EAE-ko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala
EAE-ko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala
AURKEZPENA
Esku artean duzuen Isatserta babestu eta antolatzeko Lurraldearen Arloko plana helburu nagusi baterako landu da: Ondare natural ikaragarria den EAEko itsasertzaren blindaje handiagoa lortzea, ingurumenaren eta ekologiaren aldetik.
Hala bada, tresna erabakiorra izango da euskal itsasertza bere osotasunean hartu, eta bertan eragiten duten jardueren ondoriozko kalteak gutxitzeko neurri eraginkorrak zehazteko.
Azken batean, ez da itsasertza babestu eta antolatzea bakarrik; horrez gain, itsasertzean eta lehorreko bere ingurunean lurralde eta hirigintza jardueretan diharduten administrazio desberdinen arteko koordinazioa optimizatu nahi da, ahalik eta modu eraginkorrenean ingurumen aldetik osasuntsu dauden eremuak zaintzeko eta ahul dauden eremuak, berriz, hobetu edo birsortzeko.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko martxoaren 13an behin betiko onartu aurretik, administrazio desberdinek eta gizarte eragileek eta elkarteek lau hilabeteko epean, jendaurreko informazioaren izapidearen barruan euren ekarpenak egiteko aukera izan zuten.
Itsasertzeko Lurraldearen Arloko Plana, aurretik behin betiko onartutako Hezeguneetako Lurraldearen Arloko Plana eta Ibaien eta Erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana osatzera dator, itsasertzaren babes maila bizkortu eta sendotuz.
Antolamenduko esparrua itsas-erriberaren barne mugatik hasi eta 500 metroko tartea da; Kostaldeari buruzko Legean zehaztutako eragin-esparrua, hain zuzen. Esparrua ibaiertzetaraino zabal daiteke, itsasaldien eragina iristen deneraino.
Antolamendurako eremu horretan, natur baliabideak babestu, hobetu eta zaintzeko irizpideak ezartzen ditu eta bestalde, itsasertzaren erabilera publikoa arautzeko gidalerroak ezartzen ditu. Horrekin batera, babes bereziko guneak adierazteko irizpideak proposatzen ditu, Kostaldeei buruzko Legeari jarraituz, eta baita euskal itsasertzeko hainbat eremu ingurumen aldetik sentikorrak diren guneen katalogoan sartzeko irizpideak ere, Euskal Herriko Ingurumena babesteko Lege Orokorra betez.
Gure itsasertza babesteko asmoz, babes-kategoria desberdinak ezartzen ditu eta aldi berean kategoria horietako bakoitzean onar daitezkeen erabilerak proposatzen ditu, betiere itsasertzeko gune jakin batzuetarako ingurumen eta lurraldearen antolamendurako beste tresnatan araututakoa kontuan hartuz (Urdaibai, Parke Naturalak, Biotopo Babestuak, Natura 2000 Europako Sare Ekologikoan daudenak, portuak, eta abar. )
Guztia, hasieran esan dudan moduan, gu guztion altxorra den kostaldea zaindu eta babesteko; horrela bada, Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du iraunkortasunaren aldeko bere apustuan.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua
Esther Larrañaga Galdos
Dekretua
43/2007 DEKRETUA, martxoaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta AntolatzekoLurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen duena.
Agiri Teknikoa
Memoria
- I Liburukia: Informazio-memoria
- II Liburukia: Diagnostikoa
- III Liburukia: Justifikazio Memoria
- IV Liburukia: Antolamendu-arauak
- V Liburukia: Azterlan ekonomikoa eta finantzarioa eta jardun-programa
- VI Liburukia: Hirigintzako Udal-plangintzaren gaineko eraginak
Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazioari Buruzko Azterlana
Klima Aldaketaren erronkari egokitzeko EAEko itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren berrikuspen eta egokitzapen-prozesua
Martxoaren 13ko 43/2007 Dekretuaren bidez, behin betiko onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babesteko eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala (aurrerantzean, LPS). Hogei urte inguru igaro dira Plan hori idazten hasi zenetik, 1999. urtean, hain zuzen ere. Aldi horretan, itsasertzaren lurralde-antolamendura hurbiltzeko moduari buruzko jakintzagai-aurrerapenak egin dira. Denbora horretan, itsasertzari buruzko legedi berriak sortu dira, Lurralde Antolamenduaren Gidalerro berriak arestian onartu dira, eta klima-aldaketaren erronkari heltzeko beharra sortu da mundu-mailako kezka handi gisa.
Itsasertzaren eremuari buruzko lege berriak onartu dira eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak onartu dira uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuaren bidez;,hala, beharrezkoa da garapenerako lurralde-plangintzaren eta LAParen arau-edukia eguneratzea eta araudi berri horietara egokitzea.
Klima aldaketa da gizadiak aurre egin behar dion erronkarik garrantzitsuena, Barack Obamak, 2009-2017 urteen artean Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, adierazi zuen bezala: "Klima aldaketa sentitzen duen lehen belaunaldia gara. Horren inguruan zerbait egin dezakeen azken belaunaldia gara". Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspen-dokumentuak bere araudian ezartzen du Itsasertzeko Lurralde Plan Sektoriala itsas mailaren igoeraren eta muturreko olatuen ondorio kaltegarrietara egokitu behar dela.
Aldagai horiek guztiek pentsarazten dute LPS hori berrikusten hasi behar dela. Berrikuspena idazteko lehen urrats gisa, Sailak, 2019an, "Aurretiko azterlan bat eta diagnostiko bat" egiteko agindu zuen eta idatzi dira. Une honetan, berrikuspena jarraitu behar da, lehenengoz Lurralde Plan Sektorialaren aurrerapen bat idatziz, eta gero behin betiko dokumentu bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak ezarritako izapideen arabera.
LPSak EAE osorako antolamendu sektorialeko planak dira. Plan horiek idaztea Eusko Jaurlaritzako edo, hala badagokio, foru-aldundietako sail, zuzendaritza edo erakunde eskudunen mende dago, eta gai jakin baterako antolamendu-tresna zehatzagoak dira, HAPOek ere errespetatu beharrekoak. LPSek honako gai hauek antolatzen dituzte, besteak beste: Nekazaritza eta basogintza, Ibaien eta Erreken Ertzak, Errepideak, Energia Eolikoa, Trenbide Sarea, Jarduera Ekonomikoetarako eta Merkataritza Ekipamenduetarako Lurzoruaren Sorkuntza Publikoa, Hezeguneak, Itsasertza Babestu eta Antolatzea, Hiri Hondakinen Azpiegiturak edo Bizikleta Bideak.
Orrialdekako planoen aurkibidea Azken aldaketako data:
Klima Aldaketaren erronkari egokitzeko EAEko itsaertza babestu eta antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren berrikuspena eta egokitzapenaren Aurrerapena
1.- Memoria (PDF, 5 MB)
2.- Planoak
1 (24 MB)
2 (30 MB)
3 (36 MB)
4 (39 MB)
5 (27 MB)
6 (19 MB)
7 (23 MB)
8 (24 MB)
9 (26 MB)
10 (18 MB)
11 (20 MB)
12 (24 MB)
13 (23 MB)
14 (21 MB)
15 (26 MB)
16 (34 MB)
17 (24 MB)
18 (24 MB)
19 (23 MB)
1 (24 MB)
2 (30 MB)
3 (35 MB)
4 (38 MB)
5 (27 MB)
6 (19 MB)
7 (23 MB)
8 (24 MB)
9 (26 MB)
10 (17 MB)
11 (19 MB)
12 (23 MB)
13 (23 MB)
14 (21 MB)
15 (26 MB)
16 (34 MB)
17 (24 MB)
18 (24 MB)
19 (23 MB)
1 (23 MB)
2 (30 MB)
3 (36 MB)
4 (38 MB)
5 (24 MB)
6 (15 MB)
7 (16 MB)
8 (17 MB)
9 (23 MB)
10 (16 MB)
11 (19 MB)
12 (20 MB)
13 (20 MB)
14 (21 MB)
15 (25 MB)
16 (33 MB)
17 (23 MB)
18 (23 MB)
19 (23 MB)
3.- Ingurumen-azterketa: Hasierako dokumentu estrategikoa (PDF, 24 MB)
AGINDUA, 2021eko martxoaren 24koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala berrikusteko eta klima-aldaketaren erronkara egokitzeko prozedurari. (EHAA 2021/03/31)
Eranskina “Herritarrek parte hartzeko programaren laburpena” barne.
Klima Aldaketaren erronkari egokitzeko EAEko Itsasertza Babestu Eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren Berrikuspen eta egokitzapenerako aurretiazko azterketak eta diagnostikoa (2020) | |
Ez dago dokumenturik gaur egun.
EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen arloko Planaren aldaketa, Barrikobasori buruzkoa.
32/2016 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, EAEko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialaren behin betiko aldaketa onartzen duena, Barrikako udalerriko Barrikabaso aldeari lotuta. Eranskina: 2-15 antolamendu-plano aldatua. (2016/03/22 EHAA)