Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak 2024

[AT_2024]

Deskribapena


Xedea

2. oinarria.- Diruz lagundu daitezkeen jarduketak.

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jarduera hauetakoren batek zuzenean eragindako gastuak finantzatzeko dirulaguntzak izango dira:

a) Urteko kudeaketa plana edo aginte-taula integrala egitea eta ezartzea, enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioa barne.

b) Kooperatibei eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketako aholkularitza espezifikoa jasotzea.

c) Kudeatzailetzari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, kudeatzaileen edo zuzendarien egitekoetan laguntzeko, edo kooperatiba eta lan-sozietateetako jardun-arloekin zerikusia duten zerbitzuak kontratatzea, horien profesionalizazioa areagotzen laguntzeko xedez, merkatuan lehiakortasunari eusteko eta lehiakorragoak izateko giltzarrietako bat delako.

d) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko gomendio zehatzak barne hartzen dituena.

e) Erakundeak eraldatzeko tresna berriak ezartzea.

f) Enpresak digitalizatzeko tresnak ezartzea.

g) Enpresetan ingurumena hobetzeko ekintzak garatzea.

h) Ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako entitateek aldez aurretik azterlan ekonomiko eta finantzarioa egitea, euren entitate elkartuei bermeak emateko beharrezkoa den aldetik.

2. – Ekintzek 2024. urtean izan beharko dute hasiera. Aurreko paragrafoko h) apartatuko ekintzei dagokienez, hau hartuko da ekintzaren hasiera-datatzat: ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako entitateek euren entitate elkartuei bermeen prestazioa egingo dien entitatearekin hitzarmena sinatzen duten eguna.

3. – Ekintzak, gehien jota, 2025eko lehen hiruhilekoan amaitu behar dira.

4. – Dirulaguntza bakarra eman ahal izango zaio entitate eskatzaile bakoitzari, eta, dirulaguntzari loturiko jarduera bakarra egiteko, 5.2) oinarrian jasotako salbuespenarekin.
5.- 2.1.e) oinarrian jasotakoaren ondorioetarako, erakundea eraldatzeko tresna berritzat joko dira pertsonak enpresen funtsezko ardatz egituratzaile gisa hartuta eredu hauetakoren bat ezartzen dutenak:

a) Antolamendu-eredu malguak eta sarekoak: enpresa-eredu tradizionala (piramidala, taylorista) erakunde malguago bilakatzea, inguruneko aldaketetara egokitzeko.

b) Kontziliazioa kudeatzeko sistemak: interes sozialak, enpresarialak eta pertsonalak uztartzen dituzten tresnak.

c) Pertsonen garapen-eredua: pertsonen gaitasunak ezagutzea, haien hobekuntza-arloak hautematea eta hazkunde-aukerak identifikatzea ahalbidetzen duten tresnak, gaur egun eta etorkizunean enpresan duten eginkizunaren barruan.

d) Gatazkak kudeatzeko tresna aurreratuak.

Aurrekontuko zuzkidura

440.000

Prestazio ekonomikoa

2.1.a)Urteko kudeaketa-plana%75 6.000/3.000
2.1.b)Merkataritza-kudeaketako aholkularitza espezifikoa%75 6.000/3.000
2.1.c)Kudeatzailetzari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea%50 - 10.000
2.1.d)Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko planak
%75 6.000/3.000
2.1.e)Erakundeak eraldatzeko tresna berriak%75 6.000/3.000
2.1.f)Enpresak digitalizatzeko tresnak%75 6.000/3.000
2.1.g)Ingurumenari lotutako sentsibilizazio hobetzeko ekintzak%75 6.000/3.000
2.1.h)SGR-ri buruz ikerketa%75    20.000
 

Ordainketa-modua:

14. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

1.– Dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo, dirulaguntzaren guztizkoaren % 60, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren ordainketa, gainerako % 40, 2025eko aurrekontuen kargura, diruz lagundutako ekintzak amaitu eta behar bezala justifikatzen direnean.

2.– Dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko, entitate onuradunak egindako jardueren memoria eta egindako gastuaren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu. Horretarako, diruz lagundutako jarduerari egotzitako ordainagirien kopia elektronikoak aurkeztuko ditu. Egindako lanen kopia ere aurkeztu beharko du. Justifikazio-dokumentazioan, diruz lagundutako jardueraren gastuaren zenbateko osoa ( % 100) jaso beharko da, eta ez da emandako dirulaguntzaren zenbatekora mugatuko.

3.– Aurreko puntuan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik aurrera, eta 2025eko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da beti dokumentazio hori.

4.– Dirulaguntza jaso dezaketen eta egiaztatzen diren gastuak bat etorriko dira onuradunek egiaz ordaindutako kostu errealekin, eta ordaindutako jatorrizko fakturen kopia elektronikoen bidez edo froga-balio bera duten kontularitza-agirien bidez egiaztatu beharko dira.

5.– Entitate eskatzaileari dirulaguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, dirulaguntza kobratu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena. Erregistratu gabe egonez gero edota jasota dauden datuak aldatu nahi izanez gero, alta edo aldaketa helbide honetan egin daiteke: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0036522

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


9. oinarria.– Nahitaezko dokumentazioa.

1.– Agindu honetan araututako laguntzak eskuratzeko eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak gauzatzeko aurreikusitako justifikazio-memoria eta lan-plana. Bertan, iraupena, metodologia eta kalkulatutako aurrekontu zehaztua adierazi behar dira.

b) Horretaz gain, 2.1 oinarriko jarduera guztiei dagozkien eskabideek (2.1.h) oinarriko jarduerei dagozkienak salbu), honako hauek ere bidali beharko dituzte:

-  Agindu honen 7. oinarrian adierazitako entitate baten laguntza eta lankidetzako konpromisoa dagoela agertzen duen agiria, hau da, harekin egindako kontratua edo eskabide irmoaren agiria, entitate horrek aipatu oinarriko baldintzak betetzen dituela agertzen duten frogagiriekin batera.

-  2023ko ekitaldiaren balantze ekonomikoa eta emaitzen kontua.

-  Aholkulariaren edo aholkularitza-lanaren arduradunaren curriculuma.

c) Alderdi hauek egiaztatuko dituen erantzukizunpeko adierazpena:

- Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baitu ez duela aholkularitzarekiko edo pertsona fisiko aholkulariarekiko inolako loturarik, ez zuzenean ez zeharka, ez akzioen ez partizipazioen bidez, 5.1.b) oinarriko entitateen kasuan salbu.

- Entitate eskatzailea xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jasotzen ari den administrazio publiko edo entitate pribatuetatik.

- Entitate eskatzaileak ez duela ezarrita zigor penalik edo administratiborik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzea galarazten dionik.

- Entitate eskatzaileak ez duela ezarrita dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko desgaikuntza berekin dakarren legezko debekurik, berariaz kontuan hartuta sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak.

- Konpromisoa hartzen duela enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Entitate eskatzaileak konpromisoa hartzen duela Agindu honetan araututako dirulaguntzaren xede den jarduerarako gainfinantzaketarik ez izateko.

- Entitate eskatzaileak de minimis araubideari lotutako dirulaguntzarik eskuratu duen, Agindu honetan ezarritako laguntza eman baino hiru urte lehenagoko aldian.

- Entitate eskatzaileak berdintasun-plana indarrean duela, Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero. Betekizun hori ofizioz egiaztatuko da, gerora Euskal Autonomia Erkidegoko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa kontsultatuz. Era berean, 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurriak dituela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

- 50 bazkide baino gehiago dituzten kooperatiba-sozietateen kasuan, entitate eskatzaileak bitarteko espezifikoak jarri dituela kooperatiba indarkeria sexistarik gabeko eremua izan dadin.

- Indarrean dauden legeetan ezarritako betebeharrak betetzen dituela.

- Egiazkoak eta osoak direla eskabideko datuak eta aurkeztutako dokumentuak, eta haien egiazkotasunari buruzko erantzukizuna bere gain hartzen duela.

d) 2.1.h) oinarriaren kasurako, diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak gainditu egiten baditu Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak, aurkeztutako eskaintzen arteko hautua efizientzia eta ekonomiako irizpideen arabera egingo da, memoria batean berariaz justifikatuz hautua, proposamen ekonomiko abantailatsuenaren aldekoa ez bada.

2.– Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena egin baino lehen, gehienez ere 15 eguneko epean, eskatzaileei eskatuko zaie aurkez ditzatela 9.1.c) oinarrian aipatu den erantzukizunpeko adierazpenean adierazitako betekizunak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak, baldin eta betekizun horiek positiboki egiaztatzea posible bada.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk