Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen 2024ko deialdia (PRE)
[ah_pre_2024]
- Erakundea:
- eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdia egitea 2024rako, gatazka-testuinguruetan eta bestelako indarkeria-egoeretan krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleak babesteko, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bidez identifikatuta. Afrikako proiektuak lehenetziko dira (AF).
Aurrekontuko zuzkidura
5.600.000 € (AF: 2.800.000 €)Prestazio ekonomikoa
200.000 €
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarra diru-laguntza onartutakoan
200.000 €
Ordainketa bakarra diru-laguntza onartutakoan
Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Eskakizunak:
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan alta emanda egotea ( ikus egiaztatzeko modua informazio xehatuan ).
Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko otsailaren 19ko 3/2024 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoaren arabera, betekizun hori betetzat joko dute honako hauek egiaztatzen dituzten erakundeek:
a) Dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea, izaera juridikoaren arabera.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo ordezkaritza izatea, eta funts publikoekin finantzatutako jarduerak kudeatzeko antolaketa-egitura nahikoa izatea.
c) Irabazi-asmorik ez izatea, salbu eta beren estatutuetan beren kideen artean mozkinak banatzea berariaz baztertzen duten ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan. - Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Estatutoek ekintza humanitarioko proiektuak xede dituela zehatz-mehatz adieraztea. Horrela ez izatekotan, esparru horretan bi urteko etengabeko lana egiaztatu beharko du.
- Eskatzaileak erakunde-elkarteak badira, erakunde bakoitzak bete beharko ditu aurreikusitako betekizunak eta bere gain hartu esku-hartzea egikaritu eta justifikatzearen erantzunkizun solidarioa.
-
Proiektuen betekizunak:
- 2024. urteko aurrekontu-ekitaldian hastea.
- Gehienez 12 hilabeteko iraupena (6 hilabete gehiago luza daitekeena).
- Tokiko erakundeek edo tokiko erakunde elkarteek honako betekizunak betetzea:
- Garatuko den herrialdearen araberako nortasun juridikoa eta formalki erregistratuta egotea dagokioen erregistroan, eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago gutxienez.
- Sexuaren diskriminazioagatiko administrazio edo zigor arloan zehapenik ez izatea.
- Tokiko erakundeen elkarteak izatekotan, denek bete beharko dituzte aipatutako betekizunak, eta gainera, haien gain hartu esku-hartzearen egikaritzearen eta justifikazioaren erantzukizun solidarioa.
-
Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 5. eta 6. artikuloetan
Betekizunak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
- Kontsulta orokorrak: Miren García Bueno me-garciabueno@elankidetza.eus 945 01 78 53
- Kontsulta teknikoak: Pilar Diez Arregi mp-diezarregui@elankidetza.eus 945 01 55 16
- Kontsulta juridikoak: Iñigo Durana i-durana@elankidetza.eus 945 01 80 87
- Kontsulta/gertakari informatikoak: Alicia Méndez a-mendezarroita@elankidetza.eus 945 01 55 11
- Identifikazio elektronikoko kontsultak: IZENPE: 900 840 123
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1002015Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Dokumentu ofizialak
Laguntza-dokumentuak
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Esku-hartzearen betebeharrak
-
Nahitaezko dokumentuak
Erakunde eskatzailea(k)
- Eskabidea: bide telematikoen normalizatutako eskabidea
- EAEko Garapenerako Lankidetzako Agenteen Erregistroan inskripzioa. (Ofizioz egiaztatzeko baimenik eman ezean.) [DOK]
- Legezko ordezkaritza egiaztatzea, ereduaren arabera. (Eskaera egiten duen pertsona Eragileen Erregistroan edo Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetze Erregistroan adierazitako bera ez bada).
- Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.2.e) artikuluan ezarritako Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. (Pertsona edo erakunde eskatzailea bere kabuz egiaztatzearen aurka baldin badago).
- Erantzukizuneko aitorpena, gainerako entitate eskatzaile bakoitzak sinatua, ereduaren arabera. (Entitate eskatzaileak elkartuz gero).
- Ekintza humanitarioaren arloan esperientzia izatea, gutxienez axken bi urteetan. (Estatutoetan ekintza humanitarioa bere helburuetako bat ez bada).
Tokiko erakundea(k)
- Eraketa-eskritura edo estatutoak eta erregistroko dokumentazioa, esku-hartzean parte hartzen duten tokiko bazkideen eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez. [DOK]
- Tokian tokiko bazkidearen nortasun juridikoa, esperientzia eta jarduera egiaztatzen dituen dokumentazioa. (Tokiko bazkidearen izaera juridikoa dela eta, herrialdearen inguruabarren ondoriozko ezintasun juridiko edo politikoa dagoenean).
Dokumentu osagarriak
- 2023 ereduaren araberako proposamen teknikoa
- 2023 ereduaren aurrekontua
- Proposamen teknikoaren eranskinak: (i) bidegarritasuna; (ii) planak [DOK]
[DOK]: Aldez aurretik entregatu bada, ez da beharrezkoa izango dokumentazioa berriz aurkeztea. Eskaera-inprimakiaren atalean, dokumentu horietako bakoitza zein espediente-zenbakitan eta zein urtetan aurkeztu zen adierazi zen adierazi behar da (2018tik aurrera), eta indarrean jarraitu behar dute.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan alta emanda egotea ( ikus egiaztatzeko modua informazio xehatuan ).
Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko otsailaren 19ko 3/2024 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoaren arabera, betekizun hori betetzat joko dute honako hauek egiaztatzen dituzten erakundeek:
a) Dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea, izaera juridikoaren arabera.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo ordezkaritza izatea, eta funts publikoekin finantzatutako jarduerak kudeatzeko antolaketa-egitura nahikoa izatea.
c) Irabazi-asmorik ez izatea, salbu eta beren estatutuetan beren kideen artean mozkinak banatzea berariaz baztertzen duten ekonomia sozial eta solidarioko erakundeetan. - Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Estatutoek ekintza humanitarioko proiektuak xede dituela zehatz-mehatz adieraztea. Horrela ez izatekotan, esparru horretan bi urteko etengabeko lana egiaztatu beharko du.
- Eskatzaileak erakunde-elkarteak badira, erakunde bakoitzak bete beharko ditu aurreikusitako betekizunak eta bere gain hartu esku-hartzea egikaritu eta justifikatzearen erantzunkizun solidarioa.
-
Proiektuen betekizunak:
- 2024. urteko aurrekontu-ekitaldian hastea.
- Gehienez 12 hilabeteko iraupena (6 hilabete gehiago luza daitekeena).
- Tokiko erakundeek edo tokiko erakunde elkarteek honako betekizunak betetzea:
- Garatuko den herrialdearen araberako nortasun juridikoa eta formalki erregistratuta egotea dagokioen erregistroan, eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago gutxienez.
- Sexuaren diskriminazioagatiko administrazio edo zigor arloan zehapenik ez izatea.
- Tokiko erakundeen elkarteak izatekotan, denek bete beharko dituzte aipatutako betekizunak, eta gainera, haien gain hartu esku-hartzearen egikaritzearen eta justifikazioaren erantzukizun solidarioa.
-
Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 5. eta 6. artikuloetan
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ekintza humanitarioko proiektuei dirulaguntzak emateko hartzen diren ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkie erakunde eskatzaileei; hala ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu ahal izango dira, jendearen ezagupen orokorrerako. Ondoz-ondoko lehia-prozeduaren kasuan, 6 hilabeteko epea igaro eta berariaz jakinarazi ez bada, eskaera onetsi egin dela ulertu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 24. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Diru-laguntza onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpeta aplikazioan dagoen inprimakia bete behar duzu.
Justifikazioa
Ekintza humanitarioko proiektuen justifikazioa burutzeko, egindako gastuaren justifikazio-kontua erabiliko da, kontu-auditoriaren txostena ere aurkeztuta. Epea: estrategia amaitu eta ondorengo sei hilabeteetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aldaketak komunikatzea
Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.
Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.
Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.
- Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzetan aldaketak ematea
Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen aldaketarik ezagutarazteko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera, nire kudeaketan "Dokumentazioa erantzi" atalaren bitartez erantsi ezazu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua