Arautegia
Inprimatu121/2019 EBAZPENA, abenduaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita honako erabaki hau argitaratzea: erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2019rako Enplegu Publikoaren Eskaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren Enplegu Publikoaren bigarren Eskaintza onartzen dituena, eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5895
- Xedapen-zk.: 121
- Xedapen-data: 2019/12/17
- Argitaratze-data: 2019/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernu Kontseiluak, 2019ko abenduaren 17an eginiko bilkuran, erabaki hau onartu du: erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2019rako enplegu publikoaren eskaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren bigarren eskaintza onartzen dituena, eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua. Erabaki horri dagokion publikotasuna emateko, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 17a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, 2019ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen 2019rako enplegu publikoaren eskaintza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren bigarren eskaintza onartzen dituena, eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan sartzen duena Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko lanpostu-kopurua.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legearen idazkera kontuan hartuta), «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».
Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak 70.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen du legegintzako errege-dekretu horrek): «Giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da; horretarako, beharrezkoa izango da sortutako plaza horiek betetzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egitea».
Arau horietan ezarritakoa betetzeko, Gobernu Kontseiluaren erabaki honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren bigarren eskaintza onartzen da; aurrekontu-zuzkidura duten plaza hutsak sartu dira eskaintza horretan, hain zuzen ere, zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago betetzeko utzi ezin direnak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen eskaintzan 1.043 plaza sartu dira eta plazen artean sartzen dira txanda irekian eta barne-sustapeneko txandan bete behar direnak.
Bi txandetan eskainitako plaza guztietatik, plaza hutsen % 7 gordeko da desgaitasuna duten pertsonentzat (halakotzat joko dira azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena 4.2 artikuluan zehaztutakoak), betiere hautaketa-prozesuak gainditzen badituzte eta egiaztatzen badute desgaitasun bat dutela, lanpostuaren zereginetan aritzeko bateragarria dena. Hartara, pixkana-pixkana lortu nahi da administrazio publiko bakoitzean, guztira, % 2 izatea langile horiek. Desgaitasuna dutenentzat gordetako plazen banaketa, bai eta horien kopurua ere, hautaketa-prozesuen deialdietan zehaztuko da.
Hezkuntza Administrazioari dagokionez, enplegu publikoaren bigarren eskaintza bat onartu da 2019rako (Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa eta bestelako lan-kategoriak), Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko otsailaren 22ko Aginduaren bidez onartutakoari (2019ko otsailaren 28ko EHAA, 42. zk.) gehituko zaiona. Beraz, 2019rako enplegu publikoaren eskaintzan, 2.499 plaza sartu dira.
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70.1 artikuluan ezarritako epean gauzatuko da enplegu publikoaren eskaintza, bai eta horri dagozkion deialdiak ere.
Bestalde, Segurtasuneko sailburuak ezagutzera eman dio Gobernu Kontseiluari Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko deialdiaren proposamena (XXIX. Promozioa); guztira, 700 lanpostu izango dira. Era berean, gehituko zaizkio 200 plaza, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko deialdia handitu dela eta (XXVIII. Promozioa), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren 2019ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez.
Halaber, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartuko dituen plazen berri eman dio Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari. Enplegu Publikoaren Eskaintza horretan, kategoria profesional desberdinetako 2.150 plaza sartu dira, guztiak ere txanda irekian.
Eusko Jaurlaritzaren enplegua egonkortzeko politikak betetzea dute helburu aurreko proposamen horiek, eta, hartara, 2019an, guztira, 6.592 lanpostu sartu dira enplegu publikoko plaza gisa 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoan.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:
ERABAKIA
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko azaroaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetarako.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Maisu-maistren eta desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak.
- Ikus: AGINDUA, 2020ko otsailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.