Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Toponimia

Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofiziala erregistro publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuak sortua (47. art.). Eusko Jaurlaritzan kartografiaren arloan eskumenak dituen sailera adskribatuta dago.

Aplikaziora sartu

Izendegian bi eskaera mota egingo dira:

  • Inskripzioak, toponimia ofiziala inskribatzea.
  • Idatzoharrak, 179/2019 Dekretuaren arabera, toponimia ofizialdu gabe Izendegian lehenetsi edo aldaera gisa agertzea.

Beraz, Izendegiak honako hauek izan ditzake leku baterako:

  • Toponimia ofiziala: 179/2019 Dekretuaren 45. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz inskribatu dena.
  • Lehentasunezko toponimia eta/edo aldaerak: Ofizialtze-prozedura osoa bete ez duen toponimia (45. art.).

Udalek ezartzen dituzten prozedurek oinarrizko arau hauek bete beharko dituzte beren lurralde- eta eskumen-eremuko izen ofizialak onartzeko (45. art.):

  1. Espedientea hasteko, dagokion organoaren aldeko erabakia hartzea.
  2. Espedientea jendaurrean jartzea, gutxienez 30 egunez.
  3. Euskaltzaindiaren irizpena atxikitzea
  4. Espedientea amaitzeko, dagokion organoaren aldeko erabakia hartzea.
  5. Espediente osoa bidaltzea, barne hartuz 179/2019 Dekretuaren 47.3 artikuluan ezarritakoa.

Idazpenetan ondoko datuak jasoko dira:

  • Lekuaren identifikatzailea (ID_LEKUA): lekua identifikatzen duen kode numerikoa. Alten kasuan, erregistroak sortuko du kode hori.
  • Toponimo ofizialaren izena. Bi forma izango ditu:
    • forma laburra, osagai generikorik gabea (osagai generiko hori izen bereziaren parte den kasuetan izan ezik).
    • forma hedatua, euskaraz eta gaztelaniaz: izen propioaz eta dagokion osagai generikoaz osatua.
  • Alternatiboak eta aldaerak (179/2019 Dekretuan “alonimoak”): elementu geografiko bera izendatzen duen izen desberdin bakoitza. Alternatiboek lehenetsiaren maila bera dute; aldaerek erabilera txikia edo mugatua dute.
  • Geometria: erreferentziako sistema geodesiko ofizialean duen kokapen geografiko zehatza.
  • Ofizializazio-data eta dokumentazioa: toponimoaren ofizializazio-data eta hori egiaztatzen duen dokumentua.
  • Entitate geografikoa: izendatzen den elementu geografiakoa zein den adierazten duen terminoa.

Idatzoharrak: udalek bidalitako edonolako datuak izendegi geografiko ofizialean txertatu ahal izango dira, beti ere behar besteko zehaztasunarekin eta formatu egokian helaraziz gero. Ez dute izaera ofizialik izango eta lehenetsiak edo aldaerak izan daitezke.

EAEko udalei

Euskal Autonomia Erkidegoan, udalei dagokie euren lurralde- eta eskumen-eremuko izen ofizialak finkatzea eta, oro har, izen geografikoen forma ofizialak finkatzeko prozedura arautzea eta haiek onartzea.

Eusko Jaurlaritzari

Toponimo mugakideak, hau da, bi udalerriren edo gehiagoren eremu geografikoan edo bi lurralde historikoren edo gehiagoren eremu geografikoan daudenak, Eusko Jaurlaritzaren eskumendekoak dira.

Erregistroan sartzea




Izen bat har dezakeen geografiako edozein elementu, naturala edo artifiziala, definitzen dugu entitate geografikotzat. Terminologia Batzordeak 2022 (leiho berri batean irekitzen da). urtean onartutako terminoetan oinarritzen da (euskadi.eus/euskalterm).

Gehien erabiltzen diren entitate geografikoen kodeak

KODEA ENTITATEA
001000 Aurkintza
101010 Bizkarra, hegia
101030 Gailurra, tontorra
102030 Erreka-zuloa, sakana
102070 Lepoa
103030 Ordokia
104060 Hegala, mazela
202010 Erreka, latsa
202050 Iturburua
301030 Basoa, oihana
303050 Pastizal
304010 Alorra, soroa
401010 Auzoa
401020 Bazter-auzoa
403030 Baserria
403070 Etxea
410240 Industrialdea
608030 Eliza
608050 Ermita, baseliza
806010 Biztanle-entitatea

Entitate geografikoen kode osoak

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri nahiz gainerako toki-entitateen izen ofizialen zerrendarekin batera, izenok aldatzeko prozedura legalen berri zehatza ere ematen da.

  • Toki-entitateen izen ofizialak

    Aplikazio honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateen izen ofizialen zerrenda eguneratuaren berri ematen da, bai eta zenbait informazio osagarri ere, hala nola: herri-izenak deklinatzeko era, ofizialtzeko hartutako bidea eta abar.

  • Toki-entitateen izen ofizialak aldatzeko prozedurak

    Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzak EAEko toki-entitateen izenak era egokian, hau da, Euskaltzaindiak finkatutako formaren arabera, ofizialtzeko beharra nabarmendu du beti, eta azken urteotan helburu hori betetzeko ahaleginean jardun izan du. Lan horren emaitzaren erakusgarri dugu euren izena aldatu duten toki-entitate ugariak: hogeita bost bat udalerri, ehunetik gora kontzeju (administrazio-batzarrak), eta hainbat toki-entitate txiki.

    Zeregin horretan, Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 10.1 artikuluak finkatutako irizpidea izan dugu gogoan; horren arabera, jatorrizko izen euskaldun, erromantzezko edo gaztelaniazkoari dagokion idazkerari men egin behar zaio toki-entitateen izenak aldatu, egokitu edo finkatzeko orduan.

    Ahalegin horretan sakontzeko asmoz (prozesua ez baita amaitu), Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetzak, ohi duenez, izen ofiziala aldatu nahi duten toki-entitateei laguntza eskaintzen jarraituko du. Gai honen inguruan argibideak eskatzeko, honako helbide elektroniko honetara idatzi behar da: geoeuskadi@euskadi.eus

    Horretaz gainera, interesa duten guztiek toki-entitateen izenak ofizialtzeko jarraitu beharreko prozeduren laburpenak aurkituko dituzte hemen, herrialdeka eta, Arabako kasuan, administrazio-batzarren (kontzejuak) berezitasunak kontuan hartuta. Prozedura bakoitzari dagokion legearen aipamena ere aurkituko du web orri honen erabiltzaileak.

Batzorde honen ezaugarrien berri ematen da: 1996.urtean sortu zen Euskararen Aholku Batzordearen barruan, erakunde berezi eta iraunkor gisa (132/2000 Dekretua, uztailaren 11koa). Batzordeko kideak eta funtzioak aipatzeaz batera, orain arte onartu eta garatu dituen jarduketa-planak ere jasotzen dira.

  1. Toponimiako Batzorde-atal berezia eratzeko eta aldatzeko dekretuak

    Batetik, 156/1996 Dekretua, ekainaren 18koa, Euskararen Aholku Batzordearen eraldaketari buruzkoa; Dekretu horretan, Toponimiako Batzorde-atalaren sorreraren berri ematen da; bestetik, 132/2000 Dekretua, uztailaren 11koa, Euskararen Aholku Batzordearen antolamendua eta funtzionamendua aldatzen duena, eta 179/2002 Dekretua, uztailaren 16koa, Batzordearen osaera ezartzen duena. Azkenik, Euskararen Aholku Batzordearen 176/2007 Dekretua (berria).

  2. Toponimiako Batzorde-atal bereziko kideak izendatzeko ebazpenak

    • Kideen izendapena (2003) (pdf, 13,88 Kb, gazteleraz): Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2003ko irailaren 22an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen
    • Kideen izendapena (2008) (pdf, 27,19 Kb): Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2008ko urtarrilaren 14an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.
    • Kideen izendapena (2011)  (pdf, 79 Kb) Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak 2011ko otsailaren 21ean onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.
    • Kideen izendapena (2013)  (pdf, 128 Kb) Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak 2013ko azaroaren 14an onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko hainbat kideren kargu-uzte eta beste batzuen izendapenak onartu zituen.
    • Kideen izendapena (2015)  (pdf, 429 Kb) Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak 2015eko apirilaren 21ean onartutako Ebazpenaren bidez Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Batzorde-ataleko kideak izendatu zituen.
    • Kideen izendapena (2017)  (pdf, 255 Kb) EBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskararen Aholku Batzordeko batzorde-atal berezien zein Batzorde-atal Iraunkorraren osaera jakinaraztekoa.
  3. Batzordearen jarduketa-planak.

    Atal honek 1999-2001 aldiko planaren gainean egindako balorazioa eta ondoren egin diren bi Jarduketa-planen edukiak biltzen ditu.

  4. Toponimia Batzordeak onartutako dokumentuak 

 

toponimia_tolono

 

Gure leku-izenen historia: Toloño Mendilerroa (PDF, 8.91 MB)

 Toponimia eta kartografia: Oinarrizko Eskuliburua  

 Toponimia eta kartografia: Oinarrizko Eskuliburua (pdf, 2,13 MB)

Toponimia-lan baten xede behinenak leku-izenak zehaztea eta kartografiako erreferentziak finkatzea dira, hau da, izena dagokion lekuan kokatzea eta zuzen idaztea. Horretarako, izenok dokumentatu, jaso, sailkatu, hautatu eta arautu egin behar dira; zeregin horietako bakoitzaren azalpena da eskuliburu honen ardatz nagusia.

 Izen Geografikoen Glosarioa

 

Izen Geografikoen Glosarioa (pdf, 170 kB )

Euskal Herriaren eremuan aurki ditzakegun entitate geografikoak bildu eta nola izendatu behar diren zehaztu da glosario honetan, bai eta frantsesezko eta gaztelaniazko ordainak eman ere.
Hortaz, toponimia arloko normalizazio-lanak bideratzeko ezinbesteko tresna dugu glosario hau.

 

Azken aldaketako data: