Klima Aldaketaren erronkari egokitzeko EAEko itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren berrikuspen eta egokitzapen-prozesua
Martxoaren 13ko 43/2007 Dekretuaren bidez, behin betiko onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babesteko eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala (aurrerantzean, LPS). Hogei urte inguru igaro dira Plan hori idazten hasi zenetik, 1999. urtean, hain zuzen ere. Aldi horretan, itsasertzaren lurralde-antolamendura hurbiltzeko moduari buruzko jakintzagai-aurrerapenak egin dira. Denbora horretan, itsasertzari buruzko legedi berriak sortu dira, Lurralde Antolamenduaren Gidalerro berriak arestian onartu dira, eta klima-aldaketaren erronkari heltzeko beharra sortu da mundu-mailako kezka handi gisa.
Itsasertzaren eremuari buruzko lege berriak onartu dira eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak onartu dira uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuaren bidez;,hala, beharrezkoa da garapenerako lurralde-plangintzaren eta LAParen arau-edukia eguneratzea eta araudi berri horietara egokitzea.
Klima aldaketa da gizadiak aurre egin behar dion erronkarik garrantzitsuena, Barack Obamak, 2009-2017 urteen artean Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, adierazi zuen bezala: "Klima aldaketa sentitzen duen lehen belaunaldia gara. Horren inguruan zerbait egin dezakeen azken belaunaldia gara". Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspen-dokumentuak bere araudian ezartzen du Itsasertzeko Lurralde Plan Sektoriala itsas mailaren igoeraren eta muturreko olatuen ondorio kaltegarrietara egokitu behar dela.
Aldagai horiek guztiek pentsarazten dute LPS hori berrikusten hasi behar dela. Berrikuspena idazteko lehen urrats gisa, Sailak, 2019an, "Aurretiko azterlan bat eta diagnostiko bat" egiteko agindu zuen eta idatzi dira. Une honetan, berrikuspena jarraitu behar da, lehenengoz Lurralde Plan Sektorialaren aurrerapen bat idatziz, eta gero behin betiko dokumentu bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak ezarritako izapideen arabera.
LPSak EAE osorako antolamendu sektorialeko planak dira. Plan horiek idaztea Eusko Jaurlaritzako edo, hala badagokio, foru-aldundietako sail, zuzendaritza edo erakunde eskudunen mende dago, eta gai jakin baterako antolamendu-tresna zehatzagoak dira, HAPOek ere errespetatu beharrekoak. LPSek honako gai hauek antolatzen dituzte, besteak beste: Nekazaritza eta basogintza, Ibaien eta Erreken Ertzak, Errepideak, Energia Eolikoa, Trenbide Sarea, Jarduera Ekonomikoetarako eta Merkataritza Ekipamenduetarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoa, Hezeguneak, Itsasertza Babestu eta Antolatzea, Hiri Hondakinen Azpiegiturak edo Bizikleta Bideak.
Orrialdekako planoen aurkibidea Azken aldaketako data:
Klima Aldaketaren erronkari egokitzeko EAEko itsaertza babestu eta antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren berrikuspena eta egokitzapenaren Aurrerapena
1.- Memoria (PDF, 5 MB)
2.- Planoak
1 (24 MB)
2 (30 MB)
3 (36 MB)
4 (39 MB)
5 (27 MB)
6 (19 MB)
7 (23 MB)
8 (24 MB)
9 (26 MB)
10 (18 MB)
11 (20 MB)
12 (24 MB)
13 (23 MB)
14 (21 MB)
15 (26 MB)
16 (34 MB)
17 (24 MB)
18 (24 MB)
19 (23 MB)
1 (24 MB)
2 (30 MB)
3 (35 MB)
4 (38 MB)
5 (27 MB)
6 (19 MB)
7 (23 MB)
8 (24 MB)
9 (26 MB)
10 (17 MB)
11 (19 MB)
12 (23 MB)
13 (23 MB)
14 (21 MB)
15 (26 MB)
16 (34 MB)
17 (24 MB)
18 (24 MB)
19 (23 MB)
1 (23 MB)
2 (30 MB)
3 (36 MB)
4 (38 MB)
5 (24 MB)
6 (15 MB)
7 (16 MB)
8 (17 MB)
9 (23 MB)
10 (16 MB)
11 (19 MB)
12 (20 MB)
13 (20 MB)
14 (21 MB)
15 (25 MB)
16 (33 MB)
17 (23 MB)
18 (23 MB)
19 (23 MB)
3.- Ingurumen-azterketa: Hasierako dokumentu estrategikoa (PDF, 24 MB)
AGINDUA, 2021eko martxoaren 24koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala berrikusteko eta klima-aldaketaren erronkara egokitzeko prozedurari. (EHAA 2021/03/31)
Eranskina “Herritarrek parte hartzeko programaren laburpena” barne.
Klima Aldaketaren erronkari egokitzeko EAEko Itsasertza Babestu Eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren Berrikuspen eta egokitzapenerako aurretiazko azterketak eta diagnostikoa (2020) | |
Ez dago dokumenturik gaur egun.