Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Gizarte-Ekonomian ekiteko laguntzak: Enpresa bat finkatzea 2024

[EMC_2024]

Deskribapena


Xedea

25. oinarria. – Diruz lagundu daitekeen jarduketa.

1.- Kapitulu honen ondorioetarako, diruz lagundu daitekeen jardueratzat hartuko da enpresa-kudeaketako tresnak ezartzea, bazkide langileei horrelako tresnetan prestakuntza ematea barne.

2.- Kapitulu honen babesean dirulaguntza jaso ahal izateko, aurreko puntuan aipatutako jarduketa enpresa onuradunei jaso edo zuzendu beharko zaie 2015. eta 2023. urteen artean (biak barne) gizarte-ekonomian ekiteko laguntzen deialdiren batean, enpresen eraketari buruzko atalean.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000

Prestazio ekonomikoa

 28. oinarria. – Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa aholkularitza-enpresaren jardueraren kostuaren % 75 izango da, gehienez ere hiru mila (3.000) euro inplementatutako tresna bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

 29. oinarria. – Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

1.- Ordainketa igorpen bakarrean egingo da, dirulaguntza emateko ebazpena eman eta hurrengo egunetik 15 egun igaro ondoren, berariazko uko-egiterik izan ez bada.

2- Dirulaguntzaren azkeneko justifikazioa 2025eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da. Erakunde onuradunak memoria eta egindako gastuaren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu. Horretarako, diruz lagundutako jarduerari egotzitako ordainagirien kopia elektronikoak aurkeztuko ditu. Erabilitako materialen eta egindako lanen kopia ere aurkeztu beharko da.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1217911

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindu honetako laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko, bide elektronikoa erabili ahal izango da.

Eskaria egin ondoko izapideak, bide elektronikoaren bitartez, honako helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk