Produkzio eszenikorako dirulaguntzak: Bi urteko jarduera (2024)

[Produkzio eszenikoa - Bi urteko jarduera]

Deskribapena


Xedea

2024ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak emateko araubidea ezarriko da.

Modalitatea: Bi urteko jarduera eszenikorako laguntzak.

Diru-laguntza jaso dezaketen alorrak:  

1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2024-2025 urteetan garatzeko proiektu eszenikoei zuzenduta daude. Honako hauek izan beharko ditu, gutxienez, proposatutako planak:

  • 2024-2025 urteetan estreinatu dela egiazta daitekeen ekoizpen bat. Ez dira diruz lagunduko 2 ekoizpen baino gehiago.
  • EAEko merkatua nahiz kanpoko merkatua aintzat hartuko dituen bira-plan bat.

2. Erakunde eskatzaileak egiten dituen hedapen, prestakuntza, sentsibilizazio eta bitartekaritza-jarduera guztiak ere sartuko dira.

3. Zirkuko ikuskizunak antzerki edo dantzaren arloan aurkeztu ahal izango dira, ikuskizunaren ezaugarrien arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000

Prestazio ekonomikoa

Emango dira:

467.000 euro antzerki-eremurako eta 233.000 dantza-eremurako.

  • Diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) %50era iritsi daitezke, gehienez.
  • Administrazio publiko desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren %80a.
  • Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 120.000 eurokoa izango da.
  • Nolanahi ere, onuradun berak ezin izango ditu 400.000 euro baino gehiago jaso 8 urteko epean, 2019ko deialditik zenbatzen hasita.

 

 

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
  • Diru-laguntzaren beste % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren eta, betiere, 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Diru-laguntzaren gainerako % 10a, diru-laguntza osoa 15. artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa jarduera eszenikoak garatzea izan beharko dute.

Betekizunak

  • Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean kokatutako pertsona fisiko eta juridiko pribatuek, baldin eta dirulaguntza emanez gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu iraunkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.

  • Eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren jarduera eszenikoari dagokion epigrafe hauetakoren batean alta emanda egon beharko dute:

  • Ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, baita diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere.

  • Azken 10 urteetan arte eszenikoetako ikuskizunak sortu eta eszenaratzeko etengabeko jarduera izatea

  • Oinarrizko kudeaketa-, ekoizpen- eta banaketa-talde bat izatea, gutxienez bi pertsonaz osatua
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso:

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


JOSU IRIONDO ARRIETA

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1082125

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lehen justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikazioa

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean, beti ere 2025ko abenduraen 31 baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk