"Lehentasunezko arreta kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak" finantzatzeko laguntzen deialdia.

[CATP]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea honetarako: "Lehentasunezko arreta kolektiboentzako enplegu-proiektu integralak" 45 urtetik gorako langabeentzat eta zaurgarritasun-egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzat banakako ibilbideen garapena da deialdiaren xedea. Proiektu integral hauek hainbat motatako ekintzak konbinatzen dituzte, hala nola; lan-orientazioa eta aholkularitza, lan-aurreko gaitasunak, zeharkakoak eta/edo profesionalen formakuntza baita laneratzea eta enplegua sortzea lanaldi partzialeko aldi baterako lan-kontratuen bidez. Laneratzean benetako berdintasuna eta diskriminazio eza indartuz.

Programaren helburua da gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuen premia handiena duten biztanleei lan-esperientziaren aukera ematea, prestakuntza-jarduerekin eta banakako laguntzarekin batera, lan-munduratzea egonkorragoa izan dadin.

Aurrekontuko zuzkidura

11.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 11.500.000 eurokoa da, eta, horietatik, 7.705.000 euro 2024. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.795.000 euro 2025ko urteko konpromiso-kredituari Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretakoa.

"Lehentasunezko Arretako Kolektiboentzako Enplegu Proiektu Integralak" finantzatzeko dirulaguntzak emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa da.Diruz lagun daitezkeen gastuak honakoak izango dira:

a) 9.375 euro, parte-hartzaileen lan-kontratu bakoitzeko. Dirulaguntza horiek kontratatzen diren pertsonen soldatak eta Gizarte Segurantza ordaintzeko erabiliko dira.

b) 1.794 euro, prestakuntza-ekintzetarako, eta 246 euro, orientazio-ekintzetarako, bat etorriz deialdi honen 4.2c) artikuluarekin.

c) 3.470 euro, proiektuaren koordinazioaz eta jardueraren jarraipenaz arduratzen diren langileen soldatak eta Gizarte Segurantza ordaintzeko. Proiektuen koordinazio- eta jarraipen-lantzat hartuko dira, proiektuaren koordinazioari eta kudeaketari dagozkienez gain, tutoretza-eginkizunak, alegia, erabiltzaile-taldeak interes orokorreko jarduerak egiteko garatzen dituzten lan profesionalen tutoretza egitea. Aurrekontu-partida honi dagokionez, dirulaguntza ematen den datatik sortzen diren gastuak onartuko dira.

d) 2.230 euro, jarduketa horiek exekutatzean eragindako kostuetarako (jarduketa horiek exekutatzeko erabilitako denboraren arabera ordainduko da): aseguruak, materiala, lokalaren alokairua, parte-hartzaileen kontziliazio-neurriak, eta abar.

Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko irailaren 30ean amaituko da.

Aurkeztutako eskabideak hurrenkeran aztertuko dira eta agindu berean emango zaizkie dirulaguntzak, behin espedientea osatuta, deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten eta ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten guztiei, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Aurrekontu-zuzkidura amaituta, hasierakoa edo handitutakoa (% 5erainoko igoera arte), geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuta emango da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioaren eta Inklusioaren zuzendariaren ebazpen bidez.

Ebazpenak emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan, ez bada ebazpenik eman, espresuki ulertuko da dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

a) Lehenengo zatia, hau da, proiektuaren guztirako dirulaguntzaren % 67, dirulaguntza-ebazpena jakinarazi ondoren. 

b) Bigarren ordainketa, gainerako % 33a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua, diruz lagundutako jarduketak bukatu eta justifikatutakoan.

Nori dago zuzenduta


Administrazio publikoak

Deialdi horren esparruan, honako entitate hauek izan ahalko dira laguntzen onuradunak, horretarako eskaera egin ondoren:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundiak
  • Mankomunitateak
  • Kuadrillak
  • Udalerriak
  • Aurrekoen mendeko edo haiei lotutako organismoak eta gainerako entitateak ere, autonomia- eta toki-erakundeen sektore publikoa osatzen dutenak.
  • Nortasun juridikorik gabeko udalerrien taldeak ere onuradun izan ahalko dira, horietako bat ordezkari dela, Dirulaguntzei buruzko 2023 ko abenduaren 21eko Lege Orokorrak 11.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Garapen-agentziak

EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.

Elkarteak

Irabazi-asmorik gabeko landa-garapeneko elkarteak, bat etorriz ekainaren 25eko 158/2002 Dekretuarekin, zeinaren bidez ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapeneko elkarteen berariazko araudia.

Eskakizunak:

  • Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 172002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan sartuta ez egotea.

Betekizunak

  • Deialdi hau argitaratzen den egunerako entitateen erregistroan egiaztatuta edo izena emanda egon.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutako moduan.
    Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio aurka egiaztapen horri, eta, hala eginez gero, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutako baldintzetan.

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez kondenatua edo zigortua, edo, galdua izanda ere, kondena- edo zehapen-aldia igaro izana.

  • Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez izana; zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina ez betetzeagatik, edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.

  • Laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
    -Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa bat izanik.
    -50 langiletik gorako enpresen kasuan, sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.
    -LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik zehapenik jaso ez izana, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, edo zehapena jaso badu eta dagozkion neurri zuzentzaileak betearazi eta zehapena ordaindu badu.

  • Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatzea.

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gainerako debekuetako batean ez egotea.

  • Ez dela kondenatua izan, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak
  • Ez dela epai edo administrazio-ebazpen irmo batez kondenatua edo zehatua izan, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galduz, edo, hala izan bada, igaroa dela kondena- edo zehapen-epea.
  • Ez duela eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dagoela edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dagoela konkurtsoan deklaratuta edo, hala egonda ere, hitzarmen bat eraginkor bihurtu dela hartan, ez dagoela esku-hartze judizialaren pean, eta ez dagoela desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera edo, hala egonda ere, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu duela.
  • Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik izan, errudun deklaratuak izan direlako.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Ez duela dirulaguntzen arloko ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta konpromisoa hartzen duela egoera horretan, emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte, gertatzen den edozein aldaketaren berri emateko.
  • Ez duela zehapen administratibo edo penalik jaso sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ?zehazki, Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa?, edo zehapen-epea igaro dela.
  • Ez dagoela sartuta laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausetan, hauek barne: ? Berdintasun-planik indarrean ez edukitzea, Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izanik. ? 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legeetan ezarritakoaren arabera. ? LGTBIfobia izatea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne
  • Ez dagoela zehatuta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez edo, hala izan bada ere, ezarri dituela beharrezko neurri zuzentzaileak eta ordaindu duela dagokion zehapena.
  • Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota edo, hala ez bada, hartu dituela dagozkion neurri alternatiboak.
  • Konpromisoa hartzen duela emango zaion dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, ez duela diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ekarriko, eta, alde horretatik, Ez duela xede eta helburu berberarako laguntza edo dirulaguntzarik jaso beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatuetatik. Laguntza hau jaso duela: ................... euro, honek emana: ............................................................ Laguntza eskatu diola honi: .........................................., eta ebazpenaren zain dagoela
  • Ez dagoela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko ezein prozeduraren eraginpean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza bat itzultzeko prozedura batean sartuta dagoela. -. Programa edo deialdia: ?????????????????????? -. Espediente-zenbakia: ????????????
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA). Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta hura ordaindu baino lehen. Hala ere, eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten badu, baldintza hori betetzen duela frogatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
  • Betetzen dituela deialdian eskatutako baldintza guztiak eta eskabide honetan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Prestazioak eta inklusioaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telfonoa: 945 16 06 01

E-mail: catp@lanbide.eus

Kodea

1210503

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora “Egoitza elektronikoa” botoiaren bidez.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
  • Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
  • Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:

               1-Identifikatu
               2-Datuak bete
               3-Dokumentuak erantsi
               4-Sinatu eta bidali.

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.
Aurrekontu-zuzkidura amaituta, hasierakoa edo handitutakoa, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuta emango da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazioaren eta Inklusioaren zuzendariaren ebazpen bidez.
Ebazpenak emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 2 hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan, ez bada ebazpenik eman espresuki, ulertuko da dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du aplikazio honen bidez: “Hirugarrenen Erregistro Telematikoa aplikazio sarrera”

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Jarduera hasteko dokumentazioa


Beste tramite batzuk