-garapeneko maila aitortzeko baldintzak, eskaerak eta prozedura arautzen diren.