Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

EAEko baso inbentarioa 2005

Baso-eremuari buruzko gaur egungo pertzepzioan eskakizun sozial, ekonomiko, ekologiko eta kulturalak barne hartzen dira, iraunkortasuna parametro nagusitzat harturik.  Baso-eremua funtzio anitzeko eremu gisa ikusten da: egurra eta deribatuak, ura, giza eta animalia-elikadura, enplegua, erregaiak, aisia, habitatak, karbono-biltegia, dibertsitate biologikoa, ingurumenaren babesa, paisaia eta abar.

Hemen aurkezten den EAEko Baso Inbentarioa 2005  azterlanaren xedea funtzio produktibo, babesgarri, ekologiko eta aisialdiko horietako askorentzat balioak eta adierazleak aztertu eta balioztatzea da.

EAEko Baso Inbentarioa 2005 estatistika ofiziala da, Saileko Estatistika Organoko 2005-2008 Euskal Estatistika Planan integratuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza ekonomiko eta operatiboa izan duena.

Inbentario hau, IFN3 - Nazio-Baso Inbentarioa estatistika-eragiketaren eremu metodologikoan garatuta, Ingurumen Ministerioaren laguntzarekin gauzatu da. Ministerioak, IFN3ko arduraduna, lursaileen altxatze eta prozesatzerako, balorazio ekonomikorako, biodibertsitate azterketarako eta baso paisaiaren eboluziorako euskarri tekniko eta ekonomikoa eman du.

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

                        

Kontantua: forestal.seas@nasdap.net

Hurbilketa Orokorra

2005eko EAEko Baso Inbentarioaren Aurrekariak eta Garapena

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

EAEko Baso Inbentarioa aldizkako azterlan estatistikoa da, eta hura gauzatze aldera elkarlotutako zenbait fase burutu behar dira. Azterlanak baso-eremuei buruzko une jakin bateko informazioa eskaintzen du. Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) lau Baso Inbentario orokor ditu: 1972koa (IFN1ean txertatua), 1986koa (EAEn egindako lehena), 1996koa (IFN2an txertatua) eta 2005ekoa (IFN3an txertatua). Lehenengoa Estatuko Administrazio Zentralak gauzatu zuen, eta gainerakoak Euskal Administrazioak eta Estatuko Administrazio Zentralak batera. 2005-2008 Euskal Estatistika Plana osatzen duten EAEko Baso Inbentarioa 2005 estatistika ofizialetako bat da; haren arduraduna Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Estatistika Organoa izan da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUSTATen laguntzaz eta partaidetzaz. Egindako inbentario bakoitzak, emaitzetan loturarik duten arren, berezko ezaugarriak ditu, muga teknikoen nahiz une bakoitzean dauden eskakizun eta sentsibilitateen arabera. Baso Inbentarioa bereziki garrantzitsua da EAEn, ezen:

  1. Basogintzaren ikuspegitik, Euskal Autonomia Erkidegoa Estatuko gune aktiboenetakoa da, azalera-unitateko produktibitatea Europako handienetakoa duelarik. Horri gehitzen badiogu baso-azaleraren zati handi baten ustiapen-denbora laburra dela, basoen parametro estruktural nagusiak asko aldatzen dira denbora-tarte laburretan.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko baso-eremuan gizakiaren presentzia handia da. Euskal lurra, aski menditsua, biztanleriaren presiopean egon izan da betidanik. Gaur egun, lurraldearen gizatiartze-prozesuak aurrera jarraitzen du, eta hura funtzio anitzeko eremu izatea eskatzen da, alegia honakoak eskain ditzala: egurra eta haren deribatuak, ura, elikagaiak, enplegua, bazkak, erregaia, aisia, habitatak, karbono-biltegia, ingurumenaren babesa, paisaia eta abar.
  3. Euskal Herrian kontuan hartzekoa da mendien mende bizi den edo haietan lan egiten duen landako biztanleria-kopurua. Landa-ingurunean kokatuta dauden zerrategiak eta bestelako industri jarduerak mendietan lortutako egurraren beharra dute baliabide gisa, eta beraz lagungarria da basoen egoerari buruzko informazio-maila egokia edukitzea, lehengai-hornidurari begira plangintza-lanak errazteko.
  4. Era berean, baso-kudeaketa iraunkorreko PEFC egiaztapen-sistema eskualde mailan ezartze aldera, beharrezkoa da basoei buruzko informazio-sistemak izatea, egiaztapen-sistemaren adierazle ugarien jarraipena eta ebaluaketa egiteko; Baso Inbentarioa aipatu informazio-sistemaren osagai garrantzitsua da.
  5. Bestalde, EAEn basoei buruzko informazio-sistema bat (EBIS) diseinatu eta ezartzeari ekin zaio, informazioaren teknologia berriak, eta bereziki Internet, baliatuz informazioa datu-base handi batean egituratzen eta zerrendatzen duena, hura erabiltzaileen eskura jarriz, derrigorrezko isilpekotasun-mugen barruan; sistema horretan Inbentarioak rol garrantzitsua du.

EAEko inbentarioen aipamena

Lehen Inbentarioak (IFN1), Gipuzkoan 1971n eta Araban eta Bizkaian 1972an burutua, aurreneko aldiz hiru Lurralde Historikoetako mendien egoera orokorrari buruzko informazioa eskaintzen du, eskualde-mailako datuez; Inbentario hura Nekazaritza Ministerioko Mendien Zuzendaritza Nagusiak diseinatu eta gauzatu zuen.

IFN1 egikaritzeko lagungarri izan ziren faktore nagusietakoak izan ziren basoko erauzte-sektoreei buruzko estatistikak urriak, zatikatuak eta nola-halakoak izatearen pertzepzioa, eta egoera ekonomikoaren hobekuntza, estatuko aurrekontuen hazkundea eta teknika berriak ekarri zituena, hala nola airetiko argazkiak, lehen ordenagailu elektronikoak eta orduan modernoak ziren aparailu dasometriko, kartografiko eta fotointerpretaziokoak.

IFN taxutu zutenen asmoa zen, inplizituki, proiektuari jarraipena ematea eta lehenengo zikloa eta hurrengoak burutu ostean hura errepikatzea. Ziklo hori 10 urtekoa izatea erabaki zen, etorkizuneko inguruabarren arabera 5 urtera murrizteko aukeraz hazkunde azkarreko basoekiko eremuetarako. 1984. urtean, ziklo hori aise gainditua zegoen Estatuaren zati handi baterako, eta baita EAErako ere.

1984an, orduko Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak, eskuragarri zeuden datuak zaharrak baitziren, EAEko lehen Baso Inbentario propioa izango zena egikaritzeko hastapeneko lanei ekitea erabaki zuen. EAE osorako 1/25.000 eskalako kartografia moldatu zen, basoko gaikako mapa gainjarri zen eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin eragiketa estatistiko osoaren euskarri metodologikoa hitzartu zen; izan ere, ICONAren lantalde teknikoa, IFN1 burutu zuena, orduan IFN2ren diseinua lantzen hasia zegoen.

EAEko lehen Baso Inbentarioa, 85-86koa, estatu-mailan IFN2 gauzatzeko test bezala baliagarria izan zen. IFN1en jarraikortasuna inbentarioaren oinarrizko ezaugarri bihurtu zen, baina, horrez gain, gizartean mendiari buruz sortzen ari ziren eskakizunak eta orduan Europako Erkidego Ekonomikoa zenetik heldu ziren estatistika-mailako eskaerak aintzat hartu ziren.

85-86ko EAEko Baso Inbentarioan probatutako metodologiaz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 86-96 IFNa egin zuen, eta metodologia hura bera oinarri harturik, EAEn gaineratutako aldagaiekin batera, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin lankidetzan,  1996ko EAEko Baso Inbentarioa, bigarrena, gauzatu zuen.

10 urteko ziklo hori, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, luzeegia da hazkunde azkarreneko baso-espezieei begira, eta muga bat datu eguneratuagoak behar dituzten baso-kudeaketako estrategia jakin batzuk garatzeko orduan. Hori dela-eta, 2001. urtean BASONET sarea, Baso Inbentarioko lurzatien lagin adierazgarri batez osatua, sortu zen. Sare horren xedeak dira ziklo laburreko espezieen datuak eguneratzea eta Baso Inbentarioa datu gehigarriekin (lurzoruaren eta orbelaren, egur hilaren eta basoetako kalteen azterketa) osatzea.

Baso-eremuari buruzko pertzepzioa bilakatu egin da azken urteotan, eskakizun sozial, ekonomiko, ekologiko eta kultural berriak barne hartuz, iraunkortasuna parametro nagusitzat harturik. Bilakaera horretan lagungarri izan dira, besteak beste, "Ingurumenari eta garapenari buruzko konferentzia" (1992), "Basoei buruzko gobernuarteko taldea", Basoen Babesari buruzko Ministerio Konferentziak (azkena Vienakoa, 2003an), "Basoei buruzko NBEren Asanblada orokorra"ren bilkura berezia, 1991, 1997 eta 2003ko basoei buruzko mundu-biltzarrak eta horien 1993, 1997, 2001 eta 2005eko baliokide espainiarrak nahiz 16/94 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Zaintzeari buruzkoa, legegintza eta kudeaketako arau ezberdinak eta basogintzarako eta dibertsitate biologikorako estrategia berriak.

Baso-eremua, beraz, hainbat gairen hornitzaile gisa ikusten da, hala nola egurra eta haren deribatuak, ura, elikagaiak, enplegua, sendagaiak, bazkak, erregaiak, aisia, habitatak, karbono-biltegia, dibertsitate biologikoa, ingurumenaren babesa, paisaia eta abar. Inbentario honen helburu bat da PARAMETRO horietako askotarako balioak kalkulatzea. Funtzio edo baliagarritasun produktibo, babesgarri, ekologiko eta aisialdikoen parametro edo adierazleak jasotzen dituenez,  EAEko baso-sistemen inbentario gisa defini daiteke.

2005eko EAEko helburu eta ezaugarri nagusiak

Baso Inbentario honen , Estatuaren gainerakoan bezala, honakoak dira, besteak beste:

  • EAEko baso-ekosistemen egoera eta bilakaerari buruzko informazio estatistiko homogeneo eta egokia eskaintzea.
  • EAEko baso-politikak eta naturaren zaintza-politikak koordinatzeko tresna gisa baliagarria izatea.
  • Internet bidez sarbide errazeko datu-banku bat herritarren esku jartzea, haiek basoaren esparrua ezagut dezaten eta alor horretan parte hartu ahal dezaten.
  • Basoari, biologiari eta ingurumenari buruzko informazio eta komunikazioko europar sarearen partaide izatea.
  • Basoen bilakaera aztertu ahal izatea, birneurtutako lurzatiak eta hurrengo zikloan neurtuko direnak erkatzean.

Azken Helburuak lortzeko gisa honakoak aipa daitezke, besteak beste:

  • Azalera banatzea, hainbat aldagai aintzat hartuta: lurzoruaren erabilera, baso-formazio nagusiak, jabetza-erregimena, garaiera eta abar
  • Baso landatuen egitura adinka aztertzea.
  • Biomasa-izakinak estatistikoki kuantifikatzea, zuhaitz-kopurua, azalera basimetrikoa, bolumen zurgaia, beste bolumen batzuk, ekosistemen egitura eta abar neurtuz.
  • Birsorkuntza, fauna eta flora bakanak, fisiografia, lurzorua, sasitzen presentzia eta abar nahiz horien arteko harremanak arrazionalki interpretatzeko adierazleak eskaintzea.
  • Biotopoaren produktibitatea neurtzea.
  • Paisaia, haren bilakaera eta urrakortasuna ezaugarritzeko datuak eskaintzea.
  • Inbentariatutako ekosistemen biodibertsitatea ikertzea.
  • Higadura, sute, egoera fitosanitario eta abarrekin zerikusia duten parametroak ezagutzea.
  • Basogintzaren ekonomia eta enplegua nahiz sektoreko bide-azpiegiturak eta ekipamenduak aztertzea.
  • Garapen eta kudeaketa iraunkorraren neurketarako indizeak kalkulatzeko beharrezko diren datuak lortzea.
  • Inbentariatutako baso-sistemen etekin produktibo, aisialdiko, ekologiko, ingurumeneko eta paisaiakoak balioztatzea.
  • Zuhaitzetan eta sisteman hazkundeak, heriotza-tasa, mozketak eta aldaketak, hau da, bilakaera orokorra, kuantifikatzea.
  • Mendiek karbono-hobi eta karbono-dioxidoaren (CO2) erregulatzaile gisa duten garrantzia zehazteko beharrezko diren datuak eskaintzea.

Aurreko Inbentarioekiko berrikuntzak, berriz, honakoak dira, besteak beste:

  • Ordenagailu eramangarrien bidez landa-datuak biltzea.
  • Landa-tresna berrien erabilera: poltsiko-GPSak, hipsometro elektronikoak, kamera digitalak...
  • Ikertutako parametro-kopuru handiagoa, biodibertsitatean, egur hilean eta lurzoruetan atal berriak gehitu baitira.
  • Lurzati berberak banan-banan, aurreko datuak ondorengoekin, erkatzea.
  • Inbentariatutako zuhaitzen urteko batez besteko hazkundea kalkulatzea, horiek aldian-aldian berriz neurtuta.
  • Informazio numeriko eta kartografikoa Internet bidez hedatzeko baliabideak (PCaxis, web kartografikoa) gehitzea.
  • Basonet sareko datuak barne hartzea.

Aurreko Inbentarioetako Parametro batzuk ere mantendu dira, besteak beste honakoak:

  • Inbentario osoan, Lurralde Historikoa da informazioko oinarrizko lurralde-unitatea, emaitzak beste eskala batzuetan ere (eskualdea, herrialdea, arro hidrografikoa, udalerria eta abar) lortzen diren arren.
  • Inbentarioa jarraitua da, eta hamar urteko zikloak ditu, salbuespen batez: inbentarioen artean Basonet sareko lurzatiak sartu dira.
  • Geografi informazioko sistemak (GIS) mantendu dira, asko hobetuta bada ere.
  • Metodo estatistikoak dira nahi den informazioa lortzera bideratuko eragiketa ezberdinen oinarrizko tresna.

Laburbilduz, EAEko Baso Inbentarioak baso-eremuaren egoera eta bilakaera ezagutzeko eta haren funtzionamendua ulertzeko informazio baliagarria eskainiko du; horrenbestez, informazio horrek aipatu eremuaren kudeaketa iraunkorrean jarduketa arrazionalak garatzea ahalbidetuko die bai Herri Administrazioei bai Eragile Pribatuei.

Zatiak:

  1. Proiektuaren definizioa
  2. Baso-kartografia
  3. Eremu-laginketa
  4. Datuen prozesaketa eta analisia
  5. Argitalpena eta Egutegia

2005eko EAEko Baso Inbentarioaren Aurrerakiak eta Garapena, dokumentu osoa.

EAEko Baso Inbentarioa berariazko metodologien arabera garatzen da. Metodologia horiek azterlan estatistiko ofizialaren proiektu teknikoan deskribatzen dira, eta azterlanaren fase ezberdinak modu bateratuan gauzatzeko eta erabiltzaileek emaitzak behar bezala interpretatzeko gida moduan jokatzen dute.

2005eko EAEko Baso Inbentarioa egiteko diseinatutako metodoak honako hiru bloke hauetan taldeka daitezke:

Baso-kartografia eta azaleren kalkulua

EAEko Baso Mapa pantaila gaineko fotointerpretazioz egin da, koloretako ortoargazkietan oinarrituta. Aipatu koloretako ortoargazkia SIGPAC proiektuan (Nekazaritzako Lurzatiak Geografikoki Identifikatzeko Sistema) sortutakoa da; pixelaren gutxieneko tamaina 25 cm-koa da. Informazio gehiago

Eremu-laginketa

Zuhaitzez estalitako baso-azaleran kokatuta dauden kilometro koadroko UTM sareko lurzatiak (3.736) tokian bertan lagindu dira, baso-espezie ezberdinen izakin zurgaiak lortzeko beharrezko den informazio guztia nahiz espezieen ekologiarekin eta biodibertsitatearekin zerikusia duten bestelako adierazleak biltzeko xedeaz. Informazio gehiago

Emaitzen kalkulua

Berariazko metodoak garatu dira hainbat motako datuak sortzeko -oin handiago eta txikiagoen kokapena, azalera basimetrikoak, izakin zurgaiak, masen dentsitatea geruzaka, radiata pinuaren dentsitatea adinka eta abar-, biodibertsitate-adierazleak sortzeko eta basoak ekonomikoki balioesteko.

- Izakinak eta hazkundei buruzko informazio gehiago

- Parametro dendrometriko eta dasometrikoei buruzko informazio gehiago

- Balioespen ekonomikoari buruzko informazio gehiago

- Biodibertsitateko adierazlei buruzko informazio gehiago

PAGOA
Fagus sylvatica
HARITZA
Quercus robur
 
ERKAMETZ
Quercus faginea
AMETZ
Quercus pyrenaica
ARTE
Quercus ilex
HARITZ GORRI
Quercus rubra
 
EUKALIPTO
Eucalyptus sp
 
PINU GORRIA
Pinus sylvestris
PINU INSIGNIS
Pinus radiata
LARIZIO PINUA
Pinus nigra
 
ITSAS PINUA
Pinus pinaster
 
DOUGLAS IZEI
Pseudotsuga menziesii
LAWSON ALTZIFRE
Chamaecyparis lawsoniana
 
LARITZ
Larix kaempferi
Azken aldaketako data: 2017/06/13

Kontantua: forestal.seas@nasdap.net

Izakinak eta hazkundeak

Izakinen kalkulua

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

Landa-lurzati bakoitza geruza bati esleitzen zaio, baso-maparen informazioari jarraiki. Geruzak baso-espeziearen, zuhaiztiaren dentsitatearen eta masa-egoeraren edo adin-mailaren arabera xedatzen dira. Geruzak mugatzean, hura osatzen duten teseletan homogeneotasuna lortu nahi da inbentarioan aintzat hartu beharreko aldagai nagusiari dagokionez: egur-bolumena. Geruzak gutxieneko azalera dutela finkatzen dira, landa-lurzatiek behar adinako presentzia izatea bermatzeko eta horrela laginketa-akatsak handiegiak izatea ekiditeko; gutxieneko azalera hori lortu nahian, zenbaitetan geruza batean espezie ezberdinetako teselak biltzen dira.

Araban 18 geruza xedatu dira, Bizkaian 12 eta Gipuzkoan 14.

Lurzati bakoitzaren dentsitatea –hektareako oin-kopuruan– lagindutako oin bakoitzari dagokion dentsitatea batuz lortzen da. Lurzati bakoitzaren azalera basimetrikoa hektareako (m2/biz), berriz, lagindutako zuhaitz bakoitzari dagokion ebakidura arrunta batuz lortzen da, kontuan izanez zuhaitz bakoitzak, haren diametroaren arabera, hektareako oin-kopuru jakin bat ordezkatzen duela.

Landa-lurzati ezberdinetan lagindutako zuhaitz bakoitzari kubikazio-ekuazioak aplikatzen zaizkio zuhaitz bakoitzaren eta, hedaduraz, lurzati bakoitzaren bolumena eta urteko hazkundea lortzeko (m3/biz-tan), zuhaitz bakoitzaren bolumena aurrez aipatu dentsitate-faktoreaz biderkatuz.

Datuak Lurralde Historikoaren mailara aldatzeko, geruza bereko lurzati guztiak hartu eta horiekin parametro guztien batez besteko balioak hektareako kalkulatzen dira; balio horiek parametro dasometrikoak moldatzen dituzte. Batez besteko balio horiek geruzaren azaleraz biderkatuta, geruzaren balio absolutuak lortzen dira. Geruza guztien balio absolutuak gehituta, oin-kopuruen, bolumenen eta hazkundeen datuak, Lurralde Historikoan espezieen arabera banakatuak, lortzen ditugu; izakinen atalean ageri diren taulak dira.

2005eko Baso Inbentarioaren izakinen datu-bankua

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net


Distribución de Pies Mayores por Territorios Históricos, Especies y Clases Diamétricas

Distribución de Áreas Basimétricas (m2) por Territorios Históricos, Especies y Clases Diamétricas

Distribución de Existencias Maderables por Territorios Históricos, Especies y Clases Diamétricas

Distribución de Pies Menores por Ambitos Administrativos y Especies

Azken aldaketako data: 2009/05/28

Kontantua: forestal.seas@nasdap.net

Dendrometria eta Dasometria

Kubikazio-ekuazioak

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

Zutikako zuhaitz baten kubikazioa, hau da, gordetzen duen egurraren kalkulua, zenbait faktoreren mendeko eragiketa estatistikoa da, hala nola zuhaitz horren espeziea, tamaina eta forma. Mendi, eskualde edo herrialde batean hartako garatutako tarifak, taulak edo ekuazioak lortzeko modu praktikoa zuhaitz tipoen lagin adierazgarri bat edukitzea da -zuhaitz horiek hautatu, eraitsi eta kubikatu egiten dira-, zuhaitzen bolumenak kalkulatzeko eta aipatu kubikazio-ekuazioak taxutzeko. Ekuazio horiek erregresioko metodo estatistikoen bidez eraikitzen dira, espezie, forma eta Lurralde Historiko bakoitzari zein forma matematiko egokitzen zaion hobekien analizatuz, mendeko aldagaia (bolumena) aldagai askeen (diametroa eta altuera) arabera kalkulatze aldera.

Inbentario honen berezko zuhaitz tiporik ez izatean, 1996ko Baso Inbentarioko kubikazio-ekuazio berak erabili dira. Ekuazio berri bakarrak radiata pinurako sortu dira -EAEko izakin zurgaien %48 hartzen du, eta bere zutikako izakinak heldutasun- eta kapitalizazio-prozesu bizkorra jasaten ari dira-, IKT, S.A.k 1990 eta 2001 bitarte kubikatutako 732 zuhaitz tipoen arabera garatuak.

Kubikazio-ekuazioak, beraz, zutikako zuhaitz bat kubikatzeko tresna bat dira, hura eraitsi gabe erraz neurtzekoak diren magnitudeak baliatuz, hala nola haren diametro arrunta (hau da, bularraren parean edo 1,3 m) eta guztizko altuera. EAEko Baso Inbentarioaren kalkulu-faserako eskuragarri daude Lurralde Historiko bakoitzerako kubikazio- eta hazkunde-ekuazio berrienak.

Izakin zurgaiak edo zutikako bolumenak kalkulatzeko, landa-lanean bildutako oinarrizko datuez (espeziea, kubikazio-forma, diametro arrunta eta guztizko altuera) aldagai horiek lortzea ahalbidetzen duten ekuazioak erabili dira. Ekuazio horiekin honako magnitude hauek lor daitezke:

  • " Bolumena azalaz (BA): ardatz nagusiaren bolumen zurgaia, oinaldetik 7,5 cm-ko gutxieneko diametroraino, adarrak kontuan izan gabe.
  • " Bolumena azalik gabe (BAG): ardatz nagusiaren bolumen zurgaia, baina azalaren zatia kenduta.
  • " Abarren bolumena (AB): adarrek emandako bolumena 7,5 cm-ko gutxieneko diametroraino.

Bolumena Azalaz magnitudearen Urteko Hazkundeari (BAUH) dagokionez, 1996 eta 2005 bitarte birneurtutako milaka zuhaitz daudenez, espezie eta Lurralde Historiko bakoitzerako hazkunde-ekuazio propioak lortu dira, 9 urte horietan zuhaitz bakoitzak bolumenean izandako aldearen arabera.

Espezie, forma eta Lurralde Historikoaren arabera lortutako ekuazio horiek guztiak Dendrometria: Ekuazioak eta Parametroak menuan ageri dira.

Bizkaian 63 baso-espezieren kubikazio-ekuazioak lortu dira, eta Araba eta Gipuzkoan 66 espezierenak.

Ekuazioak jarraian adierazten den bezala baliatzen dira. Taulan espeziea, kubikazio-forma eta kalkulatu nahi den parametroa bilatzen dira.

Adibidez, radiata pinua bada, 1 kubikazio-formakoa, eta Araban Bolumena Azalaz (BA) kalkulatu nahi bada, taulak honako informazio hau ematen du:

 Espeziea

 Parametrua

 F.c.

 Modelua

 a

 b

 c

 d

 p

 q

 r

 D.n.m.

 Pinus Radiata

 VCC

 1

 11

 

 

 

 

 0,0006785

 1,86004

 1,01378

 

Baliatu beharreko ekuazio-eredu edo -mota 11 zenbakiaz seinalatutakoa dela adierazten du, hau da:

(11) VCC = p (D.n.)q    (H.t.)r

Ekuazioan p, q eta r letrak taulak eman dituenez ordezkatzen badira, ekuazioa honela adieraziko da:


VCC = 0,0006785 (D.n.)1,86004  (H.t.)1,01378


Non, txostenaren bukaeran dagoen nomenklaturan azaltzen den bezala:

D.n. diametro arrunta da milimetrotan (mm)
H.t. guztizko altuera da metrotan (m)

Eta lortzen da

VCC = bolumen zurgaia azalaz dezimetro kubikotan

 

Kubikazio-formako parametroak

1. Zuhaitz fusiformeak ia ardatz osoan, 6 m-tik gorako enbor zurgai, garbi eta zuzenez, gezia haren luzeraren %1 baino txikiagoa, zain ez okerra eta diametro arrunta 20 cm-tik gorakoa.

2. Lau baldintza hauek betetzen dituzten zuhaitzak: fusiformeak izatea, 4 metro edo gehiagoko enbor zurgaiak izatea, goiko aldetik adarkatzea eta 1 formakoa ez izatea. 

3. Zuhaitz fusiforme txikiak, non 75 mm-ko ardatz-diametroa 4 m-ko altueratik behera baitago.

4. Enbor nagusia 4 m-ko altuera baino lehen adarkatzen den zuhaitza.

5. Enbor nagusia bihurria, hondatua edo oso adartsua duten zuhaitzak, horregatik 1, 2 edo 3 formetan sailka ezin daitezkeenak.

6. Bururik gabeko edo lepatutako zuhaitzak, enborraren goiko aldea eta adarrak enborrerako lotunetik gertu moztu zaizkienak.

  1. Ekuazioak eta Parametroak

  2. Morfologi aldagaia

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

Ekuazioak eta Parametroak

Aldagarriak, parametroak eta kubikazio koefizienteak

  excel

  pdf

Araba ........................

 


(59 Kb)


(140 Kb)

Bizkaia .......................  

 
(76 Kb)


(757 Kb)

Gipuzkoa ....................  

 
(72 Kb)


(701 Kb)

Eredua / Kubikazio ekuazioak

 

Eredua

 

  Ekuazioak

     Nomenklatura (gaztelaniaz)
         

 1

 

 VCC = a + b (D.n.)²    H.t.

 

VCC = volumen maderable con corteza en dm3

 7

 

 VSC = a + b VCC + c VCC²

 

VSC = volumen maderable sin corteza en dm3

 8

 

 IAVC = a + b VCC + c VCC²

 

IAVC = incremento anual de volumen con corteza en dm3

 10

 

 VLE = a + b VCC + c VCC²

 

VLE = volumen de leñas gruesas en dm3

 11

 

 VCC = p (D.n.)q    (H.t.)r

 

D.n. = diámetro normal en milímetros (mm)

 12

 

 VLE = p (D.n.)q

 

D.n.m = media aritmética del D.n. (mm)

 13

 

 IAVC = a + b (D.n. - D.n.m.)

 

C.D. = clase diamétrica (cm)

 14

 

 IAVC = p (D.n.)q

 

C.D.m = media aritmética de la C.D. (cm)

 16

 

 IAVC = a + b D.n.²

 

H.t. = altura total en metros (m)

 17

 

 IAVC = a + b D.n. + c D.n.²

 

F.c. = Forma de cubicación (ver Anexos a Resumen)

 19

 

 IAVC = a + b D.n. + c D.n.² + d D.n.³

 

 

 20

 

 IAVC = a + b D.n. + d D.n.³

 

 

 21

 

 IAVC = c D.n.² + d D.n.³

 

 

 25

 

 IAVC = p (D.n.)q    (H.t.)r

 

Kubikazio ekuazioen metodologia ikusi

Morfologi aldagaia

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

 

 

Altura total media  por especies, formas de cubicación y clases diamétricas

Araba (PDF, 48 KB)

Bizkaia (PDF, 54 KB)

Gipuzkoa (PDF, 48 KB)

EAE (PDF, 63 KB)

 

Volumen maderable con corteza del pie medio por especies, formas de cubicación y clases diamétricas

Araba (PDF, 44 KB)

Bizkaia (PDF, 55 KB)

Gipuzkoa (PDF, 49 KB)

EAE (PDF, 64 KB)

  1. Masa dentsitatea, geruzaka

  2. Intsinis pinurako masa-dentsitatea, adinka

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

Masa dentsitatea, geruzaka

Parametro Dasometrikoak

Araba (PDF, 310 KB)

Bizkaia (PDF, 222 KB)

Gipuzkoa (PDF, 132 KB)

Euskadiko Autonomi Erkidegoa (PDF, 253 KB)

Intsinis pinurako masa-dentsitatea, adinka

Gutxienez oin nagusi bat (d>7,5 cm) duten lurzatiak bakarrik zenbatu dira, eta beraz Mozketa eta Basotze egoeratan lurzati asko ez dira ageri.

Adin-mota bakoitzari dagokion azalera gutxi gorabehera atera daiteke lurzati-kopurua 100 ha-z biderkatuta.

Koadro honek "espezie nagusia radiata pinua" gisa sailkatutako lurzatiei buruzkoa da; radiata pinudietan kokatutako lurzatiak dira.

Koadro hau abiapuntu harturik lortzen diren Izakinen eta Hazkundeen guztizko kopuruak radiata pinuaren guztizkoen oso antzekoak dira, baina ez berdinak, pinudietatik kanpo lekututako pinuak ere badirelako eta pinudietan inbentariatutako zuhaitz guztiak pinuak ez direlako.

Araba

Adina

Parzela kopurua

Dentsitatea (oin/ha)

Area Basimetikoa (m2/ha)

Ertaineko diametroa (cm)

Bolumena VCC (CM)

Haziera IAVC (m3/ha/urte)

1tik 5urtera

24

368,21

4,18

12,02

18,33

3,52

6tik 10 urtera

14

857,21

7,62

10,64

25,63

9,47

11tik 15 urtera

23

853,24

17,28

16,06

104,81

17,38

16tik 20 urtera

12

785,74

24,61

19,97

172,66

20,21

21tik 25 urtera

12

349,95

24,49

29,85

188,29

15,59

26tik 30 urtera

11

449,90

30,88

29,56

294,72

20,32

31tik 35 urtera

14

200,66

25,51

40,23

254,45

13,57

36tik 40 urtera

20

257,38

33,50

40,71

374,41

15,87

41tik 45 urtera

7

415,18

35,69

33,08

352,14

17,59

> = 46urte

4

290,86

37,24

40,37

425,61

17,90

Bizkaia

Adina

Parzela kopurua

Dentsitatea (oin/ha)

Area Basimetikoa (m2/ha)

Ertaineko diametroa (cm)

Bolumena VCC (CM)

Haziera IAVC (m3/ha/urte)

1tik 5urtera

83

356,34

4,23

12,29

14,88

7,93

6tik 10 urtera

71

882,54

11,46

12,86

50,80

22,62

11tik 15 urtera

128

718,10

17,44

17,59

107,50

22,14

16tik 20 urtera

84

529,27

22,52

23,28

169,62

20,23

21tik 25 urtera

59

471,66

26,03

26,51

223,43

20,15

26tik 30 urtera

71

360,68

31,21

33,19

297,44

19,57

31tik 35 urtera

74

380,99

33,73

33,58

338,37

19,12

36tik 40 urtera

66

318,60

37,69

38,81

413,44

20,01

41tik 45 urtera

40

296,48

36,80

39,75

414,72

18,90

> = 46 urte

11

400,71

36,45

34,03

407,21

19,43

Gipuzkoa

Adina

Parzela kopurua

Dentsitatea (oin/ha)

Area Basimetikoa (m2/ha)

Ertaineko diametroa (cm)

Bolumena VCC (CM)

Haziera IAVC (m3/ha/urte)

1tik 5urtera

41

289,31

2,71

10,92

9,06

5,68

6tik 10 urtera

61

661,63

8,11

12,49

33,38

15,36

11tik 15 urtera

50

768,39

16,64

16,60

98,59

21,31

16tik 20 urtera

40

680,52

25,79

21,97

184,97

24,38

21tik 25 urtera

35

454,59

26,32

27,15

213,76

20,12

26tik 30 urtera

39

493,64

33,42

29,36

292,54

21,42

31tik 35 urtera

59

448,17

35,48

31,75

331,07

20,42

36tik 40 urtera

37

383,16

40,52

36,69

409,03

21,80

41tik 45 urtera

40

421,98

43,14

36,08

429,31

24,02

> = 46urte

14

425,97

47,02

37,49

510,35

24,74

EAE

Adina

Parzela kopurua

Dentsitatea (oin/ha)

Area Basimetikoa (m2/ha)

Ertaineko diametroa (cm)

Bolumena VCC (CM)

Haziera IAVC (m3/ha/urte)

1tik 5urtera

148

347,88

4,00

12,10

14,43

7,08

6tik 10 urtera

146

788,47

9,69

12,51

41,12

18,33

11tik 15 urtera

201

745,81

17,22

17,15

104,95

21,40

16tik 20 urtera

136

596,39

23,67

22,48

174,40

21,45

21tik 25 urtera

106

452,24

25,95

27,03

216,26

19,62

26tik 30 urtera

121

411,65

31,89

31,41

295,62

20,24

31tik 35 urtera

147

390,38

33,64

33,12

327,42

19,10

36tik 40 urtera

123

328,07

37,86

38,33

405,77

19,88

41tik 45 urtera

87

363,73

39,62

37,24

416,39

21,15

> = 46 urte

29

397,75

41,66

36,52

459,54

21,78

Azken aldaketako data: 2009/05/28

Inbentarioen eboluzioa

  1. Azaleren alderaketa

  2. Izakinen alderaketa

Azaleren alderaketa

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

Euskal Autonomia Erkidegoko 2004-2005 Baso Mapa IFN3ren arau kartografikoetan oinarritu da, eta aipatu bi lan horietan aldaketak egon izan dira denboran zehar. Baso-mapak gero eta konplexuagoak dira eta gero eta alor gehiago barne hartzen dituzte. Bilakaera horiek direla-eta, azaleren datuak aurreko Inbentarioetako mapekoekin alderatzean tentu handiz jokatu behar da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko 2004-2005 Baso Mapa 1/10.000 eskalarekin parekagarria den eskala batez landu da, eta aurreko Mapan (1996), berriz, 1/25.000 eskala erabili zen.
  • Unitate administratibo jakin batzuetako (udalerria, eskualde, lurraldea) azaleretan aldaketak eman bide dira horietan ere aldaketa administratiboak egon direlako edo iturri kartografiko zein lan-eskala ezberdinak erabili direlako. Horren ondorioz, gerta liteke 2005ean udalerri, eskualde edo Lurralde baten guztizko azalera geografikoa 1996an ageri denarekin bat ez etortzea.
  • 1996ko lurzoru-erabileretan aldaketak egin dira 2005eko mapan, mota berriak sartu eta beste batzuk bereizi direlako. 1996 eta 2005eko mapen arteko alderaketak errazte aldera, aldaketak jarraian doan taulan jaso dira:

 Lurzoru-erabilera 1996  Tipo Estrukturalak 2005
Ura  17 Hezegunea
 18 Ura
Hiritarra  16 Artifiziala
 21 Autobideak eta autobiak
 29 Hiri inguruko parkea
 30 Jolas-eremua
 23 Meatzaritza, hondakindegiak eta zabortegiak
Harkaiztiak eta padurak  10 Gainazaleko landaretzarik gabeko mendia
 36ko zati bat. Harkaiztiak bazkaz
Larreak

 34 Larrea
 24 Larrea hesiez

Belardiak  9 Belazea
 35eko zati bat. Belardia-sasitza
 36ko zati bat. Harkaiztiak bazkaz
Sasitzak  8 Sasitza
 4 Basoaren osagarriak
 22 Eroapeneko azpiegiturak
 35eko zati bat. Belardia-sasitza
 36ko zati bat. Harkaiztiak bazkaz
Baso zuhaitzeztatu trinkoa  1 Basoa
 2 Baso landatua
 11 Menditik kanpoko zuhaitzak (Erriberak)
 37 Erriberak baso-eremuan
Baso zuhaitzeztatu sarea  "Baso zuhaitzeztatu trinkoa"n txertatua
Lan intentsiboak  15 Nekazaritzakoa eta larre artifizialak
  • 1996an, zuhaitzez estalitako baso-azalera trinko eta sarearen artean bereizten zen. 2005ean, aldiz, honako Tipo hauetan bereizten da: 1-BASOA, 2-BASO LANDATUA, 11-MENDITIK KANPOKO ZUHAITZAK (ERRIBERAK) eta 37-ERRIBERAK BASO EREMUAN.
  • Azkenik, espezieen atalean, IFN3ren zenbakikuntza-arauei jarraitu zaie. Horrenbestez, bi zifrako zenbakikuntzatik (1etik 99ra) hirukora pasa da zuhaitz-espezieen kasuan eta laukora zuhaixka-erakoen edo erabilera mistoen kasuan. Beraz, espezieak 100dik azpiko kode bat badu, posible da 1996 eta 2005 bitartean mantendu izana (adibidez, 71-Pagoa). Haren kodea 100dik gorakoa bada, baliteke kodeketan espezie berria izatea edo espeziea generoaren mailatik (1996) espezie jakin baten mailara (2005) banakatu izana. Hori da, adibidez, 35-Larix spp. espeziearen kasua, baso-mapa berrian (2005) honakoetan banakatzen dena: 35-Larix spp., 235-Larix decidua, 335-Larix leptolepis eta 435-Larix x eurolepis.

Salbuespen horiek guztiak aintzat hartuta, 2005eko Baso Inbentarioaren ezaugarri garrantzitsu batzuk nabarmen litezke 1996ko aurrekoarekin alderatuz, izakin zurgaien kopuruei dagokienez:

  • Zuhaitzez estalitako baso-azalera 390.000 ha-tik 396.700 ha ingurura hazi da.
  • Koniferoen azalerak behera egin du, 206.400 ha-tik 195.500 ha ingurura. Hostozabalen azalerak, bestalde, gora egin du, 183.600 ha-tik 201.150 ha ingurura. Baso Mapa egiten denetik lehen aldiz, eta 1972az geroztik lau aldiz egin da, hostozabalen azalera koniferoena baino handiagoa da.
  • Radiata pinua da oraindik ere hedadura handienekoa, baina behera egin du, 1996ko 150.000 ha-tik 2005eko 137.500 ha ingurura. Nolanahi ere, beherakada hori neurri batean erlatiboa da; izan ere, mozketa-azalera kontuan hartzen ez bada, hau da, egiaz radiata pinuaz landatutako azalera bakarrik zenbatzen bada, egonkor mantendu da 131.000 ha ingurutan.
  • Radiata pinuaren mozketa-azalera jaitsi egin da, 1996ko 18.150 ha-tik 2005eko 6.600 ha ingurura. Horren esplikazio gisa, basogintzako jarduerak azken mozketan jasandako beherakada eta mozketa eta landaketaren artean denbora-tarte murritzagoa uzteko gaur egungo joera aipatu behar dira.
  • Tantai-basoen egoeran diren radiata pinudi helduen azaleran beherakada bortitza eman da: 1996ko 81.500 ha-tik 2005eko 63.700 ha ingurura jaitsi da. Beherakada hori haga-basoen gorakadak arindu du hein batean, 1996ko 13.500 ha-tik 2005eko 30.500 ha ingurura.
  • Aldi berean, baso misto atlantikoa -azken mozketa baten ondoren edo nekazaritzako jarduerari utzi ostean sortu ohi den geruza eta haziko hostozabalen espezie ezberdinen askotariko nahastura- hazi egin da, 1996ko 23.900 ha-tik 2005eko 35.650 ha ingurura.
  • Pagoa da oraindik ere, radiata pinuaren atzetik, azalerari begira bigarren espezie garrantzitsuena, 1996 eta 2005 bitarte 55.000 ha ingurutan mantendu delarik.

Izakinen alderaketa

2005eko Baso Inbentarioaren ezaugarri garrantzitsu batzuk nabarmen litezke 1996ko aurrekoarekin alderatuz, izakin zurgaien kopuruei dagokienez:

  • Mendian izakinak dezente hazi dira, Basonet sareko datuek jada aditzera eman zuten moduan. 9 urtetan bakarrik, izakin zurgaiak 41,6 milioi m3-tik 54,8 milioira hazi dira.
  • Haien azalerak behera egin duen bezala, koniferoen izakinen garrantzi erlatiboak ere behera egin du EAEko izakin zurgaien guztizkoan: %67tik %63ra jaitsi da.
  • Koniferoen izakinak %24 hazi dira, eta hostozabalenenak %47.
  • Azaleran behera egin duen arren, radiata pinua da oraindik ere izakin handienak dituena (26,3 milioi m3), eta haren garrantzi erlatiboa EAEko izakin zurgaien guztizkoan %40tik %48ra pasa da. Horren esplikazio gisa, basogintzako jarduerak azken mozketan jasandako beherakada eta pinudi gazteko azalera handi bat inbentarioan sartu izana aipatu behar dira.
  • Pagoak, azalera mantendu badu ere, zutikako bolumena nabarmen areagotu du, 6 milioi m3-tik 8,3 milioira pasa baita.

 Espezie

 Izakinak 2005 (m3)

 Izakinak 1996 (m3)

 Hazkundea (%)

 Pinus radiata

 26.328.723

 21.760.109

 21

 Fagus sylvatica

 8.278.223

 6.022.668

 37

 Pinus sylvestris

 2.443.636

 2.018.374

 21

 Quercus robur

 2.803.015

 1.845.661

 52

 Pinus nigra

 1.876.459

 1.076.482

 74

 Larix spp.

 1.331.810

 997.180

 34

 Eucaliptos

 1.445.607

 817.311

 77

 Chamaecyparis laws.

 951.196

 716.425

 33

 Pseudotsuga menziesii

 690.292

 226.994

 204

 Otras especies

 8.667.545

 6.107.840

 42

 Espezieak guztira

 54.816.506

 41.589.044

 32

Biodibertsitatea

Azken aldaketako data: 2009/05/28