Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

IKERTALENT programa 2024 - Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan doktoratu aurreko langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako laguntzak

[IKERTALENT programa]

Deskribapena


Xedea

Ikertzaileen eta langile teknologoen prestakuntza sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arlo zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan eta enpresa-antolaketan garatu beharreko I+G+b proiektuetan sartuz eta parte hartuz.

Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa

b) Teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa

Prestakuntza-jarduera garatuko den I+G+b proiektua sail eskudunak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dituen proiektuetako bati buruzkoa izango da, eta urteko deialdiaren aginduaren eranskin batean jasoko dira.

Laguntza eskatzen duen pertsonak bi programetan parte hartu ahal izango du, baldin eta programa bakoitzean eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen baditu. Eskatzaile bakoitzak gehienez 3 proiektutarako aukera izango du. Proiektuak hautatzeko hurrenkera loteslea izango da.

PRESTATZEN ARI DIREN IKERTZAILEENTZAKO LAGUNTZAK

Programa honen helburua da doktorego-tesiak egitea sustatzea euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat jotzen diren ikerketa-arloetan.

Prestakuntza jasotzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea programa honen onuradunei aplikatuko zaizkie.

Proiektuen zerrenda:

AZTI

P1. Nola eragiten dute itsasoko konbergentzia-eremuek arrain pelagikoen banaketan? (Pasaia, Gipuzkoa)

P2. Tresna bioteknologiko berriak patogeno zoonotikoei aurre egiteko elikagai-segurtasunaren estrategia gisa (Derio, Bizkaia)

P3. Era anitzeko nabigazio-estrategiak, itsas gaineko ibilgailu autonomoekin behaketa eta arrantza egiteko (Sukarrieta, Bizkaia)

BC3

P4. Nekazaritzako elikagaien trantsizioak EAEn, eta lehorreko ekosistemetan dituzten ondorioak (Leioa, Bizkaia)

P5. Climate-smart forestryk ingurumenean eta ekonomian duen eraginaren kuantifikazioa (Leioa, Bizkaia)

BCC

P6. Jasangarritasuna platerean. Elikagai jasangarriak garatzeko metodologia eta tresnak (Donostia, Gipuzkoa)

NEIKER

P7. Emisioak arintzea eta digitalizatzea: IoT eta adimen artifizialeko gailuak, abeltzaintzaren sektorean berotegi-efektuko gasen eta amoniakoaren emisioak aurreikusteko ereduak monitorizatu eta garatzeko (Derio, Bizkaia)

P8. Behi-paratuberkulosiarekiko eta -tuberkulosiarekiko erresilienteak diren animaliak identifikatu, karakterizatu eta haien hautespen genetikoa egiteko tresna berriak garatzea (Derio, Bizkaia)

P9. Patataren laborantza eraginkortasunez maneiatzeko estrategia berriak, klima-aldaketaren ondorioz sortzen ari diren izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko (Arkauti, Araba)

EHU

P10. Pasaporte berdearen eredua: glutenik gabeko ogia, elikagaien industriako azpiproduktuetatik abiatuta (Farmazia Fakultatea, Gasteiz, Araba)

P11. TRISOS: gari barietate berriak, nekazaritza jasangarriago baterako (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa, Bizkaia)

P12. Erein daitekeen EAEko kostaldeko itsas mikrobiotaren karakterizazio fenotipikoa eta genomikoa: potentzial bioteknologikoaren screeninga (Kimika Fakultatea, Donostia, Gipuzkoa)

TEKNOLOGOENTZAKO PRESTAKUNTZA-LAGUNTZAK

Programa honen helburua da euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arloetan espezializatutako teknikariak prestatzea, etorkizunean sektoreko jardueran sar daitezen, sektoreko enpresen eta elkarteen bidez, edo eragile zientifiko-teknologikoen jardueran.

Proiektuen zerrenda:

AZTI

T1. Karbono- eta oxigeno-isotopo egonkorren (d13C eta d18O) analisi kronologikoa hegalabur gorrietan, migrazioen adierazle gisa (Pasaia, Gipuzkoa)

T2. Adimen artifiziala elikagaien garapenari aplikatua (Derio, Bizkaia)

T3. Itsasoko zaborren eta mikroplastikoen ebaluazioa estuarioetan eta EAEko kostaldean (Pasaia, Gipuzkoa)

BCC

T4. Gastronomia-ikerkuntza: elikagaien kalitate-parametroak ebaluatzea analisi fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak eginez, eta elikagaien eta prozesuen garapen berritzaileak (Donostia, Gipuzkoa)

LEARTIKER

T5. GAZTAIZEQ - Esnekien hobekuntza metagenomikoa: hartzidura-prozesuetan mikroorganismoak identifikatu eta karakterizatzeko ikuspegi integrala (Markina-Xemein, Bizkaia)

T6. ACES-PROF proiektua: produktu berrien ezaugarri osasungarrien eta teknologien analisia eta kontrola hauen iturriekin loturiko ikerketa-arloan: proteina alternatiboak eta hartzitutako elikagaiak (Markina-Xemein, Bizkaia)

NEIKER

T7. Osasun globala: Coxiella burnetiiren genoma osoak karakterizatzea eta Europan zoonosi horren zaintza hobetzea (Derio, Bizkaia)

T8. EAEko lurren kartografia biltzea eta garatzea ingurumen-babeserako eta -zabalkunderako (Derio, Bizkaia)

T9. Hautatutako baso-landareak in vitro ekoiztea, aldaketa globaleko egoera batean baso-erresilientzia izango dutela ziurtatuz (Arkauti, Araba)

T10. Nekazaritzako elikagaien efluenteak erabiltzea mikroalgak ekoizteko, eta nekazaritza zirkularrean aplikatzea (Arkauti, Araba)

Hautaketa-prozesua

Hautaketa-prozesua IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 17. artikulutik 20. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera egingo da.

Aurrekontuko zuzkidura

2.090.903,84 €

Laguntza horiek finantzatzeko aurrekontu osoa, gehienez ere, 2.090.903,84 eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko da. Zenbateko horretatik, 322.140 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerako 1.768.763,84 euroak, 2025tik 2028ra bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.

Gehieneko aurrekontu orokor horretan, Gizarte Segurantzari atxikitzearen ondoriozko gastua dago sartuta, eta 376.860 euro dira; horietatik 49.140 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 327.720 euro, 2025etik 2028ra bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.

Laguntzen zenbatekoa:

Laguntzen zuzkidura ekonomikoa prestakuntzan dauden langileen kostua ordaintzeko izango da, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako aldian. Prestakuntzan dauden langileen kostutzat hartuko da urteko ordainsari ekonomiko gordina eta enpresako Gizarte Segurantzako kuotari dagokion zenbatekoa.

Gainera, onuradunek laguntza osagarri bat jaso ahal izango dute, IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  • URTEKO ORDAINSARI EKONOMIKO GORDINA

- Prestatzen ari diren ikertzaileak (doktoratu aurreko bekak):

Laguntzaren urteko ordainsari ekonomiko gordina 22.000 eurokoa izango da lehenengo urtean, 23.000 eurokoa bigarren urtean, 25.000 eurokoa hirugarren urtean eta 31.500 eurokoa laugarren urtean.

- Langile teknologoak:

Laguntzaren urteko ordainsari ekonomiko gordina 17.000 eurokoa izango da lehenengo urtean, eta 17.000 eurokoa bigarren urtean.

  • LAGUNTZA OSAGARRIA

- Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak: 8.000 euro, prestakuntza-urte bakoitzeko 2.000 euro.

- Langile teknologoak: 2.000 euro, prestakuntza-urte bakoitzeko 1.000 euro.

Nolanahi ere, ekitaldi batean erabili ez den laguntza osagarriaren zenbatekoa hurrengo ekitaldietan baliatu ahal izango da, baldin eta dagokion aurrekontu-programan kreditu egokia eta nahikoa badago.

Nori dago zuzenduta


IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten tituludunak, baldin eta interesa badute doktorego-tesia egiteko euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorearekin lotutako ikerketa-arloetan (prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa) edo arlo horietako jarduera zientifiko-teknologikoetan prestakuntza tekniko espezializatua egiteko (langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa).

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez deialdia argitaratzen den urteko urtarrilaren 1etik aurrera. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren, inoiz EAEn erroldaturik egon baina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.
  • Europako Erkidegotik kanpoko pertsonen kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.
  • Eusko Jaurlaritzaren barnean nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreetan eskumena duen sailak emandako antzeko beste laguntzaren bat ez jaso izana.
  • Atxikipen-zentroa Espainiatik kanpo badago, eskatzaileek nahiko ondo jakin beharko dute laguntza gauzatzeko zentroa dagoen herrialdeko hizkuntza, edo hura gauzatzeko behar den hizkuntza teknikoa. Beharrezkoa izatekotan, hizkuntzaren ezagutza egiaztatuko beharko dute, bai hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuaren C1 mailaren ezagutza egiaztatzen duten tituluen bidez, bai kalitatearen eta elikagaien industrien sektoreko zuzendaritza eskudunak (aurrerantzean, zuzendaritza eskuduna) egin beharreko proben bidez.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin.
  • Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
  • IKERTZAILEAK PRESTATZEKO LAGUNTZEN BETEKIZUN ESPEZIFIKOAK:

  • LANGILE TEKNOLOGOEN LAGUNTZEN BETEKIZUN ESPEZIFIKOAK:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Idoia Sasigain

Telefonoa: 945 01 96 90

E-maila: i-sasigain@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029112

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.