Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (SORGUNE 2024)

[SORGUNE]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da kultura-sorkuntza artistikoa sustatzen eta babesten duten titulartasun pribatuko kultura-gune independenteak kudeatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko pribatuei laguntzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta horien deialdia egitea.

Espazio horiek zuzkidura, azpiegitura eta egitura egokiak izan behar dituzte proiektu espezifikoak antolatzeko, sortzaileek beren sorkuntza eta ekoizpen artistikorako prozesuak garatu ahal izateko espazioak, baliabideak eta laguntza erraztuko dituztenak. Gainera, berrikuntzarako orientazioa, talentua hautemateko eta babesteko lanak, kudeaketa parte-hartzailea eta tokiko ingurunearekiko harremana eskaini beharko dituzte.

Proiektuen betekizunak:

1. Proiektuak eraqbat edo nagusiki behintzat kultura-sektore edo arte disziplina hauetako bati edo batzuei lotuak izan beharko dute: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika eta bertsolaritza.

2.- Proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatu beharko dira, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean. Proiektuek 2024an hasitakoak izan beharra dute.

3.- Proiektuek onartutako aurrekontuaren % 20ko autofinantzaketa izan beharko dute gutxienez, halakotzat hartuta jatorri publikoetatik ez datorren diru-sarreren frakzioa eta onartutako aurrekontutzat 2. artikuluaren arabera araztutako aurrekontua, hala dagokionean.

Proiektuek dirulaguntzak jaso ditzaten, kultura-guneek 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte:

Aurrekontuko zuzkidura

560.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari emandako dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 120.000 eurokoa izango da, beti ere proiektuaren aurrekontuaren %70 ez badu gainditzen.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren %50 esleipen-ebazpena eman ondoren eta handik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, berariaz uko egiten ez bazaio.
  • Dirulaguntzaren beste %30a, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, betiere 205e4ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren. Proiektua gauzatu izanaren justifikazioa eta 2024ko aurrekontu onartuari dagozkion gastuak Aginduaren 18. artikuluan xedatu bezala egingo da.
  • Azken ordainketa gainerako %20a, 2025eko abenduaren 15 izango da justifikatzeko azken eguna Aginduaren 19. artikuluak xedatu bezala.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea egotea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, sormen-gunean egin beharreko jarduera nagusien epigrafean.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, sormen-gunean egin beharreko jarduera nagusien epigrafean.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan sozietate-egoitza egotea.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinak izatea.
  • Dagokien jarduera egiteko gaitasuna eta egokitasuna egiaztatzea. Horretarako, gutxienez, sorkuntza, ekoizpen edo erakusketarako gune egokiak izan beharko ditu, bai eta jarduerak egiteko behar diren baliabide teknikoak ere.
  • Higiezina sormen-gune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea eskatzailearena izatea.
  • Agindu honen ondorioetarako, honako hauek ez dira sormen-kulturagunetzat joko eta, hortaz, ezingo dute diru-laguntzarik jaso:

  • Agindu honetako 3 ezarritakoa betetzen duten sorkuntzako kulturaguneak kudeatzeko edo ustiatzeko titulartasuna izatea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua.

  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso, kapital sozialean, fundazio-ondarean edota gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena administrazio publiko edo instituzional batena edo sektore publikoko entitate batena edo finantza- edo kreditu-entitate batena duten entitate pribatuen eskabideak
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso, titulartasun publikoa duen sorkuntzako kulturagune bateko zerbitzu-kontratu edo zerbitzu publikoen kudeaketa kontratu baten esleipendun moduan eskatzen dutenek.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso, berreskuratzeko agindu baten pean dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso, krisi egoeran dauden enpresak, betiere Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Erkidegoaren Zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera (DO,C 249, 31.07.2014).).
  • Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak jaso, abenduaren 21eko 20/2023 Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legeraren 13. artikuluan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1031714

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisaEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

 


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Lehen Justifikazioa


2024ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte.

Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Justifikazioa


Dirulaguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta bi hilabeteko epean, 2025eko abenduaren 15 izanik justifikazioa aurkezteko azken eguna.

Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Beste tramite batzuk